2010ko Uztailak 26 - aikor
Txorierriko Mankomunitateak “AhoZgozatu” kanpaina jarriko du martxan irailean, ostalaritzan euskararen erabilera bultzatzeko. Kanpaina irailaren 19an egingo da, 12:30etik 15:00etara, eta kanpainan parte hartzen duten tabernetan merkeago jarriko dituzte pintxoak.
Txorierritarrok pintxoak euskaraz eskatu eta gozatu baino ez dugu egin beharko. Izan ...
2010ko Ekainak 21 - aikor
TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak eta Itzarri Aholkularitza enpresak Futbola, oinarritik euskaraz liburua aurkeztu dute gaur Sondikako Udaletxean. Liburua futbol entrenatzaileei dago zuzenduta, eta kirol arloan euskara bultzatzea du helburu.
Koikili Lertxundi Athleticen jokalariak eta Mikel Aramaiok egin dute lana eta besteak beste, ...
2010ko Apirilak 26 - aikor
Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak “Nahi dudalako” kanpaina hurbildu die Txorierriko gazteei. Kanpaina 16 urteko gazteentzat dago pentsatuta, eta haren helburua da ikasketak euskaraz egiten jarraitzea. Guztira, 153 gaztek izan dute kanpainaren berri.
Gazteek www.nahidudalako.com webgunean sartu behar dute eta hainbat informazio jasoko dute bertan: ...
2010ko Martxoak 25 - aikor
Topagunea euskara elkarteen federazioak Film Laburren Zirkuitua antolatu du zazpigarren aldiz. Zirkuitua apirilaren 12tik maiatzaren 16ra bitartean egingo da eta nobedade moduan, aurten izena aldatu diotela aipatu behar da. Hemendik aurrera zirkuituak “Laburbira” izango du izena.
“Laburbira” apirilaren 22an ailegatuko da Deriora, Tximintx euskara ...
2010ko Martxoak 17 - aikor
Pailazoek Irrien lagunak ikuskizuna eskainiko dute barikuan
Zorrizketan Lezamako euskera alkarteak 11 urte bete ditu eta urteurrenaren haritik, hainbat ekitaldi antolatu du martxotik apirilera bitartean. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazioek hasiera emango diete ekitaldiei. Horrela, barikuan, Irrien lagunak ikuskizuna aurkeztuko dute frontoian. Pailazoek saio bi eskainiko dituzte: bata, arratsaldeko 4etan; ...
2010ko Martxoak 4 - aikor
Argazkiak: Jabier Lekerika
Euskararen Egunaren haritik hainbat ekitaldi izan genituen Txorierrin azaroaren 28tik abenduaren 3ra bitartean. Baina, aurreko urteetan bezala, Txorierri Politeknikako ikasleek eta irakasleek Euskararen Eguna otsailean ospatu zuten ikastegian.
Txupinazoa goiz-goiz bota zuten eta, egun hotzak hala eskatuta, txokolatea bizkotxoekin hartu zuten. Gorputza ...
2010ko Otsailak 22 - aikor
Zorrizketan euskera alkarteak ekitaldiz eta asmoz betetako egitasmoaren bitartez helduko deutso 11. urteurrenari
Zorrizketan Lezamako euskera alkartea joan dan mendearen amaieran jaio zan, eta mende barrian emon ditu lehenengo pausuak. Herrian euskeraren erabilerea sustatea helburu dabela, hizkuntza eta euskal kulturari lotutako ekintza sorta zabala antolatu dabe horren kideek, eta alkartea Lezamako eragilerik garrantzitsuenetariko bat bihurtu da. Egunak joan ...
2010ko Urtarrilak 25 - aikor
Urtarrilaren 29an, Txorierriko Ipuin Lehiaketaren sariak banatuko dira Zamudioko kiroldegian. Ekitaldia arrastiko 6:30ean egingo da eta Doro Zobaran ipuin kontalaria arituko da bertan. Aurten hamabigarren aldiz antolatu da Ipuin Lehiaketa, eta 421 lan aurkeztu dira, guztira.
2009ko Urriak 14 - aikor
Txorierriko eta Bilboko euskara elkarteek eta Berbalagunek mendi ibilaldia antolatu dute Burdinazko Gerrikora. Ibilaldia urriaren 25ean izango da. Santutxun, Basarrateko metro geltokian, goizeko 9:30ean gelditu dira eta handik Txorierrira abiatuko dira. Ibilaldi ostean, indaba jana egingo dute Zortzi Zamudioko jatetxean. Bazkalostea Joseba Tapiak girotuko ...
2009ko Urriak 6 - aikor
Mankomunitateak diru-laguntza emango die 2008-2009 ikasturtean homologatutako euskaltegietan edo barnetegietan euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten txorierritarrei. Eskabideak eskuragarri daude udaletxeetan eta horiek aurkezteko epea azaroaren 5ean amaituko da. Eskabideak bai Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan, bai bakoitzaren dagokion ...