Sarrera

AlbisteakAlbisteak    

2008ko Urriak 13 - aikor
Urriaren 18an, zapatuz, Larrabetzuko produktuen azoka egingo da, Arrekikili euskara elkarteak antolatuta. Goizeko 11tik aurrera urian ekoiztutako produktuak jarriko dituzte salgai, eta taloak ere egingo dira. Era berean, produktuz betetako otzara bat zozketatuko dute. Arratsaldeko 6etan aizkora erakustaldia egongo da eta bertan Larrabe, Lekue, Oregi ...

2008ko Urriak 9 - aikor
Urriaren 12an hasiera emango zaio Bizkaiko Bertsolari Txapelketari. Finala BEC erakustazokan egingo da abenduaren 20an, eta aurretik bost kanporaketa eta hiru finalaurreko izango dira. Kanporaketa bat Larrabetzuko frontoian egingo dute azaroaren 2an, arratsaldeko 5:30ean. Bertan bertsolari hauek arituko dira: Gorka Ostolaza, Joseba Artza, Miren Amuriza, ...

2008ko Urriak 9 - aikor
Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bizkaia Kirolak 2008 sariak banatu ditu urrian Euskalduna jauregian. Sariok pertsona fisiko eta juridikoei ematen zaizkie kirol munduan egindako ibilbideagatik edo haren alde garatutako lanagatik. Jose Luis Orozko “Txelis” Goiherri sokatira taldeko entrenatzaileak haietako bat jaso du jolas kirolaren ...

2008ko Urriak 8 - aikor
Urriaren 18an, zapatuz, Txorierriko Gazteen Jaia egingo da lehenengo aldiz Derioko kanpoko frontoian eta horren ondoan dagoen aparkalekuan. Ekintza Mankomunitateak antolatu du eta Txorierriko gazteek elkar ezagutzea du helburu. Baita egiten duten musika ezagutzera ematea ere. Frontoian kontzertuak izango dira arratsaldeko 8etatik aurrera, eta eszenatokira ...

2008ko Urriak 7 - aikor
Argazkiak: Oihana Astobieta eta Arantza Atxutegi
Eguraldia lagun izan zuten domekan Lezamako Uzta Egunera hurbildu ziren milaka lagunek. Uzta Eguna zazpigarren aldiz antolatu dute aurten, eta aurreikuspen guztiak bete egin dira. Datu ofizialen arabera, 3.000 pertsona inguru batu ziren herrian eta ia 400 litro txakolin saldu ziren guztira. Zer egin, zer dastatu eta zer ikusi. Azokak hamaika aukera ...

2008ko Urriak 7 - aikor
Arbolantza alkarteak urteak daroaz pelotaren alde behar egiten Zamudion, eta urtero 20-30 ume aritu dira bertako pelota eskolan. Halanda be, beherakada haundia izan zen igaz eta ikasturte amaieran hiru ume baino ez ziran lotu eskolan. Alkartearen arduradunek beharragaz ez jarraitzea erabaki dabe, eta Udalak Iker Amarika pilotariarengana jo dau arazoari ...

2008ko Urriak 6 - aikor
Bariku gauean txanodun batzuk Lezamako tren-geltokira sartu eta likido sukoia bota zuten. Ostean su eman zioten tren-geltokiari. Erasoaren ondorioz, makina batzuk hondatu eta zerbitzuz kanpo gelditu ziren. Sutearen berri auzokideek eman zioten Ertzaintzari, eta sutea suhiltzaileek itzali zuten. Eusko Jaurlaritzak egindako balorazioaren arabera, 40.000 ...

2008ko Urriak 2 - aikor
Domekan Uzta Egunaren VII. edizioa egingo dute Lezaman. Azokan 40 salmenta postu jarriko dira: bederatzi postu Txorierriko txakolingileentzat; 17, gainontzeko ekoizleentzat; sei txosna; taloak egiteko tailer bi; eta sei postu herriko elkarteentzat. Taldeen artean, Behar Bidasoa, Urrusti Mikologia elkartea, Laiak emakumeen elkartea eta Zorrizketan euskara ...

2008ko Urriak 2 - aikor
Udalak ‘Derio: Sentimendu bat’ literatura-lehiaketa jarri du abian. Parte-hartzaileek idazlan labur bat idatzi beharko dute eta bertan derioztarra izateak ekartzen dizkien sentimenduak azaldu beharko dituzte. Lanak euskaraz eta gaztelaniaz idatzi ahalko dira. Epaimahaiak sari bi emango ditu; bat, hizkuntza bakoitzeko. Irabazleek saria beste pertsona ...

2008ko Urriak 1 - aikor
Derioko Udalak apustu handia egin du kulturaren alde eta ‘Bariku kulturalak’ ekimena horren adibiderik argiena da. Udalak eskaintza hirukoiztuko du urrian, eta hilaren 10ean Oskorriren kontzertua izango da 22:00etatik aurrera Mikel Deuna plazan. Taldeak ‘Bandaband’ ikuskizuna aurkeztuko du, Bizkaiko Batzar Nagusiek Derio duela 320 urte elizatetzat ...

Aurrekoak12345678910Hurrengoak