Sarrera

AlbisteakAlbisteak    

2008ko Azaroak 17 - aikor
Mankomunitateak Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen finalera joateko autobusak iminiko dauz Txorierriko euskera alkarteakaz batera. Bertsolari Txapelketearen finala abenduaren 20an egingo dabe BECen. Autobusa doan izango da eta izena emotea udaletxeetan, Mankomunitatean edo euskera alkarteetan egin daiteke azaroaren 17tik abenduaren 15era bitartean. ...

2008ko Azaroak 6 - aikor
Euria parra-parra bota eban domekan; halanda be, eguraldi txarrari desafio egin eta ehunka lagun hurbildu ziran Zamudioko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokeara. Azokea baserri arloko hitzordurik garrantzitsuena da eta hamalaugarren aldiz egin dabe aurten. Euria zala-eta karpa erraldoia imini zan eta han lekua izan eben herritarrek, bisitariek eta ...

2008ko Azaroak 5 - aikor
Susa argitaletxeak 25 urte bete ditu aurten. Josu Landa argitaletxearen sortzaileetakoa da eta hitzaldia emango du Larrabetzun, argitaletxeak urte hauetan izan duen bilakaera azaltzeko. Ekitaldia Arrekikili euskara elkarteak antolatu du ‘Literaturaz Berbetan’ ekimenaren barruan. Hitzaldia azaroaren 13an, iluntzeko 8etan, izango da Anguleri Kultura ...

2008ko Azaroak 5 - aikor
Azaroaren 13an, eguenaz, Artikoko errege-erreginak aldaketa klimatikoari buruzko filma proiektatuko da Derioko Gurea Aretoan. Emanaldia 19,30ean hasiko da eta sarrera doan izango da. Filma gaztelaniaz emango dute hurrengo egunean. Pelikula amaitu ondoren mahai-ingurua egingo dute euskaraz zein erdaraz. Izaro Basurko klima aldaketan aditua izango da ...

2008ko Azaroak 5 - aikor
Lagatzu Zamudioko euskera alkarteak ‘Olentzero-Gabonak, kontaiguzu’ X. Lehiaketea antolatu dau. Lehiaketearen gaia Olentzero eta Gabonak da eta bertan zamudioztarrek baino ezin dabe parte hartu. Kategoria bi osatuko dira: A kategoria, lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta; eta B kategoria, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetakoentzat. ...

2008ko Azaroak 3 - aikor
Atzo Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa izan zen Larrabetzuko frontoian. Kanpoan, hotza eta euria; eta frontoia, leporaino. Bertan 560 lagunetik gora batu ziren. Bertsolarien artean hiru beterano egon ziren: Gorka Ostolaza, Joseba Artza eta Lander Ibarluzea; eta hiru parte-hartzaile berri: Arkaitz Zipitria, Miren Amuriza eta Jone ...

2008ko Urriak 30 - aikor
Kalitatezko txakolina ekoizten da Txorierrin eta horren lekuko hainbat azokatan lortutako sariak dira. Gernikako Azken Asteleheneko Azoka ez da salbuespena izan, eta gure txakolingileek sari guztiak ekarri dituzte etxera. Irabazleak hauek izan dira: txakolin zuria, Lezamako Erdikoetxe; txakolin beltza, Lezamako Agirre-Llona; eta txakolin gorria, Larrabetzuko ...

2008ko Urriak 30 - aikor
Argazkiak: Esther Martin
Skate tailerra Txorierriko Gazteen Jaian egiteko asmoa zuen Mankomunitateak. Hala ere, bertan behera utzi izan zuten hori, pistak oso labainkor baitzeuden ihintzaren ondorioz. Tailerra joan den domekan egin zuten azkenean eta erabat arrakastatsua izan zen. Derioko kanpoko pilotalekura 100 lagundik gora hurbildu ziren, eta skate lehiaketan 10 gaztek ...

2008ko Urriak 30 - aikor
Derioko Argazki Taldeak (DAT) bosgarren aldiz egingo du Derioko Argazki Lehiaketa aurten. Lehiaketan argazkigintza atsegin duten guztiek har dezakete parte, eta lehiakide bakoitzak hiru lan aurkez ditzake gehienez. Gaia librea da eta edozein lan mota aurkez daiteke, beste lehiaketa batzuetan saritutakoak izan ezik. Argazkiak zuri-beltzean edo koloreetan ...

2008ko Urriak 30 - aikor
Lezamako Udalak herriko txikienengan irakurzaletasuna sustatzeko programa jarri du abian. Programaren barruan, tailerrak, ekitaldi ezberdinak eta jokoak antolatzen dituzte hilero, modu didaktiko eta entretenigarrian umeak liburuetara erakartzeko. Izan ere, programak helburu hauek ditu: umeek haurtzarotik ulertzea liburuen balioa, eta eurengan irakurtzeko ...

Aurrekoak12345678910Hurrengoak