2008ko Azaroak 17 - aikor
Udalak Hilario Astorki plazan egoan autobus-markesina aldatu dau eta horren ordez, barria imini da. Markesina zaharrak 15 urtetik gora ebezan eta txikia lotu zan Lezamako erabiltzaileak eta bisitariak hartzeko. Horrezaz ganera, bere kokapena dala-ta nahiko deserosoa zan autobusaren zain bertan egotea hotza, haizea edo euria arituz gero.
Udalak 4.582 ...
2008ko Irailak 25 - aikor
Gernikako Batzar Nagusiek eskubide osoko elizatetzat onartu zuten Derio 1688. urteko irailaren 24an. Harrezkero 320 urte igaro dira eta derioztarrak handitasunez ospatzen dabiltza urteurrena.
Ekitaldi instituzionala atzo egin zen. Oroitzapenezko monolitoa desestali eta ikurrina jaso zuten Uribe Parkean. Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea ...
2008ko Irailak 24 - aikor
Larrabetzuko Udala Hirigintzako Plan Orokorra berraztertzen dabil eta hasierako onespena emon baino lehen, ezinbestekoa dau uritarren eritxia jakitea. Horretarako, talde dinamizatzaile bat kontratatu dau.
Taldeak 300 inkestatik gora egingo ditu etxerik etxe, eta herriko alkarte eta taldeakaz batu be egingo da. Taldeak sexu eta adinaren arabera osatuko ...
2008ko Uztailak 30 - aikor
Lezamako Udala hainbat lan burutzen dabil herrian; esate baterako, hobekuntzak egin dituzte udalerriko bide eta espaloietan. Lanok herritarren mugikortasuna hobetzea dute helburu.
Gaur egun udaletxeko enparantza eta eskola lotzen dituen errepidea birmoldatzen dabiltza. Tarte hori asfaltatu eta margotzeaz gainera, badenak jarriko dituzte, autoen abiadura ...
2008ko Uztailak 17 - aikor
Gernikako Batzar Nagusiek eskubide osoko kidetzat onartu zuten Derioko San Kristobal elizatea 1688. urteko irailaren 24an. Deriori eserlekua, hitza eta botoa egokitu zitzaizkion. Harrezkero 320 urte pasatu dira, eta irailaren 24an ekitaldi instituzionala egingo dute herrian, urteurrena ospatzeko. Beste alde batetik, liburuxka egiten dabil Derioko Udala. ...
2008ko Ekainak 13 - aikor
Ategrus Ingurumen eta Hondakinen Kudeaketarako Elkarte Teknikoak ‘Zilarrezko erratza 2008’ saria eman dio Txorierriko Mankomuntateari. Golardoak udalerriek, enpresek edo erakundeek hiri garbiketa eta hondakinen kudeaketaren arloan aurrera eramandako politika saritzen du.
Sarien banaketa atzo izan zen Madrilen, eta bertara Alaitz Etxeandia Lezamako ...
2008ko Maiatzak 27 - aikor
Orain dala gitxi amaitu da Larrabetzuko urigune historikoa berreskuratzeko beharren hirugarren fasea, eta maiatzaren 17an egin dabe inaugurazinoa. Besteak beste, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusia, Jon Iñaki Zarraga Bizkaiko Foru Aldundiko kultura zuzendaria eta Maria Uribe Foru Aldundiko ingurumen zuzendaria izan ziran inaugurazinoan.
Tomas Ordeñana ...
2008ko Maiatzak 16 - aikor
Bihar Larrabetzu Uriko Ondare Historikoa inauguratuko dute. Ekitaldia goizeko 12etan hasiko da, eta bertan Tomas Ordeñana alkateak eta Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak hartuko dute parte, besteak beste. Azpiegitura berrietatik paseoa eman, eta kopaua eskainiko da.
2008ko Maiatzak 6 - aikor
Derioko Udalak kontsumo gutxiko 704 bonbillak banatuko ditu bihar. Banaketa leku hauetan egingo dute: goizeko 11etan, Errekalde egoitzan; eguerdiko 12etatik aurrera, eskoletan; eta eguerdiko 14etatik aurrera, udaletxean. Ekimenak herritarrei energiaren kontsumo eraginkorraz kontzientziatzea du helburu. Nortasun agiria aurkezten duen pertsona bakoitzak ...
2008ko Apirilak 4 - aikor
Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat zuzenketa egin ditu Lezamako arau subsidiarioak batzen diren dokumentuan, eta Udalbatzarrak testu hori onartu zuen martxoaren 27an. Arau subsidiarioak maiatzera arte kontsultatu ahal dira udaletxean eta Cianoplan inprimategian (Teknologi Parkea, 105 eraikina). Era berean, testuaren fotokopiak, planoak eta CDa eskuratzeko ...