Sarrera

AbestiakAbestiak

Violetaren martxa

Gure Violeta maitea
dantzan egizu martxea,
lehen eskuineko hankea
bai eta gero bestea.
Begira euskal jendea,
bihotza pozez betea,
apurtzen berdin katea
eta zapata parea.

Sekula ez nun uste nik
hain aldakorra zinenik,
Ameriketan sorturik
gure aldera sarturik.
Munduan ez da besterik
hau baino ederragorik,
nola egon jakin barik
hil eta gero bizirik.

Hauxe da martxa alarguna,
oso gutxitan entzuna,
nahiz ta Txilen famaduna
zuk zihur ez dakizuna,
Violeta Parra laguna,
kantari oso ezaguna
gaurtik erdi euskalduna,
da soinu hau egin duna.

Hitzak: Natxo de Felipe
Doinua: Violeta Parra