aikor
Halan azaltzen da talde honen facebook-en. Izan be, Carlos Fernandezek aitatu deuskun moduan, parrandatxuan-edo ibilteko gogoak batu ditu talde bitxi honetako lagunak. Ez da ohiko alkartea, baina herriko bizitza sozial eta kulturalaren eragiletariko bat dira, gaur egun.
Loiuko “mendi” taldea horren gazte ez diren hamar mutilek osatzen dabe, eta ...
aikor
Arbolantxa Zamudioko Pelota Alkartea orain urte batzuk sortu bazan be, 2010. urtean barriztu zan guztiz haren zuzendaritza-batzordea, taldeari beste nora-bide bat emoteko. Koldo Zabala Zamudioko Pelota Alkarteko presidenteordea da gaur egun, eta zuzendaritza-batzordearen asmoen, filosofiaren eta han da-bilzan umeen ilusinoen barri emon deusku.
Koldoren ...
aikor
Argazkiak: Asier Olazar
Hogeta bost urte bete dira Lezamako gaur egungo eskolea eregi zala eta, urteurrena ospatzeko, Lezama Ereiten herri ekimena sortu dabe irakasleek, gaur egungo ikasleen gurasoek eta ikasle ohien gurasoek, ikasle ohiek eta udal ordezkariek. Alkartea eta eskolearen urteurrena otsailean aurkeztu zituen jente-aurrean, eta horretarako, Lezamako eskola zaharra ...
aikor
Aldekoa Zamudioko Boxeo Taldeak urtebete egingo dau datorren maiatzean. Josu Naranjo hango monitoreak egitasmoaren barri emon deusku, eta martxoan Bizkaiko Txapelketearen finalaurrekoak antolatuko dituela aurreratu deusku.
Josuk ondo ezagutzen dau boxeo mundua, izan be, 80ko hamarkadan boxeolaria izan zan. Zamudioztarrak ia 200 burrukalditan ...
aikor
Eskulan tailerreko neskak lanean buru-belarri harrapatu ditugu Zamudioko udal geletan, Aresti kalean. Koadroak, kutxa handiak, loreontziak... sortzen zituzten bitartean, hamaika galdera egin dizkiote irakasleari. Denbora-tartetxoa ere atera dute gurekin solasaldi bat izateko.
Azaldu digutenez, eskulan tailerra orain 16 urte inguru jarri zen martxan. ...
aikor
Indarra elkartasunean dago. Zamudioko dendariek, beraz, batzea eta elkarte bat eratzea erabaki dute. Egitasmoa Udalak bultzatu du eta, Idoia Zubieta elkartearen presidenteak aipatu digunez, abantailak baino ez dizkie ekarriko merkatariei zein bezeroei.
Zamudioko merkatarien eta zerbitzuen elkartea ekainean eratu zen ofizialki; hala ere, urtebete ...
aikor
Goitibehera Txapelketea ospe handiko ekimena izan da Lezaman. Azkena orain hamar urte inguru egin zan, eta igaz ohiturea barriro piztea erabagi eban Iker Zaratek, Iñigo Olazak, Aitor Elejagak eta Ander Pequeñok osoturiko taldeak.
Oso mutil gazteak dira eta, adierazitakoaren arabera, ez daukie modurik beste herri batzuetara joateko. Halan, aisialdia ...
aikor
t: Gaizka Eguskiza
Aurten ederto ibili dira Txorierriko futbol talde bi: Iraultza taldea, Zamudiokoa, Lehenengo Mailara igon da; eta Loiu A taldea, Ohorezko Mailara. Gainera, Loiuko gazte taldeak be igoera lortu dau eta datorren urtean Lehentasunezko Mailan jokatuko dau. Zorionak guztioi!
Karlos Hormaetxek bizitza osoa daroa Iraultza taldean: hasikeran, jokalari; gaur ...
aikor
Txori Herri Sondikako txokoa 1974. urtean zabaldu zen eta, Jose Antonio Alvarez oraingo presidenteak adierazi digunez, herriko txokorik zaharrena da. Atea zabaldu, eta barrura sartzera gonbidatu gaitu.
Txoko bateko bazkidea izateak batez ere independentzia handia dakarrela esan digu Jose Antoniok, “ez delako taberna batean egotea bezala. Hemen ...
aikor
Anek, Ainhoak eta Rakelek Txorierri osoan hedatuta dauden Berbalagun taldeetako bat osatzen dute. Lehenengoa irakaslea da, eta beste biek etxean egiten dute lan. “Baina batez ere amak garaâ€. Eta hori da hain zuzen lotzen dituzten ezaugarrietariko bat. Amak izatea, eta euskaraz egin nahi izatea.
Goizeko 9ak dira eta, bariku guztietan ...