Sarrera

AlbisteakAlbisteak    

2008ko Azaroak 19 - aikor
Azaroaren 25an, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da eta Derioko Udalaren Berdintasunerako Sailak, Kultura Sailak eta Sutondoan emakumeen elkarteak ekitaldi sorta zabala antolatu dute data horren inguruan. Emakunde erakundearen ordezkari batek hitzaldia emango du gaur, arratsaldeko 7etan, Larrabarri baserrian eta hilaren 25ean, ...

2008ko Azaroak 17 - aikor
Ez da lehenengo aldia txorierritarrek ETBko Mihiluze saioan parte hartu dabena: aurrekoan Derio eta Loiuko neskek osatutako bikotea eta Larrebetzuko neskato bi izan ziran; eta oraingo honetan Lezamako Iñaki Lekerikak eta Unai Ugaldek hartu dabe txanda. Abenduaren 11tik aurrera izango dogu lezamarrak telebistan ikusteko aukerea. “Ederra pasatu dogu. ...

2008ko Azaroak 17 - aikor
Danerik paraje! Derioko Zerbitzu eta Merkataritzako Elkarte Profesionalak Erakusleiho Txapelketa antolatu du aurten ere bai, erakusleihoa politago zein komertziok jarri duen jakiteko. Hitza eta erabakia herritarrek dute. Kiroldegian, Udaletxean eta Can Kutxan hautestontziak ipiniko dituzte abenduaren 29tik 31ra bitartean eta derioztarrek euren botoa ...

2008ko Azaroak 17 - aikor
Mankomunitateak Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen finalera joateko autobusak iminiko dauz Txorierriko euskera alkarteakaz batera. Bertsolari Txapelketearen finala abenduaren 20an egingo dabe BECen. Autobusa doan izango da eta izena emotea udaletxeetan, Mankomunitatean edo euskera alkarteetan egin daiteke azaroaren 17tik abenduaren 15era bitartean. ...

2008ko Azaroak 6 - aikor
Euria parra-parra bota eban domekan; halanda be, eguraldi txarrari desafio egin eta ehunka lagun hurbildu ziran Zamudioko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokeara. Azokea baserri arloko hitzordurik garrantzitsuena da eta hamalaugarren aldiz egin dabe aurten. Euria zala-eta karpa erraldoia imini zan eta han lekua izan eben herritarrek, bisitariek eta ...

2008ko Azaroak 5 - aikor
Azaroaren 13an, eguenaz, Artikoko errege-erreginak aldaketa klimatikoari buruzko filma proiektatuko da Derioko Gurea Aretoan. Emanaldia 19,30ean hasiko da eta sarrera doan izango da. Filma gaztelaniaz emango dute hurrengo egunean. Pelikula amaitu ondoren mahai-ingurua egingo dute euskaraz zein erdaraz. Izaro Basurko klima aldaketan aditua izango da ...

2008ko Urriak 30 - aikor
Kalitatezko txakolina ekoizten da Txorierrin eta horren lekuko hainbat azokatan lortutako sariak dira. Gernikako Azken Asteleheneko Azoka ez da salbuespena izan, eta gure txakolingileek sari guztiak ekarri dituzte etxera. Irabazleak hauek izan dira: txakolin zuria, Lezamako Erdikoetxe; txakolin beltza, Lezamako Agirre-Llona; eta txakolin gorria, Larrabetzuko ...

2008ko Urriak 20 - aikor
Argazkiak: Haritz Petralanda
Urriaren 4an, zapatuz, lehenengo aldiz egin zen Koadrila Eguna Zamudion. Antolatzaileek sorpresa atsegina hartu zuten, izan ere, 80 lagun bat biltzea espero zuten eta azkenean 166 zamudioztarrek egin zuten bat deialdiarekin. Triki-poteoak hasiera eman zion festari, eta herri kirolak egin zituzten bazkaldu ostean: trontza, makilak batzea eta sokatira. ...

2008ko Urriak 13 - aikor
Mankomunitateak Txorierriko XI. Ipuin Lehiaketa jarri du martxan. Lehiaketan nahi duten guztiek har dezakete parte, dagokien kategoriaren arabera: A kategoria, zazpi urtera arte; B kategoria, zortzi eta bederatzi urtekoak; C kategoria, 10 eta 11 urtekoak; D kategoria, 12 urtetik 15 urtera artekoak; eta E kategoria, 16 urtetik gorakoak. Lanak euskaraz ...

2008ko Urriak 13 - aikor
Urriaren 18an, zapatuz, Larrabetzuko produktuen azoka egingo da, Arrekikili euskara elkarteak antolatuta. Goizeko 11tik aurrera urian ekoiztutako produktuak jarriko dituzte salgai, eta taloak ere egingo dira. Era berean, produktuz betetako otzara bat zozketatuko dute. Arratsaldeko 6etan aizkora erakustaldia egongo da eta bertan Larrabe, Lekue, Oregi ...

12345678910Hurrengoak