2008ko Uztailak 30 - aikor
Lezamako Udala hainbat lan burutzen dabil herrian; esate baterako, hobekuntzak egin dituzte udalerriko bide eta espaloietan. Lanok herritarren mugikortasuna hobetzea dute helburu.
Gaur egun udaletxeko enparantza eta eskola lotzen dituen errepidea birmoldatzen dabiltza. Tarte hori asfaltatu eta margotzeaz gainera, badenak jarriko dituzte, autoen abiadura ...
2008ko Uztailak 23 - aikor
Aurten 917 umek eta gaztek eman dute izena Txorierriko udal udalekuetan: 226, Sondikan; 80, Loiun; 258, Derion; 125, Zamudion; 138, Lezaman; eta 90, Larrabetzun. Horiek hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan dute: tailerrak, irteerak, jaiak, kirola, txapelketak... Halako egitasmoak oso aberasgarriak dira umeentzat hainbat arrazoiengatik: lagunekin elkartzen ...
2008ko Uztailak 23 - aikor
Lezamako hainbat elkartek eta kirol taldek ‘2008 Lezamako mugetatik mendi martxa/lasterketa’ antolatu dute. Ekimena abuztuaren 31an, domekaz, egingo da. Martxa goizeko 8:30ean hasiko da; eta lasterketa, goizeko 10etan. Biek herriko plaza izango dute irteera eta helmuga, eta guztira 24 kilometroko ibilbidea egin beharko da modalitate bietan.
Lasterketan ...
2008ko Uztailak 21 - aikor
Nur eta irlandar gnomoa du izena Toti Martinez de Lezeak argitaratu duen azken eleberriak (Erein). Larrabetzun bizi den idazleak Erdi Aroa alde batera utzi, eta umeentzako istorio bat kaleratu du lehen aldiz. “Aldaketa erraza izan da”, Totiren esanetan, “ez dudalako dokumentaziorik behar izan”.
Eleberrian kontatzen diren gertaerek Totiren ...
2008ko Uztailak 17 - aikor
Helduei zein gaztetxoei zuzendutako hainbat ekitaldi egingo dira irailean Larrabetzun, Mugikortasun Iraunkorraren Astearen barruan.
Irailaren 19an jaialdia izango da 16:30etik 19:30era bitartean eskolako patioan. Bertara hurbiltzen direnek makina bat ekintzaz gozatzeko aukera edukiko dute: kart, motorrak, puzgarriak, txapa tailerrak... Hilaren 22an ...
2008ko Uztailak 17 - aikor
Gernikako Batzar Nagusiek eskubide osoko kidetzat onartu zuten Derioko San Kristobal elizatea 1688. urteko irailaren 24an. Deriori eserlekua, hitza eta botoa egokitu zitzaizkion. Harrezkero 320 urte pasatu dira, eta irailaren 24an ekitaldi instituzionala egingo dute herrian, urteurrena ospatzeko. Beste alde batetik, liburuxka egiten dabil Derioko Udala. ...
2008ko Uztailak 16 - aikor
Aurreko egunean Doctor Deseo taldeak Larrabetzuko Gazte Egunean kontzertua eskainiko zuela ezagutzera eman genuen. Gazte Eguna Hori Baik antolatzen du, eta jakinarazi diguten moduan, kontzertu hori bertan behera gelditu da. Doctor Deseoren ordez, Def Con Dos taldeak joko du abuztuaren 2an Larrabetzun
2008ko Uztailak 14 - aikor
Lezamako Udala egitasmo solidario batean murgildu, eta postal turistikoak kaleratu ditu Unicef elkartearekin batera. Postaletan herriko irudiak eta paisaiak jarri dituzte ikusgai. Txartel bakoitzak euro bat balio du eta Lezamako leku batzuetan erosi ahal izango dira: Josune Janaridenda, Dañobeitia Ahizpak Janaridenda, Erromesen Aterpea, Lohitzun Goxo-Goxo ...
2008ko Uztailak 14 - aikor
Lezamako Udala zabaltze lanak egiten dabil BI-3713 foruko errepideko espaloian, Larrabetzurako bidean, hain zuzen ere. Beharrak laster amaituko dituzte, eta orduan paseo atseginaz gozatu ahal izango dugu txorierritarrok. Udalak 40.000 euroko inbertsioa egingo du espaloiaren zabaltzean.
Beste alde batetik, udaletxeko atzeko plazan ere lanak egon dira, ...
2008ko Uztailak 14 - aikor
Sondikako Hegalariak taldeak jokalari eza du. Hori dela-eta, gazte kirolariak bilatzeko kanpaina zabaldu du datorren urteari begira. Egin behar den gauza bakarra Oskar taldekideari deitzea da telefono honetara: 610 20 78 14. Sondikoztarrek kirola aterpean egitea eta oso giro ona eskaintzen dizkiete areto-futbolean jokatu nahi dutenei. Talde horrek 13 ...