2008ko Uztailak 14 - aikor
Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeak jai-egitarau oparoa antolatu dau Gazte Eguna dala-eta. Abuztuaren 2an egingo dira ekitaldiak aurten, eta urtero legez musika izango dogu protagonista. Izan be, Doctor Deseo taldea entzuteko aukerea egongo da, eta bilbotarrekaz batera, No relax eta Esne beltza be arituko dira. Beste alde batetik, murala eta herri-bazkaria ...
2008ko Uztailak 14 - aikor
Iazko edizioa irabazi eta gero, Alberto eta Manu berriro nagusitu dira Txorierriko Mankomunitateak antolatutako Frontenis II Txapelketan. Sondikako jaiak zirela, herri horretako pilotalekuan jokatu zen finala. Bertan, Alberto eta Manuk 30-16 irabazi zieten Mikel eta Iñaki Leonardo anaiei. Partida polita izan zen eta txapeldunek oso akats gutxi egin ...
2008ko Uztailak 8 - aikor
Bi gazte hil ziren Loiuko BI-3707 errepidean motor istripuaren ondorioz uztailaren 7an: bata, 16 urtekoa eta Erandiokoa; bestea, 25 urtekoa, Barakaldokoa, eta Bermeon aritzen zen sorosle. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, gazteak Suzuki 600 motor batean zihoazen eta arrastiko 20:25ean Chrysler Neon kotxe baten kontra jo zuten. Kotxean zebiltzan ...
2008ko Ekainak 27 - aikor
Euskal Autonomia Erkidegoko musulmanek Madrilera edo Zaragozara joan behar dute, senideak Koraneko arauei jarraiturik lurperatu ahal izateko. Baina egoera hori laster aldatuko da, Euskal Herriko musulmanentzako lehenengo hilerria Derion zabalduko baitute 20 egunen buruan. Bertan Bilbon bizi, jaio eta hiltzen diren musulmanak lurperatu ahalko dira. Hilerriak ...
2008ko Ekainak 26 - aikor
Argazkiak: Ixone Urrutikoetxea
Urtero-urtero etortzen dira umeak Saharatik Euskal Herrian uda pasatzera, “Oporrak bakean” programaren barruan. Eta Loiuko pilotalekuak beti hartzen ditu; izan ere aireportuan lurra hartu eta gero, bertan biltzen dira, hainbat herritara joan baino lehen.
Aurten, uste baino 30 ume gehiago etorri dira, eta hasiera batean ez da egon familia nahikorik ...
2008ko Ekainak 23 - aikor
Argazkia: Iratxe Orue
Ekaina estu eta larri hasi genuen. Hilaren lehenengo egunean euri-zaparrada galanta bota zuen, eta azken 25 urteetako uholderik larrienak bizi izan genituen, zoritxarrez. Kalte handiak izan ziren Bizkaiko hainbat herritan –Getxo, Erandio, Trapaga eta Muskiz, esaterako-, eta txorierritarrok ere uholdeen ondorioak pairatu genituen.
Asua ibaia euriz ...
2008ko Ekainak 23 - aikor
Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendaritzak Burdinazko Gerrikoaren gotorlekuak eta planimetria ikertu eta katalogatzeko enkargua eman dio Sancho de Beurko elkarteari. Beharrak aurten hasi dira, eta landa-lanez gainera, gotorlekuen eta lubakien inbentarioa egin dute. Artxiboak ere bisitatu egin dituzte.
Sancho de Beurko elkartekoek nahiko aurreratuta dute ...
2008ko Ekainak 23 - aikor
Gero eta hurbilago dabez lezamarrek. Uztailaren 11tik 13ra bitartean Goitioltzako jaiak izango dira, eta asteburu osoan zehar adin guztiei zuzendutako ekintzak edukiko dabez auzoan. Parke botanikora urtekerea, herri bazkaria, erromeriak, mus txapelketea, olinpiadak... Komisinoak betebeharrak egin dabez. Horrezaz ganera, bertso-saioa izango da domekan. ...
2008ko Ekainak 23 - aikor
Ekainaren 13tik 15era bitartean, Txotxongilo Eguna izan zen Sondikan, Unima Euskal Herria elkarteak antolatuta. Hori ez da izan lehen aldia jaialdia bertan ospatzen dena, izan ere, duela bi urte sondikoztarrek eta txorierritarrok txotxongiloz gozatzeko aukera eduki genuen.
Erakusketa batek eta Sondikako Abesbatzaren emanaldiak hasiera eman zioten Txotxongilo ...
2008ko Ekainak 19 - aikor
Oso zaila zuen Zamudio SD taldeak Bigarren B mailarako igoera lortzea. Izan ere, 0-3 galdu zuten txorierritarrek joaneko partidan Sporting B-ren kontra. Asturiasen jokatutako itzuliko partida 0-0 amaitu zen. Hala ere, Mariano Ruizen mutilak gogoz saiatu ziren, bigarren zatiaren hasieran, batez ere. Golik ez zuten sartu, baina aukera batzuk izan zituzten. ...