aikor
t: Jabi Agirre / a: Ander Lasa
Apirilean, Lezama Bizirik auzo alkartearen Eguna ospatu genduan eta, besteak beste, Kurutze auzotik Goikoelexalde Larrabetzuko auzora doan bide zaharraren zatia egin genduan oinez. Mª Jesús Fernandezek eta Ana Isabel Pradok (Eusko Ikaskuntza) idatzitako Estudio arqueológico y documental del viejo camino Bilbao-Gernika beharraren arabera, Lezama pasabide ...
aikor
t: Sabin Arana
Aurreko aldizkarietan, artikulu-sail honi izenburua ematen dion leinuak, ezkontzei eta aliantzei esker XVII. mendera arte lotutako tituluak eta ondasunak errepasatu genituen. Besteak beste, ondare hauek zituzten Txorierrin: Larrabetzun, Santa Luzia kapela hiriko elizako presbiterioaren ondoan; eta hilobi bat Elizaldeko elizan, aldarearen aurrean. Olatxu-Zubieta ...
aikor
Aurreko alean, Zamudio-Zugasti leinuaren historia kontatzen hasi ginen, eta zenbait ataletan aurkeztuko genizuela aipatu genuen. Esku artean duzue bigarren atala.
Esan bezala, ohikoa zen leinuek haien arteko aliantzak ezkontzen bidez ixtea, izan ere, hala lortzen zuten haien ondasunak handiagotzea. Hordoño Zamudio eta Zugasti Maria Frantziska Martiartu ...
aikor
Testua eta argazkiak: Sabin Arana
Besteak beste, Zamudio, Asua, Martiartu, Getxo eta Lezama ziren leinu nagusiak Asua bailaran, 15. gizaldian. Larrabetzuko Zugasti leinuak eta Zamudioko leinuak 1500. urte inguruan egin zuten bat, Hordoño Zamudiotarraren eta Pascuala Zugastitarraren arteko ezkontzaren ondorioz. Bestalde, aipatu beharra dago Lezama leinuak beste bide bati ekin ziola. ...
aikor
Testua eta argazkiak: Bestorrene
Derioko kanposantu handi eta ederretik –haren jaubetzea Bilbok dau- ibili gara paseoan. Hainbeste panteoi ikusgarriren artean, batek emon deusku atentzinoa. Handia da, berezia. Eta argi dago ez dala persona edo familia batena, harrietan hainbat izen dagozalako zizelatuta. Merezi dau panteoiari arreta handiagoa eskaintzea eta bere historian sakontzea.
Ehun ...
aikor
Testua eta argazkiak: Sabin Arana
Lehenengo irudian, Sarrikolea eta Olea leinu-etxeak ipini ditugu, Sarrikolea izeneko burdinola eta, ondoan, arragoa. Irudian agertzen ez badira ere, inguruari izena eman zion Sarria leinu-etxea eta gaur egun desagertuta dagoen Zugastiren dorretxea ere badira aipatzekoak. Aipatutako leinu-etxekoek XVIII. mendera arte kudeatu zuten burdinola, bai zuzenean ...
aikor
Testua eta argazkiak: Jose Angel Mentxaka
Etxean beti entzun dugun istorioa da. San Juan inguruko domeka zen, eta gure ama, Miren Madariaga, garai hartan 16 urte zituena, Jose Antonio Aresti auzoko umea jagoten zegoen etxean. Baserriak Eguzkietxe zuen izena eta Erandiogoikoa eta Goierri artean dago kokatuta. Etxeko nagusiak mezan zeuden. Goiz erdi aldera, abioi handi bat ikusi zuten zeruan, ...
aikor
Artolako errotea, eta Larrabetzuko Uriaren eta Galdakaoko Elizalderen arteko gatazka luzea, usadioak eta ohiturak.
Testua eta argazkiak: Sabin Arana
Larrabetzuko Uriko kontsejuak errota bat eregitea erabagi eban XVI. gizaldiaren hasieran. Baina errekak ez eban aukera handirik emoten bere lurretan, eta errotea ipinteko tokirik aproposena Galdakaoko lurraldean topau eben. Eta, gainera, topauko lurren ugazaba Larrabetzukoa zanez, proiektuagaz aurrera egitea pentsau eben. Garai hatan tirabirak egozan ...
aikor
Orain dala hilebete batzuk, Loiuko abade-etxeak birmoldatzeko beharrak hasi ziran. Egitasmoa Arrietane Fundazinoak bultzatu dau, eta eraikinak jatorrizko egoerara itzultzea dau helburu. Izan be, urteetan hutsik egon dira, eta euren kontserbazino-egoera nahikoa penagarria da. Hurrengo lerrootan errepasoa emon deutsegu abade-etxeen nondik norakoei, eta ...
aikor
Testua: Sabin Arana
1. argazki oina: Bilboko San Anton enparantzan ipinten zan zezen-plazea azaltzen jaku irudi honetan. Kasu honetan, heziak burdinazkoak badira be, pentsa daikegu Larrabetzun eta orokorrean XVII. mendean zurezko hesiak erabilten zirala. Argazkia XVIII. Mendeko margoa da, eta han toreatzaile profesionala agertzen da.
2. argazki oina:Argazkian Elizaldeko ...