Sarrera

AlbisteakAlbisteak    

2008ko Irailak 30 - aikor
Urriaren 14an 75 urte beteko dira Gabriel Aresti hil zela, eta Bihotz Bakartien Klubak egun hori aukeratu du Literaturaz berbetan 08/09 ekimenari hasiera emateko. Arestiren literatura Koldo Izagirre eta Joseba Tapiaren eskutik gogoratuko dute, kantuka eta kontuka. Saioa Hori Bai gaztetxean egingo dute iluntzeko 8etan. Antolatzaileek leku hori aukeratu ...

2008ko Irailak 30 - aikor
Argazkiak: Iñigo Aurrekoetxeak agindutakoak
Joan den asteburuan Harri-zulatzaileen Binakako V. Txapelketako finala egin zuten Urnietan, eta Txorierri taldeko Iñigo Aurrekoetxeak eta Aitor de la Concepciónek txapela lortu zuten bertan. Txorierritarrek hiru urtean jarraian irabazi dute txapelketa hori. Marka hau lortu zuten Urnietan: 139,8 cm. Jaizubia taldeko mutilak bigarren postuan lotu ziren, ...

2008ko Irailak 25 - aikor
Irailean San Migel jaiak ospatuko dituzte, Lauroetan, Derion eta Larrabetzun. Herri horietako jai-batzordeek eta Udalek ekitaldi sorta zabala antolatu dute. Derio Irailaren 26an, barikua 19:00: Txosnen irekia Argazki Lehiaketaren hasiera 19:30: Kalejira, Guretzat fanfarrearekin 21:00: Pregoia eta txupina 21:30: Txitxi-burruntzia eta sangria 00:00: ...

2008ko Irailak 25 - aikor
Gernikako Batzar Nagusiek eskubide osoko elizatetzat onartu zuten Derio 1688. urteko irailaren 24an. Harrezkero 320 urte igaro dira eta derioztarrak handitasunez ospatzen dabiltza urteurrena. Ekitaldi instituzionala atzo egin zen. Oroitzapenezko monolitoa desestali eta ikurrina jaso zuten Uribe Parkean. Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea ...

2008ko Irailak 24 - aikor
Urriaren 17tik 19ra bitartean, ‘Eoalak’ Hegazti Hazkuntzaren Nazioarteko I. Erakusketa izango da Zamudion. Erakusketan hegazti hauek jarriko dituzte ikusgai, besteak beste: oiloak, antzarak, ahateak, indioilarrak, usoak eta pintadak. Era berean, Kantauri Itsasertzeko Arraza Autoktonoko Hegaztien Hazkuntzari Buruzko II. Monografia ere egingo dute. ...

2008ko Irailak 24 - aikor
San Martin jaiak iragartzeko VII. Kartel Lehiaketarako deia zabaldu dau Zamudioko Udalak. Lehiaketan gura daben guztiek har daikie parte eta gehinez be lan bi onartuko dira egile bakotxeko. Kartelaren gaia, teknika eta kolorea libreak izango dira. Tamaina 45x60 cm-koa izango da eta euskarri zurrunean finkatuta aurkeztu beharko da. Lanak urriaren ...

2008ko Irailak 24 - aikor
Gaixotasuna luze eta nekezaren ostean, irailaren 13an zendu zan Josu Loroño Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoaren sortzailea. Loroño 1929. urtean jaio zan Larrabetzun, eta piano eta armonia ikasketak egin zituen Bilboko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Akordeoi Orkestra Sinfonikoa 1963. urtean sortu, eta bakarlarientzako obra sorta zabala egokitu ...

2008ko Irailak 24 - aikor
Aurreko urteetan bezala, 2007-2008 ikasturtean homologatuta dauden euskaltegi edo barnetegietan euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituztenei dirulaguntza emango die Txorierriko Mankomunitateak. Eskabideak udaletxeetan jarriko dituzte eskuragarri eta urriaren 6tik azaroaren 6ra bitartean aurkeztu beharko dira udaletxeetan bertan edo Mankomunitateko ...

2008ko Irailak 24 - aikor
Basara auzoko saneamendu-proiektuaren hirugarren faseko beharrak laster hasiko dira Larrabetzun. Beharren ondorioz, Uribaso eta Emanuene baserriak lotu egingo dira uriko kolektore nagusira, eta egitasmoa amaitutzat emango da. Udalak 121.000 euro inbertituko ditu beharretan. Beste alde batetik, aterpea be egingo dabe eskolan. Atsedenaldia frontoian ...

2008ko Irailak 24 - aikor
Argazkia: Joseba Apezetxea
Une hunkigarria bizi izan eben lezamarrek Andra Mari jaietan; izan be, bertako Pilota Eskolak merezitako omenaldia egin eutsen Tarsiri eta Marciri. Senar-emazteok oso harreman estua eduki dabe alkarteagaz. Jaime Uriarte Pilota Eskolako presidenteak azaldu deuskun legez, Tarsik 29 urtean eroan dau frontoiko taberna, eta horrezaz ganera, kantxa eta aldagelak ...

Aurrekoak12345678910Hurrengoak