2008ko Irailak 24 - aikor
Basara auzoko saneamendu-proiektuaren hirugarren faseko beharrak laster hasiko dira Larrabetzun. Beharren ondorioz, Uribaso eta Emanuene baserriak lotu egingo dira uriko kolektore nagusira, eta egitasmoa amaitutzat emango da. Udalak 121.000 euro inbertituko ditu beharretan.
Beste alde batetik, aterpea be egingo dabe eskolan. Atsedenaldia frontoian ...
2008ko Uztailak 14 - aikor
Lezamako Udala zabaltze lanak egiten dabil BI-3713 foruko errepideko espaloian, Larrabetzurako bidean, hain zuzen ere. Beharrak laster amaituko dituzte, eta orduan paseo atseginaz gozatu ahal izango dugu txorierritarrok. Udalak 40.000 euroko inbertsioa egingo du espaloiaren zabaltzean.
Beste alde batetik, udaletxeko atzeko plazan ere lanak egon dira, ...
2008ko Apirilak 16 - aikor
Dala gitxi hiri hondakin solidoen edukiontzi berezi bi jarri dira Lezaman, elbarrituek erraz erabil dagiezan. Edukiontzi horreetako bat Kurtze auzoan ipini dabe, eta bestea herriaren erdialdean; udaletxearen atzeko parke ondoan, hain zuzen be. Edukiontziek eskuz zabaltzeko sistema dabe, gurpil-aulkian dabilzanek edo elbarritasunen bat dabenek irekitzeko ...
2008ko Apirilak 8 - aikor
Udalak lan hauek egingo ditu Lezamako futbito-zelaian: drainadura konpontzea, belar artifiziala ordezkatzea eta ate-sareak aldatzea. Beharrotan 43.699 euro jarriko dituzte, eta hilabete biren buruan amaituta egotea espero dute.
Udalak lezamarrei ahalik eta kirol zerbitzu onenak eskaintzea du helburu eta, futbito-zelaian egingo diren berrikuntzez aparte, ...
2008ko Apirilak 8 - aikor
Lezamako Udalak herritarren mugikortasuna erraztu eta hobetzea dau helburu. Horretarako, kalean eta eraikin publikoetan dagozan traba arkitektonikoak kentzeko asmoa dabe, eta Udaleko Plazaren egokitzapen-prozesua jarriko da martxan. Era berean, lanak egingo dabez zenbait espaloitan.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lezamako Udalak hitzarmen bat sinatu ...
2007ko Martxoak 15 - Aikor
Larrabetzuko Udalaren osoko bilkurak Plan Orokorra (lehengo Arau Subsidiarioak) hasieran ontzat eman zuen otsailaren 16an. Plana martxoaren 12an aurkeztu zuten jendaurrean, eta 40 eguneko epea zabaldu zuen horri alegazioak aurkezteko.
2007ko Martxoak 15 - Aikor
Apirilaren 2an Larrabetzuko batzoki zaharraren eraberritze lanak hasiko dira. Eraikin horretan udal zerbitzuak jartzeko asmoa du bertako Udalak.
Etxeak beheko solairua eta hiru pisu ditu. Beheko solairuan 120 lagun hartzeko ekitaldi-aretoa atonduko dute, eta horrek Angulari plazatik izango du sarrera. Lehenengo solairuan medikuaren kontsulta jarriko ...
2007ko Martxoak 15 - Aikor
Larrabetzuko urigune historikoa oinezkoentzat egin zuten aspaldian, hala ere, oraindik zati bat dago atondu barik. Hori Lezamatik Morgarantz doan errepide-zatia da; plazaren aurretik pasatzen dena, hain zuzen ere. Tramu horren atontze lanak apirilaren 2an hasiko dira, eta errepidea zirkulaziorako itxiko dute batzoki zaharra eta Anguleri Jauregiaren ...
2007ko Martxoak 8 - Aikor
Derioko Udalak 100 etxebizitza tasatu zozketatu zituen urtarrilean. Beitu herriko aldizkarian adierazitakoaren arabera, 100 pertsonak eskuratu zituzten etxebizitza tasatuak, eta pertsona horietatik 26k uko egin diete, prezioari garestiegia iritzita. Ondorioz, erreserban geratutako askok etxebizitza lortzeko aukera izan dute.
Etxebizitzak Ganbegoikoan ...
2007ko Otsailak 22 (Zamudio) - Aikor
Talleri, Arbolantza eta Mendiko kaleen konpontze lanak hasi berri dituzte Zamudion. Egitasmoa Udalak egindako Irisgarritasun-Planaren barruan dago, eta hirigunean irisgarritasun-neurriak ezartzea du helburu. Horrela, kale horietako espaloiak handitu egingo dituzte eta argiak ere berriak jarriko dira. “Herriko punturik kritikoena da, izan ere, espaloiak ...