Sarrera

Egin zaitez Aikor!lagun

Hainbat arrazoi daude:
  • Aikor! aldizkaria gustura irakurtzen duzulako.
  • Inguruko jende eta lagunen berri ekartzen dizulako.
  • Hilero etxean debalde jasotzen duzulako, eta gogoz hartu gainera.
  • Zure laguntzarekin, Aikor! hobetu egingo dugulako.
  • Erdaldun asko euskarara eta euskaldun mundura hurbiltzen lagundu duelako.
  • Euskarak guztion laguntza behar duelako.
  • Zeuk bihotzez euskara bultzatu gura duzulako.

Tokiko aldizkariek badute Aikor!-ek ez duen diru iturri garrantzitsu bat, bere bazkideena.

Badira 5 urte Aikor! euskaldunen etxeetara debalde heltzen dela, eta orain Aikor! hobetu nahian zure laguntza eskatzen gatoz.

Hala ere oraindik badaude Aikor! heltzen ez diren euskaltzaleen etxeak, eta hauen berri ere jakin nahi dugu, euskaltzaleon sare zabala osatzeko.

Bazkide egiteko urteko kuota 30 eurokoa da, baina beste kopuru batekin ere laguntzea eskertuko dizugu.

Nola? izena hemen emanda:
Datu hauek jaso ondoren 94 452 34 47 telefonotik deituko zaitugu bankuko 20 zenbakiak eskatzeko.
Jakinarazten dizugu inprimaki honen bidez lortutako datu pertsonalak eta zure helbide elektronikoa TOTOAN TXORIERRIKO EUSKARA ELKARTEEN FEDERAZIOAren erantzukizunaren pean dagoen fitxategi batean sartu direla, zure kontsultei erantzuteko eta erakundeari buruz interesgarri gerta dakizukeen informazioa bidaltzeko. TOTOAN TXORIERRIKO EUSKARA ELKARTEEN FEDERAZIOAk hitzematen du inprimaki honen bidez batutako datuak lehen aipatutako helbururako baino ez dituela erabiliko. Interesdunak adierazten du klausula hau irakurriz jakin duela zertarako erabiliko diren batutako datuak. Mezu elektroniko hau bidaltzeak berekin dakar azaldutako klausulak onartzen direla. 15/1999 Lege Organikoan ezarritako baldintzetan zeure datuetan sartu, datuak zuzendu, datuak ezereztu edo datuen aurka egiteko eskubidea erabili nahi baduzu, egoitza honetara jo behar duzu: TOTOAN TXORIERRIKO EUSKARA ELKARTEEN FEDERAZIOA; Aretxalde kalea, 1, 48196 LEZAMA.

Aikor!lagun kanpaina

Aikor!lagun kanpaina goiko bideo honen bidez aurkeztu zen eta txorierritik behekoa bezalako triptikoak banatu ziren, jendeari harpidetzeko eskatuz.

Triptikoaren edukia:

"Badira bost urte Txorierriko euskara elkarte guztiak batu zirenetik TOTOAN TXORIERRIKO EUSKARA ELKARTEEN FEDERAZIOA sortzeko. Federazio honen zeregina bailara osorako ekimenak antolatzea zen eta lehenengoa, eta ezagunena, AIKOR! aldizkaria dugu.

Aikor!ek bost urte bete ditu, eta ibilbide honetan hainbat helburu lortu ditu: bertako informazioa euskaraz txorierritar euskaldun gehienei helaraztea, erdaldun asko eta asko euskarara eta euskaldun mundura hurbiltzea, txorierritarrak sarri protagonista bihurtzea, publizitaterako euskarri euskalduna eta egokia izatea, bertako komertzioa sustatzea, sei herrietako biztanleen arteko elkar ezagutza handitzea…

Honela, bada, bost urte hauetan Aikor! bera finkatu eta sendotu egin da eta, denboraren poderioz, tirada handituz joan da, orri kopurua ere gehitu da, kolorea gero eta gehiago da beren orrietan eta orain, Euskal Herriko beste tokiko aldizkariekin batera, 16 orriko gehigarria zabaltzen hasi da.

Beste alde batetik, publizitatearen bidez lortzen den finantziazio portzentajea beste tokiko aldizkarien gainetik dago eta dirulaguntzei dagokionez besteen parean gaude kasu gehienetan. Baina badugu, hala ere, gabezia bat, beste tokiko aldizkari batzuek lortua dutena, hau da, ez dugu irakurleon, herritarron laguntza ekonomikorik. Hori dela eta, abian jarri dugu Ai-kor!lagun kanpaina hau, zeure eta euskaltzale askoren laguntza jasotzeko.

Kanpaina honen helburuak ez dira ekonomikoak soilik, badugu-eta beste helburu nagusi bat, Txorierriko euskaltzaleon sare zabal bat osatzea alegia. Sare hori erabilgarria izango da, beraz, gero eta gehiago handitzen ari den gure Txorierri honetan Aikor! etxez etxe zabal-tzeko, iritziak jasotzeko, artikuluen eta aldizkariaren norabidea zuzentzeko eta baita elkarrekin jaitxoren bat egin ahal izateko. Gainera zure diru ekarpena saritua ere izango da, eta horretarako hainbat sari eta zozketa prest ditugu; baina, zalantza barik, euskararen alde egiten duzun ekintza hau berau izango da gehien harrotuko zaituena, zeren oraingoz euskarak guztion lagun-tza behar baitu.

Dagoeneko, hainbat txorierritar Aikor!lagun egin dira. Herritarrak, kultura elkarteak, merkatariak, kirolariak, musikariak, irakasleak, politikariak… gizartearen arlo guztietako lagunek bai esan diote Aikor! aldizkariari. Hurrengoa ZEU izan zaitezke. Nola?:


Aikor!lagun fitxa bete eta postaz bidali.
E-mail bat idatzi aikortxori@yahoo.es helbidera.
94 452 34 47 telefonora deitu."