Sarrera

AlbisteakAlbisteak    

2010ko Uztailak 26 - aikor
Loiun, bidaia antolatu dute, irailean Lanzarotera joateko. Bidaia irailaren 11tik 18ra artekoa izango da eta abuztuaren 6an amaituko da izena emateko epea. Izen-ematea telefono honetara deituz egin behar da: 94 471 23 10. Parte-hartzaileek Lanzarote Village bost izarreko hotelean hartuko dute ostatu. Bidaiak 552 euro balio du pertsona bakoitzeko, dena ...

2010ko Uztailak 13 - aikor
Abuztuaren 29an, “Lezamako mugetatik” mendi ibilaldia eta lasterketa egingo da bosgarren aldiz. Ekimena hauek antolatu dute: Lezama Bizirik auzo elkartea, Gailur mendi taldea, Basobaltz jai-batzordea, Goitioltzako jai-batzordea, Gurasoen Elkartea, Zorrizketan euskara elkartea, Ekidazu abesbatza eta Oxangoiti kultura elkartea. Izena ematea zabalik ...

2010ko Ekainak 7 - aikor
Argazkiak: Jon Rozadilla
Euria egiteko itxura zuen, baina eguraldia ondo portatu zen azkenean. Joan den domekan Lezamako Txakolinaren Eguna egin zen bigarrenez, eta hori erabat arraskatsua izan zen. Herrian 1.800 pertsona inguru batu ziren eta hain gustura izan ziren, ezen azoka arratsaldeko 5etara arte luzatu baitzen. Izan ere, Lezamak gastronomia-proposamen ezin hobea eskaini ...

2010ko Maiatzak 24 - aikor
Zamudioztarrek San Tomas jaiak ospatuko dituzte ekainean. Hilaren 18tik 21era bitartean ekitaldi hauek izango dituzte ermita inguruan: Ekainaren 18an, barikuan 18:00: Bolanderak. 20:00: Idi probak. 22:00: Saiheski jana, urdai tripapekoa eta sardinak. 22:30: Erromeria, Nakar taldearen eskutik. Ekainaren 19an, zapatuan 16:00: XXI. Mus Txapelketa. 17:00: ...

2010ko Apirilak 26 - aikor
Santzoka elkarteak CemenDerioRock ekimena antolatu du hirugarren aldiz. Ekimena maiatzaren 8an egingo dute, San Isidro jaien haritik. Egun horretako ekitaldirik erakargarrienetariko bat Patinete Long Txapelketa izango da. Patinete mota honetako txapelketak egitea ez da ohikoa ez Txorierrin, ezta alboko herrietan ere. Horregatik aurreko edizioetan ...

2010ko Apirilak 26 - aikor
Larrakoetxe Loiuko jai-batzordeak Ramon Bilbao upeltegia bisitatzeko irteera antolatu dute maiatzaren 29rako. Autobusa goizeko 8:45ean aterako da Larrondotik eta geldialdi bi egingo ditu: bata, herriko enparantzan; eta bestea, Jesusen Bihotza plazan, Bilbon. Handik Harora abiatuko dira, Ramon Bilbao upeltegia ezagutzera. Bertan hiru ardo mota ezberdin ...

2010ko Apirilak 12 - aikor
Maiatzaren 16an, Aire zabaleko Pintura Lehiaketa egingo dute bigarren aldiz, Derion. Lehiaketa 16 urtetik gorako lagunei dago zuzenduta eta parte-hartzaileek nahi beste lan aurkeztu ahalko dute. Margolanak lehiaketaren egunean bertan egin beharko dira eta gaitzat herriko edozein motibo hartu ahalko da. Teknika librea izango da eta egileak erabiliko ...

2010ko Apirilak 12 - aikor
Zapatuan Derio dastatu ekimena egingo da bigarren aldiz. Sollube kalean karpa bat jarriko da eta bertan Carlos Serres Haroko upeltegiko ardoak dastatzeko aukera egongo da. Dastatzeak 12:00etan eta 13:00etan izango dira. Serres upeltegietan ardo-barietate hauek ekoizten dituzte: tempranilloa, mazueloa, grazianoa eta viura. Ardoek Errioxa jatorrizko deitura ...

2010ko Martxoak 25 - aikor
Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak bertsolaritza ikastaroa antolatu du apirilaren 15, 22 eta 29rako, eta maiatzaren 6rako. Ikastaroa Igor Elortzak emango du eta bertsoa sortzeko barne-prozesua hobeto ulertzea du helburu. Ekimena nagusiei dago zuzenduta. Izena ematea 94 452 34 47 telefono zenbakian eta lagatzu@lagatzu.org helbide elektronikoan egin ...

2010ko Martxoak 25 - aikor
Apirilaren 23an Sondika gogoratuz dokumentala emango da SKEn, herriko kultura etxean. Dokumentala Sondika-Goiri Argazki Elkarteak egin du eta herriak azken urteotan izan duen bilakaera erakustea du helburu. Horretarako, 20 herritar esanguratsu eta ezagun elkarrizketatu dituzte, eta Sondikako bilakaera euren oroitzapenen eskutik ezagutu dute. Testigantzak ...

12345678910Hurrengoak