Sarrera

AlbisteakAlbisteak    

Pirritx eta Porrotx, Zorrizketanen urteurrenean
2010ko Martxoak 17 - aikor
Pailazoek Irrien lagunak ikuskizuna eskainiko dute barikuan
Zorrizketan Lezamako euskera alkarteak 11 urte bete ditu eta urteurrenaren haritik, hainbat ekitaldi antolatu du martxotik apirilera bitartean. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazioek hasiera emango diete ekitaldiei. Horrela, barikuan, Irrien lagunak ikuskizuna aurkeztuko dute frontoian. Pailazoek saio bi eskainiko dituzte: bata, arratsaldeko 4etan; eta bestea, arratsaldeko 6:30ean. Azken saiorako sarrerak agortu egin dira; hala ere, sarrerak daude oraindik arratsaldeko 4etako saiorako. Sarrerok Lezamako liburutegian edo 688 793 655 telefono zenbakira deituta eros daitezke.
Irudiak kargatzen ...