Sarrera

ArtikuluakArtikuluak    

Aikor
Testua: Txorierriko 2 gazte
Alkate jaun agurgarria: Kezkatuta gaude bailarako ingurune naturalean ematen ari den narriaduragatik, Derioko hirigintzaren garapena dela-eta. Gure begirada Artebakarra eta Mantuliz ingurura zuzentzen dugu batez ere, udalerriaren iparraldera. Makineria pisutsua urtebete baino gehiago dabil landaretzaren arrasto guztia ezabatzen ingurutik. Artxandatik ...

Aikor
Testua: Alpha
‘Genero-indarkeria’ hitza behin baino gehiagotan entzun dugu, baina, hori bai, beti noranzko batean gertatzen dela suposatzen dugu. Hau da, ez zaigu ezta burutik pasatu ere egiten neska batek mutil bat menpera dezakeela. Eta ez dugu berba egingo neska batek bere neskalaguna jipoitu dezakeen posibilitateari buruz, edo mutil batek bere mutilaguna. ...

Aikor
Testua: Larrabetzuko ahuntz eta 'akar'-talde ibiltaria
Basobaltz Jai Batzordea, Gailur Mendi Taldea, Lezama Bizirik eta beharrean ibili zarien guztiori gure zorionak. Hamahiru larrabetzuarrek parte hartu genduan ibilaldian, hamaikak oinez eta bik lasterka. Danok be zurtz eginda itxi gozuez egin dozuen behar paregabeagaz. Benetan lan txalogarria: aurreko egunetan egindako lana, sasiak jotzen, bideak zabaltzen, ...

Aikor
Testua: Inisitue Gazte Asanblada
Aurtengo ikasturtea ere pil-pilean hasi dogu herriko Zamudioko gazteok. Gogoratzen dozuenez, iaz Inisitue Gazte Asanbladatik udalaren jarrera gazte lokalarekiko salatu gendun; gazteok ezer ez genekienean gazte lokalaren obrak hasi ziren, euren aurpegia zuritzeko nahian, eurek be gazte lokalean zer egingo zan jakin barik. Gure haserrea oraindik handiagoa ...

txoriblog
Testua: Jabier Lekerika, Txorierri Politeknikako irakaslea.
Etorkinekin keztatuta? Azken aldian gero eta etorkin gehiago dago gure artean eta gutariko asko kezkatzen hasiak dira: segurtasun falta dela, etxe asko okupatzen dituztela, lana banatu beharra dagoela… Buruhauste asko dakarzkigu. Hausnarketa urrutiagora eraman gura dut, eta, lehenengo eta behin, salatu nahiko nuke datozen etorkinek zergatik ez dituzten ...

Aikor
Gutun hau Ali Etxartek, Marijo Ugaldek, Maripi Agirrek eta Eunate Guarrotxenak idatzi dute.
Gertu ditugu udal-hauteskundeak.Ohi denez sasoi horretan gure politikari eta agintariak gugana zuzentzen dira gure beharrak eta kezkak zeintzuk diren arduraturik. Botoak lortzen dituztenean, hor konpon Marianton, beste lau urte Guadiana lez. Eta sistema demokratikoa, antza, horretan datza. Ostera guk hiritarrok demokrazia zertan datzan badakigu hauteskunde ...

Aikor
Gutun hau Ziortza Sanzek idatzi du.
Deriotik Korrika pasatu baino ez zen egin, antza. Orduan, Tximintx euskara alkartekoek ez zuten hitzaldia antolatu, Graffitigileek ez zuten "heldu euskarari" graffitia egin, Lainomendi dantza taldekoek ez zuten umeen peto tailerra egin, Arte Urbano hip-hop elkartekoek ez zituzten, besteak beste, euskara zein korrika laguntzeko kantarik ...

Aikor
Testua: Martin Mc Gragh
Noiz izan zen Txorierri eratzen duten mendietara egin zenuen azken txangoa? Ibili al zara inoiz bizikletan Larrabetzutik hasi eta Zamudioko Berreaga mendian bukatzen den mendilerrotik? Edota Derio eta Mungia arteko Artebakarra auzotik Lainomendira? Beharbada zuk ere antzeman dituzu toki hauetan ematen ari diren aldaketak, gogoetak egiten hasteko ...

Aurrekoak12