2010ko Uztailak 29 - aikor
Lezamako Udalak laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, herrian lana sortzeko. Laguntza bideratzen bada, hori langabetuak edota diru-sarreren berme-errenten hartzaileak kontratatzeko erabiliko da.
Udaletik azaldu duten moduan, herriko zenbait lekutan egokitzapenak, berrikuntzak edota mantentze-lanak egin behar dituzte. Horrela, bada, gaur egun badaude ...
2010ko Uztailak 26 - aikor
Zamudioko Udalak Balkoi Apainduen Lehiaketa antolatu dau lehenengo aldiz, eta lehiaketa horrek harrera ezin hobea izan dau herritarren artean. Izan be, ehun lagunek hartu dabe parte. “Ekimenaren helburua izan da agirian ixtea zein garrantzitsua dan balkoiak udalerriaren elementu estetiko bezala berreskuratzea”, azaldu dabe udaletxetik.
Maiatzean, ...
2010ko Uztailak 26 - aikor
Uztailean Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia izan da, eta bertan parte hartu duten talde bi Sondikan ere egon dira. Horiek Brasil eta Buriatiako taldeak izan dira. Emanaldia uztailaren 24an eman zuten Goronda Beko kiroldegian, eta eszenatoki gainean Gorantzaileak Sondikako dantza taldearekin aritu ziren. Aukera ezin hobea izan zen aipatutako ...
2010ko Uztailak 26 - aikor
Aurten 1.100 ume inguruk eman dute izena Txorierrin urtero antolatzen diren udalekuetan: 275 ume, Sondikan; 155, Loiun; 358, Derion; 150, Zamudion; 141, Lezaman; eta 80, Larrabetzun. Udalekuak oso arrakastatsuak dira gure gaztetxoen artean, eta urterik urte joan dira sendotzen. Izan ere, lagun berriak egiteaz gainera, etxeko txikienek bertan hamaika ...
2010ko Uztailak 26 - aikor
Uztailaren 31n, zapatuan, Gazte Eguna ospatuko dute Larrabetzun. Ekimena Hori Bai
gaztetxeak antolatu du. Goizeko 10etatik aurrera hainbat ekitaldi egongo dira: txistulariak, trikipoteoa, herri-bazkaria, antzerkia, olinpiadak eta kalejira. Kontzertua talde hauek emango dute: Su ta gar, Sexty sexers eta Skatu.
2010ko Uztailak 26 - aikor
Uztailean, Elotxelerriko azoka ekologikoa egin zen bosgarren aldiz, Loiun. Bertan Euskal Herriko eta alboko herrietako hainbat ekoizle ekologikok hartu zuten parte, eta, besteak beste, honako hauek jarri ziren salgai: olioa, ogia, barazkiak, gazta, txakolina, landareak, ardoa, txakolina eta aloe vera. Txosna bat ere ipini zen eta taloa, txerrikia eta ...
2010ko Uztailak 26 - aikor
Txorierriko Mankomunitateak “AhoZgozatu” kanpaina jarriko du martxan irailean, ostalaritzan euskararen erabilera bultzatzeko. Kanpaina irailaren 19an egingo da, 12:30etik 15:00etara, eta kanpainan parte hartzen duten tabernetan merkeago jarriko dituzte pintxoak.
Txorierritarrok pintxoak euskaraz eskatu eta gozatu baino ez dugu egin beharko. Izan ...
2010ko Uztailak 26 - aikor
Uztailean ekitaldi berezia egin zen Bilbon, Arene derioztarrari eta haren familiari elkartasuna adierazteko. Uribitarteko zabaldegian ehun pertsona batu ...
Irailean, Gure señeak Derioko elkartea aurkeztuko da jendaurrean. Herrian zazpi ume daude gaixotasun arraroa edo larria dutenak, eta elkartea umeen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko sortu da. Horrezaz gainera, umetxo eta familiekiko solidaritatea bultzatzea ere badu helburu.
Derioko kultura eta kirol taldeek eta Udalak bat egin dute Gure ...
2010ko Uztailak 26 - aikor
Aurten Euskal Herriko Harri-zulatzaileen Liga antolatu da hamabigarren aldiz. Ligari amaiera emateko, proba bi baino ez dira falta: bata abuztuaren 28an izango da Bilboko Aste Nagusian; eta bestea, irailaren 4an, Trapagaranen. Txorierri harri-zulatzaileen taldeak lan ezin hobea egin du liga osoan. Izan ere, egin diren zazpi probetatik sei irabazi ditu, ...
2010ko Uztailak 26 - aikor
Loiun, bidaia antolatu dute, irailean Lanzarotera joateko. Bidaia irailaren 11tik 18ra artekoa izango da eta abuztuaren 6an amaituko da izena emateko epea. Izen-ematea telefono honetara deituz egin behar da: 94 471 23 10. Parte-hartzaileek Lanzarote Village bost izarreko hotelean hartuko dute ostatu. Bidaiak 552 euro balio du pertsona bakoitzeko, dena ...