2008ko Azaroak 17 - aikor
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du laugarren aldiz. Rallyari izena jarri diote aurten eta hori Kameratoia izango da hemendik aurrera.
Txapelketa Donostiako Tabakaleran egingo dute abenduaren 13an eta parte-hartzaileek 10 orduko epea izango dute euren lanak egiteko. Egun horretan ere ezagutaraziko ...
2008ko Azaroak 17 - aikor
Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak kanta ikastaroa antolatuko du azaroaren 27an, abenduaren 4an, 11n eta 18an. Ikastaroa herri ikastetxean egingo dute arratsaldeko 7etatik aurrera eta Itsaso Arrieta irakasle arituko da bertan. Kanta ikastaroak zazpi lurraldeetako herri-kantutegia ezagutzera ematea du helburu eta edonork har dezake parte. Besteak ...
2008ko Azaroak 5 - aikor
Susa argitaletxeak 25 urte bete ditu aurten. Josu Landa argitaletxearen sortzaileetakoa da eta hitzaldia emango du Larrabetzun, argitaletxeak urte hauetan izan duen bilakaera azaltzeko. Ekitaldia Arrekikili euskara elkarteak antolatu du ‘Literaturaz Berbetan’ ekimenaren barruan. Hitzaldia azaroaren 13an, iluntzeko 8etan, izango da Anguleri Kultura ...
2008ko Azaroak 5 - aikor
Lagatzu Zamudioko euskera alkarteak ‘Olentzero-Gabonak, kontaiguzu’ X. Lehiaketea antolatu dau. Lehiaketearen gaia Olentzero eta Gabonak da eta bertan zamudioztarrek baino ezin dabe parte hartu.
Kategoria bi osatuko dira: A kategoria, lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta; eta B kategoria, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetakoentzat. ...
2008ko Azaroak 3 - aikor
Atzo Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa izan zen Larrabetzuko frontoian. Kanpoan, hotza eta euria; eta frontoia, leporaino. Bertan 560 lagunetik gora batu ziren. Bertsolarien artean hiru beterano egon ziren: Gorka Ostolaza, Joseba Artza eta Lander Ibarluzea; eta hiru parte-hartzaile berri: Arkaitz Zipitria, Miren Amuriza eta Jone ...
2008ko Urriak 30 - aikor
Lezamako Udalak herriko txikienengan irakurzaletasuna sustatzeko programa jarri du abian. Programaren barruan, tailerrak, ekitaldi ezberdinak eta jokoak antolatzen dituzte hilero, modu didaktiko eta entretenigarrian umeak liburuetara erakartzeko. Izan ere, programak helburu hauek ditu: umeek haurtzarotik ulertzea liburuen balioa, eta eurengan irakurtzeko ...
2008ko Urriak 20 - aikor
Bost urte irakurtzen ikasi gurean lelopean hasiera eman dio Larrabetzuko Literatura Eskolak 2008/2009 ikasturteari. Lehenengo saioa urriaren 25ean egingo dute urian, eta bertan literatura eta kazetaritzaren arteko harremanari buruz aritu da Iñigo Aranbarri. Hurrengo saioetan Euskal Herriko hainbat txokotara eramango dute Literaturarako grina:
Azaroaren ...
2008ko Urriak 16 - aikor
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Udagoieneko Ostera kultura zirkuituaren bederatzigarren edizinoa jarri dau abian. Ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntza jaso dau.
Zirkuitua zortzi emonaldik osatuko dabe, eta hareetako bat Sondikan egingo da azaroan. Sondikan aurkeztuko dan saioa Bertsotramarraskya da, eta Xabi Paya bertsolariak ...
2008ko Urriak 9 - aikor
Urriaren 12an hasiera emango zaio Bizkaiko Bertsolari Txapelketari. Finala BEC erakustazokan egingo da abenduaren 20an, eta aurretik bost kanporaketa eta hiru finalaurreko izango dira. Kanporaketa bat Larrabetzuko frontoian egingo dute azaroaren 2an, arratsaldeko 5:30ean. Bertan bertsolari hauek arituko dira: Gorka Ostolaza, Joseba Artza, Miren Amuriza, ...
2008ko Urriak 2 - aikor
Udalak ‘Derio: Sentimendu bat’ literatura-lehiaketa jarri du abian. Parte-hartzaileek idazlan labur bat idatzi beharko dute eta bertan derioztarra izateak ekartzen dizkien sentimenduak azaldu beharko dituzte. Lanak euskaraz eta gaztelaniaz idatzi ahalko dira.
Epaimahaiak sari bi emango ditu; bat, hizkuntza bakoitzeko. Irabazleek saria beste pertsona ...