Sarrera

ArtikuluakArtikuluak    

aikor
Testua eta argazkiak: Fernando Olabarrieta
UQÀM-en (Université du Québec à Montréal-en) egon nintzan igazko urri-azaroan bertako irakasle-ikerlari batek konbidatuta, euren ikerketa-teknikak ikasten eta batera egin beharreko ikerkuntza lerroa prestaten. Sei astebete egin nebazan Montreal urian, lanean eta hango bizimoduan murgilduta. Egotaldiaren amaieran, beste zortzi egun ibili nintzan ...

aikor
Testua: José M. Quijano
Igaz, Zidar bidetik ekin geuntsan Donejakue Bideari, eta Merida eta Salamanca arteko etapa egin genduan. Aurton, Salamanca eta Puebla de Sanabria bitarteko ibilpidea egin dogu. Urria hilebete egokia da erromesentzat. Udako beroa atzean lotu da eta neguaren laztasuna etorteko dago oraindino. Ganera, bidaiariari begiak alaitzen deutsiezan koloreez ...

aikor
Txorierri eskualde solidarioa da. Horren adibidea munduko hainbat txokotara, era baten edo bestean, laguntza eta alkartasuna eroan dabezan txorierritarren zerrenda luzea da. Halanda be, borondatezko lankideak gazteak izaten dira normalean; Mari Carmen Benito eta Josu Barrena Lezamako senar-emazteak araua hautsi egin dabenetarikoak dira. Besteengaitik ...

aikor
Testua eta argazkiak: Bestorrene
Derioko bost lagunek munduan zehar egindako bidaiak kontatu dizkigute herriko bost leku ezberdinetan. Berbaldiak “D5K, Derioztarrak bost kontinenteetan” ekimenaren barruan eskaini dituzte. Olatzek hasiera eman zien berbaldiei astelehenean. Kubara eroan gintuen, Habanara. Bidaia Karibeko itsaso urdinetik haratago joan zen; kubatarren bizimoduan ...

aikor
Testua eta argazkiak: Jose Maria Quijano
Zilar bidea Iberiako bizkarrezurretarikoa da. Hura bezalako bideetatik egin ziran erromatar eta arabiarren inbasioak, baita kristauek berreskuratzea be. Erromes mozarabiarrek ibilbide transhumante eta hegoaldetik egiten zituzten joan-etorriak Santiago apostoluaren hilobira. Gaur egun, 2.000 urte pasatu ondoren, ikusgai daude oraindik orduko bide-galtzadaren ...

aikor
Testua: Igor Urrutikoetxea / Argazkiak: Fernando Bilbao eta I.U.
Udan Iran ezagutzera abiatu gara lagunak. Izan ere, zer dakigu mendebaldean Iranez? Ezer gutxi; edo hobe esanda, egia den ezer gutxi. Albiste beltzak heltzen zaizkigu beti: erregimen islamiko itxia, arma nuklearrak... Gaiztoenen artean gaiztoenetarikoak omen dira irandarrak. Gezurra badirudi ere, gure herriaz esaten diren topikoak errefusatu arren, ...

aikor
Testua: Igor Urrutikoetxea
Hartu munduko atlasa. Begiratu Turkia, Irak, Iran eta Siria banatzen dituzten lerroak, estatu hauen arteko mugak irudikatu gura dituztenak. Atlasak ez du ezer aipatuko, baina harago begiratu ezkero, Kurduen Herrialdea, Kurdistan, ikusi, sentitu eta ezagutu ahal izango duzu. Estaturik gabeko nazio handiena osatzen dute kurduek: 35 milioi kide ingurukoa. ...

aikor
Derio, Lezama eta Larrabetzuko 27 lagunek osatutako talde bat Ingalaterran izan dira martxoan. Bidaia Ikasgela akademiak antolatu zuen eta ikasleek bertako hizkuntzarekin harreman estuagoa izatea zuen helburu. Turismoa egiteko ere aprobetxatu dute. Edozein hizkuntza ikasten denean, oso inportantea da harekin harreman zuzena izatea. Eta sorlekura ...

aikor
Testua: Igor Urrutikoetxea
Libano munduko Estatu txikienetarikoa da: 10.400 Km2 besterik ez. 4,6 milioi libanoarretatik laurden bat inguru Beiruten bizi dira. Populazioaren %38 kristaua da, eta %55ek musulmantzat dauka bere burua. Libanon 18 azpitalde erlijioso daude guztira. Gainera, 250.000 bat errefuxiatu palestinar bizi dira lurralde honetan. Datu hauek funtsezkoak dira bertako ...

Aikor
Testua eta argazkiak: Basabiloltza
Oporraldiaren zatitxo bat hartuz eta Athleticeko nesken Women’s Cup-aren lehen fasean parte hartzearen aitzakiaz, Europako Batasunean sartu berri den estatu gazte hori ezagutzeko abagunea izan genuen. Ez gara damutu. Yugoslavia ohiaren zatia izan zen 1991. urtean bere independentzia lortu arte. Prozesu hau azkar eta modu tinkoan eta dudarik barik ...