Sarrera

AbestiakAbestiak

Goizean goiz jaikirik

Goizean goiz jeikirik, argia gaberik,
urera joan ninduzun, pegarra harturik.
Tra lara, la, la, la.

Jaun xapeldun gazte bat jin zautan ondotik:
“Heia nahi nuenez urera lagunik?”
Tra lara, la, la, la.

-Nik: “Ez nuela nahi urera lagunik,
aita beha zagola salako leihotik.”
Tra lara, la, la, la.

Aita beha zagola, ezetz erran gatik,
pegarra joan zerautan, besotik harturik.
Tra lara, la, la, la.

Urera ginenian, biak buruz buru,
galdegin zautan ere: “zonbat urte tutzu?”
Tra lara, la, la, la.

-“Hamasei… hamazazpi orai´ez konplitu:
zurekin ezkontzeko gaztexegi nuzu”
Tra lara, la, la, la.

Etxerat itzultzeko, nik dutan beldurra:
ez jakin nola pentsa amari gezurra!
Tra lara, la, la, la.

Neskatxa, nahi baduzu nik erakuts zuri,
etxerat etortzean, zer erran amari?…
Tra lara, la, la, la.

“Urxo xuri pollit bat, gabaz dabilana,
hark ura zikindurik, egotu naiz, ama!”
Tra lara, la, la, la.

Dakigunaz geroztik zer erran amari,
dugun pegarra pausa,
gaitezen liberti! (bis)

Benito Lertxundik abestua