Sarrera

AlbisteakAlbisteak    

2008ko Urriak 22 - aikor
Urriaren 18an, Euskadiko Taekwondo Txapelketa jokatu zen Basaurin kadete mailan. Doyan Derioko klubeko 10 lagunek hartu zuten parte txapelketan, eta guztira bederatzi domina lortu zituzten: urrezko domina bi, zilarrezko hiru domina eta brontzezko lau domina. Gainera, Doyan taldea hirugarren postuan gelditu zen taldekako sailkapenean. Urrezko dominak ...

2008ko Urriak 22 - aikor
Arrekikili euskara elkarteak Larrabetzuko Produktuen Azoka egin zuen urriaren 18an. “Eskerrak eman behar dizkiegu gure baserritarrei gure hizkuntza eta bizimodua gorde eta zabaltzen jarraitzen dutelako”, aipatu zuten antolatzaileek. Herriko 15 bat ekoizlek hartu zuten parte azokan; haien tartean, baserritarrak, eskulangileak, txakolingileak, okinak, ...

2008ko Urriak 22 - aikor
Kantauri itsasertzeko arraza autoktonoko hegaztien erakusketak helburu bi izan ditu: alde batetik, hegazti-hazkuntza herritarrei hurbiltzea, eta, bestetik, hemengo arrazak berpiztea. Arraza autoktonoez aparte, mundu osotik etorritako hegaztiak ere jarri dituzte ikusgai erakusketan, eta guztira 500 buruk hartu dute parte bertan. Antolatzaileek bitxikeria ...

2008ko Urriak 20 - aikor
Bost urte irakurtzen ikasi gurean lelopean hasiera eman dio Larrabetzuko Literatura Eskolak 2008/2009 ikasturteari. Lehenengo saioa urriaren 25ean egingo dute urian, eta bertan literatura eta kazetaritzaren arteko harremanari buruz aritu da Iñigo Aranbarri. Hurrengo saioetan Euskal Herriko hainbat txokotara eramango dute Literaturarako grina: Azaroaren ...

2008ko Urriak 20 - aikor
Argazkiak: Haritz Petralanda
Urriaren 4an, zapatuz, lehenengo aldiz egin zen Koadrila Eguna Zamudion. Antolatzaileek sorpresa atsegina hartu zuten, izan ere, 80 lagun bat biltzea espero zuten eta azkenean 166 zamudioztarrek egin zuten bat deialdiarekin. Triki-poteoak hasiera eman zion festari, eta herri kirolak egin zituzten bazkaldu ostean: trontza, makilak batzea eta sokatira. ...

2008ko Urriak 20 - aikor
Argazkiak: Esther Martin
Zapatuan Txorierriko Gazteen Jaia egin zen lehenengo aldiz Derion, Mankomunitateak antolatuta. Ekintza helburu bikoitza zuen: alde batetik, bailarako talde gazteek egiten duten musika ezagutzera ematea, eta bestetik, txorierritar gazteen arteko harremana estuagoa egitea. Kontzertuak arratsaldeko 8etan hasi ziren eta eszenatoki gainean talde hauek ...

2008ko Urriak 20 - aikor
Argazkiak: Ixone Urrutikoetxea
Eguraldi ederra izan genuen eta jendea animatu egin zen. Atzo Gastronomia eta Eskulangintza Azoka izan zen Loiun, eta bertara milaka lagun hurbildu ziren. Azoka hemeretzigarren aldiz egin dute aurten eta, urtero-urtero duen arrakasta ikusita, bailarako azokarik garrantzitsuenetarikoa dela esan dezakegu zalantza barik. Herriko eta Aransotegi enparantzan ...

2008ko Urriak 20 - aikor
Testua eta argazkiak: Gorka Ercilla, Jon Ugutz Atxa, Gaizka Gaztañaga eta Aratz Astobieta
Subaru rally taldea Aretxabalaganan –Morga eta Larrabetzu artean- izan da urriaren 14tik 16ra bitartean. Auto-gidariak urrian Japonen egin den Munduko Rally Txapelketako proba prestatzen ibili dira bertako pistetan. Peter Solberg eta Chris Atkinson Subaruko kideek ikusmin handia sortu zuten zaleen artean, eta Aretxabalaganara jendetza handia batu ...

2008ko Urriak 16 - aikor
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Udagoieneko Ostera kultura zirkuituaren bederatzigarren edizinoa jarri dau abian. Ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntza jaso dau. Zirkuitua zortzi emonaldik osatuko dabe, eta hareetako bat Sondikan egingo da azaroan. Sondikan aurkeztuko dan saioa Bertsotramarraskya da, eta Xabi Paya bertsolariak ...

2008ko Urriak 13 - aikor
Mankomunitateak Txorierriko XI. Ipuin Lehiaketa jarri du martxan. Lehiaketan nahi duten guztiek har dezakete parte, dagokien kategoriaren arabera: A kategoria, zazpi urtera arte; B kategoria, zortzi eta bederatzi urtekoak; C kategoria, 10 eta 11 urtekoak; D kategoria, 12 urtetik 15 urtera artekoak; eta E kategoria, 16 urtetik gorakoak. Lanak euskaraz ...

Aurrekoak12345678910Hurrengoak