Sarrera

AlbisteakAlbisteak    

2008ko Azaroak 20 - aikor
Testua eta argazkiak: Jon Goikouria
Azaroaren 9a domekea izan zan eta egun horrek musikaz, taloz eta tailerrez jantzi eban Sondika. Egun paregabea! Bost zentzumenak beharrean jarri ziran udazkeneko asteburu bukaeran, eta goizeko 10etatik eguerdiko 14,30ak arte urteroko Eskulangintza, Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka egin zan hamabigarren aldiz. Egiaztatu ahal izan genduanez, denboreak ...

2008ko Azaroak 19 - aikor
Azaroaren 25an, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da eta Derioko Udalaren Berdintasunerako Sailak, Kultura Sailak eta Sutondoan emakumeen elkarteak ekitaldi sorta zabala antolatu dute data horren inguruan. Emakunde erakundearen ordezkari batek hitzaldia emango du gaur, arratsaldeko 7etan, Larrabarri baserrian eta hilaren 25ean, ...

2008ko Azaroak 19 - aikor
Gabonen atarian gaude eta laster hasi beharko dugu Olentzerori zer eskatu pentsatzen. Txorierriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Euskarazko Produktuen Katalogoa prestatu du eta bertan euskaraz argitaratzen diren produkturik berrienei buruzko informazioa jarri dute denen eskura. Katalogoa Mankomunitatean edo udaletxeetan eskura daiteke, eta Mankomunitatearen ...

2008ko Azaroak 17 - aikor
Ez da lehenengo aldia txorierritarrek ETBko Mihiluze saioan parte hartu dabena: aurrekoan Derio eta Loiuko neskek osatutako bikotea eta Larrebetzuko neskato bi izan ziran; eta oraingo honetan Lezamako Iñaki Lekerikak eta Unai Ugaldek hartu dabe txanda. Abenduaren 11tik aurrera izango dogu lezamarrak telebistan ikusteko aukerea. “Ederra pasatu dogu. ...

2008ko Azaroak 17 - aikor
Udalak Hilario Astorki plazan egoan autobus-markesina aldatu dau eta horren ordez, barria imini da. Markesina zaharrak 15 urtetik gora ebezan eta txikia lotu zan Lezamako erabiltzaileak eta bisitariak hartzeko. Horrezaz ganera, bere kokapena dala-ta nahiko deserosoa zan autobusaren zain bertan egotea hotza, haizea edo euria arituz gero. Udalak 4.582 ...

2008ko Azaroak 17 - aikor
Sondikako Udalak lehiaketa berezia antolatu du Gabonei begira, izan ere, parte-hartzaileek sms edo posta elektronikoaren bidezko mezuak bota beharko dituzte jaiak zoriontzeko. Lehiaketa 13 urtetik 30 urtera arteko gazteei dago zuzenduta eta testutxoak euskaraz idatzi beharko dituzte, gazteen hizkeran eta sms-etara egokituta. Mezuak 639033763 telefono ...

2008ko Azaroak 17 - aikor
Danerik paraje! Derioko Zerbitzu eta Merkataritzako Elkarte Profesionalak Erakusleiho Txapelketa antolatu du aurten ere bai, erakusleihoa politago zein komertziok jarri duen jakiteko. Hitza eta erabakia herritarrek dute. Kiroldegian, Udaletxean eta Can Kutxan hautestontziak ipiniko dituzte abenduaren 29tik 31ra bitartean eta derioztarrek euren botoa ...

2008ko Azaroak 17 - aikor
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du laugarren aldiz. Rallyari izena jarri diote aurten eta hori Kameratoia izango da hemendik aurrera. Txapelketa Donostiako Tabakaleran egingo dute abenduaren 13an eta parte-hartzaileek 10 orduko epea izango dute euren lanak egiteko. Egun horretan ere ezagutaraziko ...

2008ko Azaroak 17 - aikor
Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak kanta ikastaroa antolatuko du azaroaren 27an, abenduaren 4an, 11n eta 18an. Ikastaroa herri ikastetxean egingo dute arratsaldeko 7etatik aurrera eta Itsaso Arrieta irakasle arituko da bertan. Kanta ikastaroak zazpi lurraldeetako herri-kantutegia ezagutzera ematea du helburu eta edonork har dezake parte. Besteak ...

2008ko Azaroak 17 - aikor
Korrikaren 16. edizioa apirilaren 4an pasatuko da gure bailaratik
AEK-k Korrikaren 16. edizioa aurkeztu du Bilbon hil honetan. Korrika bi urterik behin Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da eta helburu bi ditu: alde batetik, gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea, eta bestetik, gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea. 2009ko martxoaren ...

12345678910Hurrengoak