2008ko Azaroak 20 - aikor
Testua eta argazkiak: Jon Goikouria
Azaroaren 9a domekea izan zan eta egun horrek musikaz, taloz eta tailerrez jantzi eban Sondika. Egun paregabea! Bost zentzumenak beharrean jarri ziran udazkeneko asteburu bukaeran, eta goizeko 10etatik eguerdiko 14,30ak arte urteroko Eskulangintza, Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka egin zan hamabigarren aldiz. Egiaztatu ahal izan genduanez, denboreak ...
2008ko Urriak 22 - aikor
Arrekikili euskara elkarteak Larrabetzuko Produktuen Azoka egin zuen urriaren 18an. “Eskerrak eman behar dizkiegu gure baserritarrei gure hizkuntza eta bizimodua gorde eta zabaltzen jarraitzen dutelako”, aipatu zuten antolatzaileek.
Herriko 15 bat ekoizlek hartu zuten parte azokan; haien tartean, baserritarrak, eskulangileak, txakolingileak, okinak, ...
2008ko Urriak 22 - aikor
Kantauri itsasertzeko arraza autoktonoko hegaztien erakusketak helburu bi izan ditu: alde batetik, hegazti-hazkuntza herritarrei hurbiltzea, eta, bestetik, hemengo arrazak berpiztea. Arraza autoktonoez aparte, mundu osotik etorritako hegaztiak ere jarri dituzte ikusgai erakusketan, eta guztira 500 buruk hartu dute parte bertan. Antolatzaileek bitxikeria ...
2008ko Urriak 8 - aikor
Urriaren 18an, zapatuz, Txorierriko Gazteen Jaia egingo da lehenengo aldiz Derioko kanpoko frontoian eta horren ondoan dagoen aparkalekuan. Ekintza Mankomunitateak antolatu du eta Txorierriko gazteek elkar ezagutzea du helburu. Baita egiten duten musika ezagutzera ematea ere.
Frontoian kontzertuak izango dira arratsaldeko 8etatik aurrera, eta eszenatokira ...
2008ko Urriak 2 - aikor
Domekan Uzta Egunaren VII. edizioa egingo dute Lezaman. Azokan 40 salmenta postu jarriko dira: bederatzi postu Txorierriko txakolingileentzat; 17, gainontzeko ekoizleentzat; sei txosna; taloak egiteko tailer bi; eta sei postu herriko elkarteentzat. Taldeen artean, Behar Bidasoa, Urrusti Mikologia elkartea, Laiak emakumeen elkartea eta Zorrizketan euskara ...
2008ko Uztailak 16 - aikor
Aurreko egunean Doctor Deseo taldeak Larrabetzuko Gazte Egunean kontzertua eskainiko zuela ezagutzera eman genuen. Gazte Eguna Hori Baik antolatzen du, eta jakinarazi diguten moduan, kontzertu hori bertan behera gelditu da. Doctor Deseoren ordez, Def Con Dos taldeak joko du abuztuaren 2an Larrabetzun
2008ko Uztailak 14 - aikor
Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeak jai-egitarau oparoa antolatu dau Gazte Eguna dala-eta. Abuztuaren 2an egingo dira ekitaldiak aurten, eta urtero legez musika izango dogu protagonista. Izan be, Doctor Deseo taldea entzuteko aukerea egongo da, eta bilbotarrekaz batera, No relax eta Esne beltza be arituko dira. Beste alde batetik, murala eta herri-bazkaria ...
2008ko Ekainak 23 - aikor
Gero eta hurbilago dabez lezamarrek. Uztailaren 11tik 13ra bitartean Goitioltzako jaiak izango dira, eta asteburu osoan zehar adin guztiei zuzendutako ekintzak edukiko dabez auzoan. Parke botanikora urtekerea, herri bazkaria, erromeriak, mus txapelketea, olinpiadak... Komisinoak betebeharrak egin dabez. Horrezaz ganera, bertso-saioa izango da domekan. ...
2008ko Maiatzak 15 - aikor
Maiatzaren 22tik 25era bitartean Gorpuzti Eguna ospatuko dute Erandioko Landan. Bertako jai-batzordeak egitarau hau prestatu du:
Maiatzaren 22an, eguena
12:00: Meza
12:30: Aurreskua eta kopaua nagusientzat. Trikitixak girotuta.
19:00: Kalejira, herriko txistulariekin.
20:00: Kale-teatroa, Zo zongó taldearen eskutik.
20:30: Txupinazoa eta pregoia, ...
2008ko Apirilak 24 - aikor
Maiatzaren 4an, domekaz, Bizkargi Eguna ospatuko da. Egun osoan zehar hainbat ekintza egongo dira mendi tontorrean: trikitilariak, jai-giroa, txosnak... Eguerdiko 13:00etan ekitaldia politikoa izango da, eta omenaldia ere egingo diete preso ohiei. Ekitaldian txalapartariek eta bertsolariek hartuko dute parte.
Beste alde batetik, arratsaldeko 19:30ean ...