Sarrera

AbestiakAbestiak

Maitatua sobera

Maitatua sobera nintzelarik haurra,
ez nekien nik zer zen amaren beharra.
Bortu batean orain naiz bakar bakarra,
amaz oroit orduko heldu zaut nigarra.

Aho batek eztiki diolarik: ama!
hitz goxo bakar horrek mundu bat darama.
Ama baino hoberik zer diteke asma?
horren maitatzen beraz gaiten oro tema.