Sarrera

AlbisteakAlbisteak    

2008ko Ekainak 9 - aikor
Gaur goizean Osoko Bilkura berezirako deia egin dau Zamudioko Udalak. Bilkura horretan Udaleko bozeramaileen batzordeak aho batez gaitzetsi dau ETAk El Correo egunkariak Zamudion dituen instalazioen kontra domekan burututako atentatua. “ETAk barriro erakutsi deusku ez dala kapaz ulertzeko Euskadi herri plurala dala, pentsakera, adierazpen eta informaziorako ...

2008ko Martxoak 13 - aikor
Otsailean lehergailu bik eztanda egin zuten PSOEko Derioko egoitzaren aurrean. Ez zen zauriturik egon, baina bonbek suntsiketa handiak eragin zituzten inguruko eraikinetan. Guztira, 20 familia inguruk jarri du salaketa Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzan. Derioztar horiek etxeetan izandako kalteak –apurtutako leihoak, batez ere- Eusko ...

2008ko Martxoak 10 - aikor
Abstentzioa %32,35ekoa izan da, duela lau urte baino 13 puntu handiagoa
Jose Luis Rodriguez Zapaterok hauteskunde orokorrak irabazi ditu Estatuan; eta PSE-PSOEk, hiru lurralde historikoetan. Txorierrin EAJ-PNV boto gehien lortu dituen alderdia izan da; hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko beste eskualde batzuetan gertatu den moduan, berton ere botoak galdu ditu: 954, hain zuzen ere. Horrela, 2004. urteko hauteskundeetan ...

2008ko Otsailak 15 - aikor
Atzo arratsaldean ekimen gehiago antolatu ziren Txorierrin, ezker abertzaleak eta LAB sindikatuak deituriko greba orokorra dela-eta. Arratsaldeko 5:30ean auto-karabana atera zen Sondikatik eta bailarako herri guztiak zeharkatu zituen, Larrabetzura ailegatu arte. Karabanan 24 autok hartu zuten parte. Beste alde batetik, iluntzeko 8etan kontzentrazioak ...

2008ko Otsailak 14 - aikor
200 lagunetik gora manifestazioa egin dute Derioko kaleetatik
Esker abertzaleak greba orokorrerako deialdia egin du gaurko, ANV eta EHAK alderdien aurkako ilegalizazio prozesuak salatzeko. LAB sindikatuak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bat egin dute deialdiarekin. Txorierrin ere kontzentrazioak eta lanuzteak izan dira, baina ez da istilurik egon goizean. Deitzaileen datuen arabera, komertzioak, eskola, haurreskola, ...

2008ko Otsailak 5 - aikor
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Pernando Barrena, Patxi Urrutia eta Unai Fano atxilotzeko agindua eman zuen atzo. Espainiako poliziak Barrena eta Urrutia atxilotu zituen Iruñean. Beste alde batetik, Fano Larrabetzun atxilotu zutelako albistea zabaldu zen eta guk ere hala jaso genuen. Hala ere, geroago jakinarazi zenez, informazio ...

2008ko Otsailak 4 - aikor
Espainiako poliziak Unai Fano atxilotu du gaur goizean Larrabetzun, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailaren aginduz. Fano ezker abertzalearen talde negoziatzaileko kidea zen. Poliziak Pernando Barrena eta Patxi Urrutia Batasuneko buruzagiak ere atxilotu ditu. Garzonek erakunde terroristako kide izatea leporatu die “delitua errepikatzeagatik”, ...

2008ko Urtarrilak 22 - aikor
EAJ-PNV alderdia duela 100 urte sortu zen Zamudion, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dute herrian urtarrilan zehar. Hilaren 13an, domekaz, hasiera eman zieten ospakizun-ekintzei. Egun horretan meza egin zuten, eta hilaren 17an, barikuz, Aranzadi Zientzi Elkarteak hitzaldia eskaini zuen. Hitzaldi horretan Gerra Zibilean hildakoak lurpetik ...

2007ko Azaroak 22 - aikor
Azaroaren 24an, zapatuz, Euskal Herrian Independentzia Eguna ospatzera deitu du EAE-ANVk, eta Zamudion ere ekitaldia egingo dute. Horrela, eguerdiko 13etan BBK-ren aurrean bilduko dira ‘Guk Euskal Nazioa, Independentzia’ lelopean.

2007ko Azaroak 12 - aikor
Dave Bieter Boiseko (Idaho) alkatea izango da beste lau urtean. Bertan hauteskundeak izan dira duela gutxi eta demokratak botoen %63,6 eskuratu zuen. Bieter euskalduna da eta sustraiak hemengoak ditu, izan ere, aitite Larrabetzukoa zen.

12Hurrengoak