aikor
Testua: Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Euskaldunon Egunkariako auzipetuak babesteko datorren larunbatean, abenduaren 19an, Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egiten du.
Egunkariaren itxiera eta hainbat lagun eta kideren atxiloketa ekarri zuen auzi bidegabea oraindik ez da bukatu. Polizia eta juezek euskaldungoa eguneroko euskarazko ...
aikor
Testua: Nafarroako euskarazko hedabideak
Euskarabideako zuzendari-kudeatzaile Xabier Azanzak jakinarazi duenez,Nafarroako euskarazko hedabideok zentimo bakar bat ere ez dugu jasoko, Nafarroako Gobernuak diru laguntza deialdia ez egitea erabaki duelako.
Arrazoia? Horretarako zegoen diru kopurua (240.000 euro) Hezkuntza Departamentuak Ikastetxe edo haurtzaindegiren batean… obrak egiteko behar ...
aikor
Testua: Belen Gana, irakaslea
“Ez sartu politikan; hori politikoentzat”, “Politikari guztiak zakarrontzira!” entzun ohi dugu sarritan, eta irakurle askok hori diotenak arrazoia dutela esango du. Baina, holakoak esan arren, zintzo joaten gara boto ematera, norberak hoberen deritzonari edo hain txarra ez denari. Botoa eman edo ez, partidukoa izan edo ez, egiten dugun guztia ...
aikor
Testua: Susana Rodriguez, abokatua
Joan den azaroaren 25ean makina bat herritar irten zen kalera genero-indarkeria behingoan amaitu dadila eskatzera. Egun horrek urtero gogorarazten digu genero-indarkeriak indarrean badirauela, eta, horregatik, eskura daukagun armarik onenaz baliatu behar dugula haren kontra: gizartearen erabateko gaitzespena. Ildo horretan, guzti-guztiok ziur egon behar ...
aikor
Testua: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU
Euskal gehiengo sindikalak greba orokorra deitu zuen maiatzaren 21ean, gizarteak bizi zuen egoera salatzeko. Nazioarteko krisialdian murgilduta, Euskal Herrian milaka lanpostu suntsitzen ari ziren eta milaka lagun langabezian ez ezik egunerokoari aurre egiteko baliabiderik gabe ere geratzen ari ziren. Egoera larria zen ordukoa, eta horren aurrean erakundeek ...
aikor
Testua: Elizalde Zamudioko Guraso Elkartea
Idatzi honen bidez gure kezka eta haserrea helarazi nahi dizuegu eskola berria dela-eta. Orain dela lau urte eskola berria egingo zen berri izan genuen, baina, jakin izan dugunez, gaur egun arte ez da aurrerapauso handirik egon. Hau da lau urte hauetan guk batu dugun informazioa:
- 2005eko otsailean 2 urteko gelan matrikulatu ziren ikasleen kopuruari ...
aikor
Testua: Jabi Lekerika
Behar beste energia izatea gaur egungo gizartearen arduretarikoa da, ez dadila gure etxean argindarra falta. Era berean, autoetarako behar beste erregai egotea nahi dugu, eta merke, gainera. Ez dira, ez, erronka makalak, baina guk ez ditugu gure ardurapean hartzen, agintariak horien arduradun bakarrak direlakoan.
Azken bolada honetan, eta energia ...
aikor
Testua: Porres-García familia
Orain dela urte bi gure seme-alabak hartu zenituen Gorondagane herri-ikastetxean, haur-hezkuntzan. Gurasook badakigu zein garrantzitsua den heziketa, adin horretan batez ere, baita andereño egokia izatea ere. Zuri esker, umeak ilusioz beterik joaten ziren egunero eskolara. Laudorio guztiak merezi dituzu, zure lana izugarria izan delako. Hori guztia ...
aikor
Testua: Jabi Agirre, Lezama Bizirik auzo elkartearen kidea
Erromako Cesarren idazki baten bada halako esaldi esanguratsu bat: “Caesar pontem fecit”, batzuek honela itzultzen dutena: Cesarrek zubia egin zuen. Baina bada beste era batera ulertzen duenik: Cesarrek zubia egitea agindu zuen, be-rak ez baitzuen egin, herritarrek baizik.
Erdi Aroan egindako katedral eta gazteluak norbaitzuen izerdiz eta odolez ...
aikor
Testua: Ainhoa Bilbao
Ez dut gogoratzen Amagoia noiztik zegoen liburutegian. Baina gogoratzen dut urtarrilaren 26an liburutegia itxita ikusteak harritu egin ninduela. Hurrengo egunean hala esan zidaten: “Ez dakizu Amagoiak liburutegia utzi duela?”. Ba ez, ez nekien ezer; momentu horretan pena handia sentitu nuen.
Azken urteotan askotan joan naiz liburutegira, eta bera ...