aikor
Bizkaiko hainbat azokatan nagusitu dira Txorierriko txakolingile batzuk / Testua eta argazkiak: Gaizka Eguskiza
Ezaguna ez eze kalitate handikoa be bada Txorierriko txakolina. Ez da harritzekoa, beraz, sariak sarritan lortzea. Besteak beste, Gernika eta Zamudioko azoketan saria jaso dabe aurten Larrabetzuko Sasikoetxe zein Lezamako Erdikoetxe eta Agirre Llona txakolinek. Zorionak eurei!
Ia 180 sari dabez danon artean. Maximiano Agirre, Agirre Llona txakolinaren ...
aikor
Gelditu ezinik dabilz Naiara Landa eta Rakel Medina. Txakolina ekoizteko sasoia da, eta gazteek laginez beteta daukie laborategia. Analisiak egin eta emoitzak 24 ordutan jakinarazten deutseez txakolingileei.
Ardolan enpresa duela lau urte sortu eben Naiara eta Rakelek. Biak Txorierri Politeknikako ikasleak izan dira, eta praktikak egiten ezagutu ...
aikor
Loratsuak eta ederrak. Inguruko lorategiek milaka oparitzen deuskuez koloreak, hareen ondotik pasetan garanean. Baina itxura polita izateko, hainbat zaintze lan egin behar izan dira aurretiaz. Jesus Sustatxa loiutarrak 16 urte daroaz lorazain, eta lanbide honen kakoak azaldu deuskuz.
Lehenengo eta behin, zelako lorategia nahi dogun izan behar dogu ...
aikor
Maria Jesus Iturbe eta Luis Mª Olabarrieta zamudioztarrek oilategia zabaldu eben joan dan urteko apirilean Daño auzoan. Bertan ekoizten diran arrautzek eusko labela dabe, eta beste ekoizkinetatik ezberdintzen dabezan ezaugarriak honeek dira: zaporea, arrautza-gorringoa horixka izatea eta arrautza-zuringoak dentsitate haundiagoa edukitzea.
Beharra ...
aikor
Mendiak eskaintzen dizkigu eta guk inongo erreparo barik hartzen ditugu. Lapikoan prestatzea, zartaginean prestatzea, euren zaporeaz gozatzea… da saria menditik zehar perretxikotan ibili ondoren. Baina euren berezko edertasuna natura-inguruan ere mirets dezakegu. Urrusti Lezamako mikologia elkarteak I. Argazki Lehiaketa antolatu du abenduan. Lehiaketa ...
aikor
Txorierriko Mankomunitateak politika aktiboa darama aspalditik gaikako hondakin-bilketaren arloan. Orain beste pausu bat eman, eta etxeko konpostatzeri buruzko kanpaina jarri du abian. Kanpaina lorategia edo ortua duten txorierritarrei zuzenduta dago, eta jadanik 200 eskaeratik gora jaso dituzte.
Txosten batzuen arabera, zabor-poltsan dauden hondakinen ...
Aikor
Testua eta argazkiak: Gaizka Eguskiza
Jendetza bildu zen urriaren 21ean Loiuko XV. Gastronomia eta Eskulangintza Azokan. Eguraldi paregabea izan genuen eta Julio Ibarrak giroa animatu zuen. Azokan baserriko produktuez betetako postuak, artisautza, herri-kirolak eta dantzak izan ziren. Loiura joan zirenek euskal okela doan dastatzeko aukera ere izan zuten. Gainera, txikientzako tailerrak ...
Aikor
Landa-turismoa gorantz doan jarduera da eta sektoreak, etorkizunari begira, erronka handiak izango ditu kudeaketa eta garapen-arloetan. Asmoz Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Finantza Ekonomia Sailak Turnet ikastaroa martxan jarri dute beharrizan horiek asetzeko asmoz.
Inork ezin du ukatu landa-turismoa oso jarduera erakargarria izateaz ...
Aikor
Laborantza hidroponikoak hainbat abantaila eskaintzen dizkio baserritarrari
Berrikuntza teknologikoek gero eta eragin handiagoa dute gure bizitzako arlo guztietan, eta lehen sektorean ere sartuz joan dira pixkanaka-pixkanaka.
Lezamako Jon Lekerika –Leke´s CB negutegia- eta Iban Bustinza –Sugastine baserria- horren lekukoak dira, izan ere, euren negutegietan hainbat teknika berri ezarri baitituzte. Horrela, laborantza ...