Sarrera

AbestiakAbestiak

Iparragirre abila dela

Iparragirre abila dela
askori diot aditzen,
eskola ona eta musika,
hori hoiekin zerbitzen.
Ni ez nazu ibiltzen
kantuz dirua biltzen,
komediante moduan;
debalde festa preparatzen det
gogua dedan orduan. (Bis)
Eskola ona eta musika,
bertsolaria, gainera;
gu ere zerbait izango gera
horla hornitzen bagera.
Hatoz gure kalera,
baserritar legera,
musika hoiek utzita;
Errenterian bizi naiz eta
egin zaidazu bisita. (Bis)

Hitzak eta doinua: Xenpelar