Sarrera

AlbisteakAlbisteak    

2008ko Urriak 22 - aikor
Urriaren 18an, Euskadiko Taekwondo Txapelketa jokatu zen Basaurin kadete mailan. Doyan Derioko klubeko 10 lagunek hartu zuten parte txapelketan, eta guztira bederatzi domina lortu zituzten: urrezko domina bi, zilarrezko hiru domina eta brontzezko lau domina. Gainera, Doyan taldea hirugarren postuan gelditu zen taldekako sailkapenean. Urrezko dominak ...

2008ko Urriak 20 - aikor
Testua eta argazkiak: Gorka Ercilla, Jon Ugutz Atxa, Gaizka Gaztañaga eta Aratz Astobieta
Subaru rally taldea Aretxabalaganan –Morga eta Larrabetzu artean- izan da urriaren 14tik 16ra bitartean. Auto-gidariak urrian Japonen egin den Munduko Rally Txapelketako proba prestatzen ibili dira bertako pistetan. Peter Solberg eta Chris Atkinson Subaruko kideek ikusmin handia sortu zuten zaleen artean, eta Aretxabalaganara jendetza handia batu ...

2008ko Urriak 9 - aikor
Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bizkaia Kirolak 2008 sariak banatu ditu urrian Euskalduna jauregian. Sariok pertsona fisiko eta juridikoei ematen zaizkie kirol munduan egindako ibilbideagatik edo haren alde garatutako lanagatik. Jose Luis Orozko “Txelis” Goiherri sokatira taldeko entrenatzaileak haietako bat jaso du jolas kirolaren ...

2008ko Urriak 7 - aikor
Arbolantza alkarteak urteak daroaz pelotaren alde behar egiten Zamudion, eta urtero 20-30 ume aritu dira bertako pelota eskolan. Halanda be, beherakada haundia izan zen igaz eta ikasturte amaieran hiru ume baino ez ziran lotu eskolan. Alkartearen arduradunek beharragaz ez jarraitzea erabaki dabe, eta Udalak Iker Amarika pilotariarengana jo dau arazoari ...

2008ko Irailak 30 - aikor
Argazkiak: Iñigo Aurrekoetxeak agindutakoak
Joan den asteburuan Harri-zulatzaileen Binakako V. Txapelketako finala egin zuten Urnietan, eta Txorierri taldeko Iñigo Aurrekoetxeak eta Aitor de la Concepciónek txapela lortu zuten bertan. Txorierritarrek hiru urtean jarraian irabazi dute txapelketa hori. Marka hau lortu zuten Urnietan: 139,8 cm. Jaizubia taldeko mutilak bigarren postuan lotu ziren, ...

2008ko Irailak 19 - aikor
Derioko Saskibaloi Taldea 1995. urtean sortu zen eta hiru denboraldi eman zituen lehiaketa federatuetan parte hartzen. Azkena 97-98 denboraldian izan zen, eta harrezkero taldea geldirik egon da urte askotan. Hala ere, eskola moduan jarraitu du aurrera, eta gazteek entrenamenduak egiteko aukera izan dute. Taldearen ardura eskuz aldatu zen joan den urtean, ...

2008ko Irailak 19 - aikor
Domekan hasiera emango zaio Lezamako IV. Frontenis Txapelketari, Udalak eta Hiru Ber Hiru Kirol Zerbitzuak antolatuta. Hamazortzi urtetik gorakoentzako txapelketa da eta bikoteka jokatuko dute. Guztira hamalau bikote arituko dira norgehiagoka eta partidak asteburuetan jokatuko dituzte irailetik abendura bitartean. Partidak zapatuetan izango dira. IV. ...

2008ko Irailak 15 - aikor
Testua: Gaizka Eguskiza
Goiherri taldeak Sokatira Munduko Txapelketa irabazi du 560 kiloko kategorian. Txapelketa lurraren gainean izan da eta Stenungsund hirian (Suedia) egin dute hilaren hasieran. Euskal Herrira ailegatu bezain pronto izugarrizko harrera jaso zuen taldeak: Mikel Arieta-Araunabeña Erandioko alkateak eta herritarrek ongi etorria eman zieten tiratzaileei ...

2008ko Irailak 5 - aikor
Domekan pilota partida izango da Lezamako frontoian, Andra Mari jai-egitarauaren barruan. Frontoian Martinez de Irujo de Xala arituko dira norgehiagoka Xala eta Barriolaren aurka. Partida Goñi jokatzekoa zen hasiera batean, baina joan den astean mina hartu zuen sorbaldan eta ezin izango da Lezaman egon. Horren ordez, Xala arituko da. ETB1-ek pilota ...

2008ko Uztailak 23 - aikor
Lezamako hainbat elkartek eta kirol taldek ‘2008 Lezamako mugetatik mendi martxa/lasterketa’ antolatu dute. Ekimena abuztuaren 31an, domekaz, egingo da. Martxa goizeko 8:30ean hasiko da; eta lasterketa, goizeko 10etan. Biek herriko plaza izango dute irteera eta helmuga, eta guztira 24 kilometroko ibilbidea egin beharko da modalitate bietan. Lasterketan ...

123456789Hurrengoak