Sarrera

AlbisteakAlbisteak    

2008ko Ekainak 4 - aikor
Sute gehienak bekarrik bizi eta mugikortasun murriztua duten pertsonen etxean izaten dira. Hori dela-eta, Mankomunitateak su-alarma jarriko du ezintasuna duten lagunen etxean. Orotara, 51 su-detektagailu jarriko dira. Ekimenak hiru helburu ditu: mugikortasun murriztua dutenak etxean segurtasunez bizi ahal izatea, horien bizitza eta ondasunak babesteko ...

2008ko Ekainak 4 - aikor
Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak emango ditu domekako uholdeek eragindako kalteak konpontzen laguntzeko. Era berean, Higiezinen Gaineko Zerga-salbuespena eta Ekonomia Jardueren Gaineko Zerga-salbuespena ezarriko dizkie kaltetuei Bizkaiko Foru Aldundiak. Euriteak kalte handiak sortu zituen Sondikan, izan ere, Asua ibaia euriz handitua gainezkatu zen ...

2008ko Ekainak 4 - aikor
Zapatuan Txorierriko Nagusien Jaia egingo dute Lezaman. Goizeko 11:30etatik aurrera hainbat ekintza antolatuko dira bertan. Horrela, tailerrak eta hitzaldiak izango dira frontoi atzean jarriko den karpan, eta plazan kirol jokoak eta tonbola egingo dituzte. Bazkaldu ostean dantzaldia egongo da Lontxo taldearen eskutik.

2008ko Ekainak 3 - aikor
Argazkiak: Iratxe Orue
Euri-zaparrada galanta domekan bota zuena. Derion, adibidez, metro karratuko 78,9 litro ur hartu zuten. Azken 25 urteetako uholderik larrienak izan dira, eta kalterik handienak Getxon, Erandion, Trapagan, Muskizen eta Alonsotegin pairatu dituzte, besteak beste. Euritearen ondorioz, kaleak, lonjak eta garajeak urez bete ziren domekan, eta herri batzuetan ...

2008ko Ekainak 2 - aikor
Zamudio SD taldeak 0-2 irabazi zion Izarrari Nafarroan. Datozen asteetan Sporting B-ren kontrako kanporaketa gaindituz gero, Bigarren B Mailarako igoera lortuko dute txorierritarrek. Javik sartu zituen zamudioztarren bi golak lehenengo zatian. Bigarrenean, sendo ibili ziren defentsa lanetan eta etxekoen erasoak kontrolpean izan zituzten. Zamudioko ...

2008ko Maiatzak 30 - aikor
Tximintx Derioko euskara elkarteak ‘Derioztarrak, bost kontinenteetan’ hitzaldi-sorta antolatu du. Hitzaldiok ekainaren 2tik 5era bitartean izango dira, arratsaldeko 8etan, Gurea Aretoan, eta derioztar gazteek munduan zehar egindako bidaien berri emango dute bertan. Jon Maia bertsolari eta bidaiariaren saioak amaiera emango dio hitzaldi-sortari. ...

2008ko Maiatzak 27 - aikor
Gure futbol taldeak primeran amaitzen dabiltza denboraldia. Zamudio SD taldeak, esaterako, laugarren postuan amaitu du urtea eta horri esker 2. B Mailara igotzeko kanporaketa jokatzeko aukera du. Lehenengo partidan 2-1 irabazi dio Izarra talde nafarrari. Zuluk eta Xabik sartu dituzte etxekoen golak lehenengo zatian; bigarrenean Aspiazuk bere atean, ...

2008ko Maiatzak 27 - aikor
Orain dala gitxi amaitu da Larrabetzuko urigune historikoa berreskuratzeko beharren hirugarren fasea, eta maiatzaren 17an egin dabe inaugurazinoa. Besteak beste, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusia, Jon Iñaki Zarraga Bizkaiko Foru Aldundiko kultura zuzendaria eta Maria Uribe Foru Aldundiko ingurumen zuzendaria izan ziran inaugurazinoan. Tomas Ordeñana ...

2008ko Maiatzak 26 - aikor
Ziur asko, zuetako asko hasita egongo zarete udako oporrak prestatzen, edo, bestela, laster hastekoak izango zarete. Txorierriko Gazteentzako Argibide Bulegoak erraztasunak eman nahi ditu prestatze lanok egiteko, eta horretarako gazte txartelak jarri ditu zuen eskura. Abantaila asko dituzten txartel horiek hauek dira: Nazioarteko ikasle txartela: ISIC ...

2008ko Maiatzak 26 - aikor
Uztailaren 19an, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa izango da Erandion, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatuta. Lehiaketak bosgarren edizioa beteko du aurten, eta nobedadeak ekarriko ditu. Lehenengo eta behin, izen propioa estreinatuko du. Graffitiaren munduan dabiltzan lagunen proposamenak jaso ostean, ekimenari Mikel Aldekogarai gazteak ...

Aurrekoak567891011121314Hurrengoak