Kateatik Otatzara da Txorierri
aikor
Testua: Juan Luis Goikoetxea / irudia: Aritz Albaizar
(*) Ahozko moduan esaten dana, letra baltzez doa
Egun on Txori!
Halan ekarri Luki. Zelan gara?
Poz-pozik neskato!
Zelan, ba, mutil?
Energia eta adorea dakardaz gaur.
Cola-cao armozau dok ala?
Ezta! Andreak emon jaustana mosua. Txorierri bera be beste begi batzukaz ikusten jonat.
Handia dok, ba, Luki!
Beitu, Txori, KATEAko kateari tira egin eta Larrabetzuko Otatza baserriko akarra lotu ezkero, ipini dona Txorierriren hasierea eta amaierea.
Ia, Luki, Katean hasten dala dinok? Baie, KATEA Erandío dok-eta!
Egia biribila Txori! Ba, Katea amaitzen dan puntutik hasirik da Txorierri, orduan.
Argitu egik, behingoz, Luki Txorierri non hasten dan!
Hara! Hartu egin autoa Txori Erandioko Landan; atoan Asua topauko dona bide hegaleko kartelean; Erandio gero; Asua ostean; Sondika hurrengo kartelean, jakina, Loiu ezkerrean lagata; Loiuko kartela Larrondon; segiduan Derio, eskuinean Zamudio dala, eta holan.
Ondo Luki, baina, esate baterako, zein baserritan hasten dok Zamudio Sondikatik Lezamarantz etorririk?
Zamudio hasten dona Ugeldune –Ugaldeguren hortik hartua dok- Dítxine eta Bástine baserrietan, eta amaitu Luberta – Lubarrieta-, Olotze eta Olaminagan Halan dino Gabriel Zaldunak.
Gero, Lezama. Kurtzeko ermitan hasi eta Bidegane baserriraino, Fernando Bolukok dinoanez.
Eta azkenik, Luki, Larrabetzu!
Bai Txori! Sasiene baserria daukagu eskuinean, hor hasten da herria, ibili aurrera eta uria –ze, Txori, Larrabetzu herria zuringoa dona eta uria gorringoa-, ba, uri hori abadearen etxean hasten dona, edo Errebale 22an. Halan dino bizar eta guzti ederto baten Juan Albertok.
Deskantzeik Luki, ondo kostau jak Otatzako akarra KATEAko kateagaz kateatutea!
Bihar argiago ibilteko, andreari mosu bat ez dala nahiko eta bi eskatuko deutsadaz Txori.
Irudiak kargatzen ...