Sarrera

AlbisteakAlbisteak    

2008ko Irailak 24 - aikor
Larrabetzuko Udala Hirigintzako Plan Orokorra berraztertzen dabil eta hasierako onespena emon baino lehen, ezinbestekoa dau uritarren eritxia jakitea. Horretarako, talde dinamizatzaile bat kontratatu dau. Taldeak 300 inkestatik gora egingo ditu etxerik etxe, eta herriko alkarte eta taldeakaz batu be egingo da. Taldeak sexu eta adinaren arabera osatuko ...

2008ko Irailak 19 - aikor
Atzo oso egun berezia izan zen Dolores Martinezentzat, izan ere, derioztarrak 100 urte bete zituen. Lander Aiarza Derioko alkatea eta hainbat zinegotzi emakumearen etxeraino hurbildu ziren arratsaldean zoriondu eta opari bat ematera. Dolores seme-alabekin eta ilobekin zegoen etxean. Emakumea 1908. urteko irailaren 18an jaio zen eta 12 seme-alaba izan ...

2008ko Irailak 19 - aikor
Derioko Saskibaloi Taldea 1995. urtean sortu zen eta hiru denboraldi eman zituen lehiaketa federatuetan parte hartzen. Azkena 97-98 denboraldian izan zen, eta harrezkero taldea geldirik egon da urte askotan. Hala ere, eskola moduan jarraitu du aurrera, eta gazteek entrenamenduak egiteko aukera izan dute. Taldearen ardura eskuz aldatu zen joan den urtean, ...

2008ko Irailak 19 - aikor
Domekan hasiera emango zaio Lezamako IV. Frontenis Txapelketari, Udalak eta Hiru Ber Hiru Kirol Zerbitzuak antolatuta. Hamazortzi urtetik gorakoentzako txapelketa da eta bikoteka jokatuko dute. Guztira hamalau bikote arituko dira norgehiagoka eta partidak asteburuetan jokatuko dituzte irailetik abendura bitartean. Partidak zapatuetan izango dira. IV. ...

2008ko Irailak 19 - aikor
Gaurtik domekara bitartean Rubik Kubo Europako Txapelketa izango da Derioko kiroldegian eta pilotalekuan. Txapelketak 20 bat herrialdetako speedcuber batuko ditu Derion, eta horrezaz gainera, hainbat jarduera kulturala ere eskainiko zaizkie bisitariei: Gurutze Beitia umorista eta Golden Appel Quartet taldearen emanaldiak eta Kepa Junkera trikitilarien ...

2008ko Irailak 15 - aikor
Testua: Gaizka Eguskiza
Goiherri taldeak Sokatira Munduko Txapelketa irabazi du 560 kiloko kategorian. Txapelketa lurraren gainean izan da eta Stenungsund hirian (Suedia) egin dute hilaren hasieran. Euskal Herrira ailegatu bezain pronto izugarrizko harrera jaso zuen taldeak: Mikel Arieta-Araunabeña Erandioko alkateak eta herritarrek ongi etorria eman zieten tiratzaileei ...

2008ko Irailak 11 - aikor
Larrabetzuko Bihotz Bakartien Klubak (BBK) Katamalo lana aurkeztu zuen 2006. urteko abenduan. Lana Gotzon Barandiaranek idatzitako olerkietan oinarritutako musika ikuskizuna da, eta ardatz nagusia besteen aurrean janzten dugun maskara du; hau da, katamaloa. Ikuskizuna hainbat txokotara eraman dute harrezkero, eta eszenatoki gainean katamaloa erazten ...

2008ko Irailak 5 - aikor
Domekan pilota partida izango da Lezamako frontoian, Andra Mari jai-egitarauaren barruan. Frontoian Martinez de Irujo de Xala arituko dira norgehiagoka Xala eta Barriolaren aurka. Partida Goñi jokatzekoa zen hasiera batean, baina joan den astean mina hartu zuen sorbaldan eta ezin izango da Lezaman egon. Horren ordez, Xala arituko da. ETB1-ek pilota ...

2008ko Irailak 4 - aikor
Irailaren 8an, astelehenaz, Elementos heráldicos en la Iglesia de San Martin de Arteaga de Zamudio liburua aurkeztuko da Zamudiotorren, arratsaldeko 7etan. Liburua Amagoia Guezuraga zamudioztarrak idatzi du, eta bertan elizatearen eta aspaldiko jaunen historia batu du. Beste alde batetik, Joaquín María Enríquez Zamudioko jauna izan zen 1774. urtean. ...

2008ko Irailak 4 - aikor
Barikuan Muwashahat ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da Derioko Gurea Aretoan, iluntzeko 8.30etatik aurrera. Ikuskizuna kultura arteko proiektua da, eta Siria eta estatuko musika estilo ezberdinak uztartzen ditu. Proiektuak kultura arteko elkarrizketaren beharrari erantzuna ematea du helburu, eta bertan parte hartzen duten kolaboratzaileen artean ...

Aurrekoak12345678910Hurrengoak