Sarrera

AlbisteakAlbisteak    

2008ko Uztailak 8 - aikor
Bi gazte hil ziren Loiuko BI-3707 errepidean motor istripuaren ondorioz uztailaren 7an: bata, 16 urtekoa eta Erandiokoa; bestea, 25 urtekoa, Barakaldokoa, eta Bermeon aritzen zen sorosle. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, gazteak Suzuki 600 motor batean zihoazen eta arrastiko 20:25ean Chrysler Neon kotxe baten kontra jo zuten. Kotxean zebiltzan ...

2008ko Ekainak 3 - aikor
Argazkiak: Iratxe Orue
Euri-zaparrada galanta domekan bota zuena. Derion, adibidez, metro karratuko 78,9 litro ur hartu zuten. Azken 25 urteetako uholderik larrienak izan dira, eta kalterik handienak Getxon, Erandion, Trapagan, Muskizen eta Alonsotegin pairatu dituzte, besteak beste. Euritearen ondorioz, kaleak, lonjak eta garajeak urez bete ziren domekan, eta herri batzuetan ...

2008ko Ekainak 2 - aikor
Zamudio SD taldeak 0-2 irabazi zion Izarrari Nafarroan. Datozen asteetan Sporting B-ren kontrako kanporaketa gaindituz gero, Bigarren B Mailarako igoera lortuko dute txorierritarrek. Javik sartu zituen zamudioztarren bi golak lehenengo zatian. Bigarrenean, sendo ibili ziren defentsa lanetan eta etxekoen erasoak kontrolpean izan zituzten. Zamudioko ...

2008ko Maiatzak 16 - aikor
Txorierriko Behargintzak ‘Lur Barriak’ sarien seigarren deialdia jarri du martxan Bermeoalde, Erandio, Getxo, Leioa, Mungialde eta Uribe Kostako zentroekin batera. Ekimenak Bizkaiko Foru Aldundia, Eudel eta BBK Gaztelanbidean Fundazioaren laguntza du. ‘Lur Barriak’ lehiaketak kultura ekintzailea sustatzea du helburu, eta 2007. urteko ekainaren ...

2008ko Martxoak 14 - aikor
Otsailean Felix Urrutia Mungiako argazkilariaren erakusketa ikusgai jarri zuten Derioko Trippy tabernan. Erakusketan naturan zein hirian ateratako argazkiak jaso zituen Urrutiak “Danetarik” izenburupean. Felix Urrutia duela 30 urte inguru hasi zen argazkigintza munduan. Objektiboaren bidez hartzeko gai zen edertasunarekin maitemindu zen hasiera-hasieratik ...

2008ko Martxoak 13 - aikor
Nafarroako Aurrezki Kutxak (CAN) eta Derioko Argazki Taldeak (DAT) CANCHA Derio argazki lehiaketa antolatu dute apirilaren 18tik 29ra bitartean. Txapelketan nahi duen guztiak har dezake parte eta egileko hiru lan gehienez aurkeztu ahalko dira. Argazkiak originalak eta argitaragabekoak izan beharko dira eta neurri hauek eduki beharko dituzte: 18x24cm ...

2008ko Otsailak 29 (Derio) - aikor
Bonba bi lehertu dira bart Derioko PSOEko egoitzaren aurrean. Ez da zauriturik egon, baina leherketa dela-eta, sozialisten taberna txikituta gelditu da eta inguruko erainkinetan ere kalteak egon dira; alboan dagoen biltegian edo atzeko kaleko kotxe-denda batean, esterako. Gainera, auzokideen etxeetako lehio bat baino gehiago hondatu egin da. Gaueko ...

2007ko Abenduak 12 - aikor
Behargintza Txorierrik hainbat erreminta jarri ditu eskura www.txorierri.es webgunean. Horiek Txorierriko enpresen topatzea errazagoa izatea dute helburu. Erreminten artean, enpresen bilatzailea, industriguneetako planoa eta enpresak Google Earth-en ikusten ahalbidetzen duen artxibo bat daude. Google Earth programak planetako 3D irudiak ikusteko aukera ...

2007ko Azaroak 13 - aikor
Txorierriko Mankomunitateak etxeko konpostatzeari buruzko kanpaina abian jarri zuen urrian. Kanpaina lorategia edo ortua duten txorierritarrei zuzenduta dago eta jadanik, 200 lagun baino gehiagok eskaera agindu dute bertan parte hartzeko. Partehartzaileei teknika horren gaineko ikastaro teoriko-praktikoa, etxeko konpostatzeari buruzko gida eta kosnposta ...

2007ko Azaroak 6 - Aikor
Derioko Argazki Taldeak (DAT) Derioko IV. Argazki Lehiaketa jarri du martxan. Bertan argazkigintza atsegin duten guztiek parte hartu ahal dute eta lehiakide bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahalko ditu. Lehiaketaren gaia librea da eta argazkiak zuri-beltzezkoak ala koloretakoak izan daitezke. Argazkietan tratamendu informatiko guztiak onartuko ...

123Hurrengoak