2008ko Ekainak 18 - aikor
Baserriak, artisautzak eta ekologiak hitzordua izango dute uztailaren 13an, domekaz, Loiun. Izan ere, hirugarren aldiz azoka ekologikoa egingo dute aurten Larrondo auzoan. Bertan 17 ekoizle ekologikoek eta zazpi eskulangilek hartuko dute parte, eta eguerdiko 12:30etik aurrera pintxo eta ardo ekologikoen dastatzea egongo da. Era berean, tailerrak eta ...
2008ko Ekainak 18 - aikor
Kurtze auzoko etxebizitza-blokeetako administratzaileek eta Lezama Bizirik auzo elkarteak Errebindikazio Eguna antolatu dute zapaturako. Izan ere, aspalditik dabiltza auzoan hainbat hobekuntza eskatzen, “eta orain arte kasu gutxi egin digute. Hitzak entzun ditugu; baina ekintzak, bat ere ez”. Auzokoek Kurtze hirigunearekin lotzen duen espaloia konpontzeko ...
2008ko Ekainak 13 - aikor
Ategrus Ingurumen eta Hondakinen Kudeaketarako Elkarte Teknikoak ‘Zilarrezko erratza 2008’ saria eman dio Txorierriko Mankomuntateari. Golardoak udalerriek, enpresek edo erakundeek hiri garbiketa eta hondakinen kudeaketaren arloan aurrera eramandako politika saritzen du.
Sarien banaketa atzo izan zen Madrilen, eta bertara Alaitz Etxeandia Lezamako ...
2008ko Ekainak 12 - aikor
Derioztarrek sukaldaritza udal eskola izango dute ekainetik aurrera. Inaugurazioa datorren astelehenean eta martitzenean egingo dute, eta bertan Aitor Elizegi –astelehenean, 18:00etatik 20:00etara- eta Daniel García –martitzenean, 19:00etatik 21:00etara- sukaldariek hartuko dute parte. Horiek sukaldaritza eskola emango dute doan, eta izen-ematea ...
2008ko Ekainak 12 - aikor
Argazkia: Doyan
Maiatzaren amaieran Euskadiko Pumse Txapelketa izan zen Etxebarrin. Pumse-ak erakustaldiak dira Taekwondoan.
Doyan Derioko klubeko 15 lagunek hartu zuten parte Txapelketan, eta oso emaitza onak lortu zituzten beheko kategorietan. Aitor Merodiok lehenengo postua lortu zuen benjamin mailan, eta Kerman Arranz ere txapelduna izan zen kimu mailan. Markel ...
2008ko Ekainak 11 - aikor
Estatu zein Euskal Herriko garraiolariak greban daude. Gasolinaren prezioa altuegia da, euren ustez, eta kalera atera eta salatzeko ordua dela uste dute. Horregatik bildu dira Zamudion Hiru garraio sindikatuaren kamiolariak. Trena hartu eta Bilbora joan dira haiek euren egoera jakinarazteko. Txorierriko poligonoetatik ere ibili dira.
2008ko Ekainak 10 - aikor
Zamudio SD taldeari urrats bakarra baino ez zaio falta Bigarren B mailara igo ahal izateko. Hala eta guztiz ere, urratsa handia da, handiegia ziurrenik, zamudioztarrentzat 0-3 Sporting B-ren kontra galdu eta gero. Itzuliko partida aste honetan Mareon izango bada ere, aldapan gora dute Mariano Ruizen mutilek kanporaketa eta ia-ia agur esan diote igoerari. ...
2008ko Ekainak 10 - aikor
Gaur goizean Txorierriko herri ikastetxe arteko bertso-topaketak izan dira Sondikako Kultura Etxean. Topaketa horiek amaiera eman diote ikasturteari, eta bertan bertsolaritza eskolan dabilen ehun ikasle inguruk hartu dute parte.
Klasean ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera izan dute ikasleek, eta klase bakoitzak bere bertso-sorta kantatu du. Horrezaz ...
2008ko Ekainak 9 - aikor
Argazkiak: DAT
Zapatuan Derioko VIII. Argazki Rallyaren sari-banaketa egin zen Gurea Aretoan. Ekitaldian 30 lagun inguru batu ziren.
Rallya Derioko Argazki Taldeak (DAT) antolatzen du urtero, eta arduradunek hiru sari banatu dituzte aurten. Irabazleak hauek izan dira: argazki-bildumarik onena, Nerea Negro; argazkirik onena, Susana Calleja; eta argazkirik originalena, ...
2008ko Ekainak 9 - aikor
Gaur goizean Osoko Bilkura berezirako deia egin dau Zamudioko Udalak. Bilkura horretan Udaleko bozeramaileen batzordeak aho batez gaitzetsi dau ETAk El Correo egunkariak Zamudion dituen instalazioen kontra domekan burututako atentatua.
“ETAk barriro erakutsi deusku ez dala kapaz ulertzeko Euskadi herri plurala dala, pentsakera, adierazpen eta informaziorako ...