2007ko Urriak 16 - Aikor
Mankomunitateak kanpaina berri bat jarri du abian, Txorierriko merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko. Horrela, kartel batzuk diseinatu dituzte eta horietan produktuen izenak euskaraz agertzen dira, marrazki eta guzti. Kanpainan hiru komertzio mota hartu dira kontuan: arrandegiak, harategiak eta fruta-dendak; eta bakoitzarentzat kartel pertsonalizatuak ...
2007ko Urriak 8 - Aikor
Karmele Jaio Gasteizko idazleak Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena saria jaso zuen iaz Amaren eskuak liburuari esker
Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 111 Akademiak martxan jarri du. Hori euskal literaturzaleen lehenengo akademia da eta Euskal Herri osoko 111 kidek osatuko dute. Gaur egun, Akademiak 72 kide ditu eta horietako bost bizkaitarrak dira. Hala ere, ez dago Txorierriko ordezkaririk. Akademiaren 111 kideetatik 32 Bizkaiko eskualde ezberdinetakoak izatea nahi ...
2007ko Urriak 5 - Aikor
Lagatzu Zamudioko euskara elkartekoek kanta afaria egingo dute urriaren 19an, barikuz, Galbarriatu txokoan. Kanta afaria gaueko 9etan izango da eta Ainhoa Ansa eta Jagoba Astiazaran abeslariek hartuko dute parte. Afariak 12 euroko kostua du bazkideentzat eta 18 urtetik beherakoentzat; besteek 15 euro ordaindu behar dute. Txartelak eros daitezke Estankoan, ...
2007ko Maiatzak 18 - Aikor
Argazkian, Joseba Tapia
Maiatzaren 31tik ekainaren 4ra bitartean Euskal Astea izango da Zamudion. Euskal Astea Lagatzu Euskera Alkarteak antolatzen du eta aurten 8. edizioa beteko da. “Euskara kalera atera nahi dugu eta, horretarako, hainbat ekitaldi egingo ditugu gure hizkuntzaren inguruan. Herrian euskal giroa sortzea dugu helburu”.
Euskal Asteari maiatzaren 31n, eguenaz, ...
2007ko Maiatzak 15 - Aikor
Ibilaldia, Bizkaiko Ikastolen jaia, maiatzaren 20an izango da Balmasedan. Antolatzaileek badaramatzate hilabete batzuk aurtengo edizioa prestatzen; hala ere, laguntzaile gehiago behar dituztela jakinarazi dute. Kalkuluen arabera, Ibilaldi egunerako 2.000 laguntzaile beharko dituzte.
Laguntza emateko prest daudenak Gorka Fernandezekin jar daitezke ...
2007ko Maiatzak 15 - Aikor
Mintza Eguna Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen jaia da. Jai horrek mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten berbalagunek elkar ezagutzea eta egun-pasa ederra egitea ditu helburu nagusiak. Horrezaz gainera, mintzapraktika mugimenduaren tamaina eta zabalkundea ezagutzera eman nahi dute arduradunek.
Aurten Mintza Egunaren ...
2007ko Apirilak 23 - Aikor
Txorierriko Mankomunitateak 8.365,88 € banatu du 2005-2006an ikasturtean euskara ikastaroak egin dituzten herritarren artean. Orotara, 58 txorierritarrek egin zuten eskaera, baina dirulaguntza horietatik 49k jaso zuten. Beste 9ri ezetza eman zitzaien, baldintza guztiak betetzen ez baitzituzten.
Beste alde batetik, 2006-2007ko ikasturteari dagokion ...
2007ko Apirilak 13 - Aikor
Orain arte egin duen moduan, Labayru Ikastegiak Derioko Udako Euskal Ikastaroa antolatu du. Aurtengoa XXXVIII. izango da.
Ikastaroa uztailaren 2tik 14ra bitartean egingo dute, eta trinkoa izango da: ikasleek egun osoz jardungo dute eta zapatu goizetan ere eskola egongo da. Labayruk euskararen gaineko hainbat ikastaro eskainiko ditu: alfabetatze mailak, ...
2007ko Martxoak 5 - Aikor
Joan den ostiralean AEK-ko lagunek Txorierriko Korrika aurkeztu zuten Sondikako Kultur Etxean. Aurtengo Korrikak 15. edizioa beteko du, eta arduradunek Heldu aukeratu dute lelotzat: heldu herriari, hitzari, elkarlanari, euskarari eta lekukoari, hain zuzen ere.
Euskararen aldeko lasterketak helburu bikoitza du: alde batetik, euskara suspertzea, eta, ...
2007ko Martxoak 1 - Aikor
Txorierriko euskara elkarteek (Arrekikili, Zorrizketan, Lagatzu eta Tximintx) Umorezko Kultura Zirkuitua antolatu dute martxoaren 15etik 30era bitartean. Zirkuitua Korrika Kulturalaren ekitaldien barruan dago. Hitzorduak hurrengoak dira:
Martxoak 15, osteguna
22:00: Asisko Urmenetaren hitzaldia, Derion. Tximintxek antolatuta.
Martxoak 17, zapatua
21:30: ...