aikor
argazkiak: Maripi Agirre
Tontxu Campos Hezkuntza sailburuak ikasturtea inauguratu zuen Sondikan, eta Larrabetzuko umeek sukaldaritza zerbitzu barik eman zioten hasiera kurtsoari. Hezkuntza Sailak langileak kendu ditu zeharkako kudeaketa duten eskola-jantokitik eta ikasleak etxera joan behar izan dira bazkaltzera, edo bazkaria etxetik eraman eskolara. Egoera horrek astebete ...
aikor
Argazkiak: José Luis Sodeto
Urriaren 10ean eta 11n, Merkataritza eta Ostalaritza Astea egingo dute Derion. Bigarren aldiz egiten da aste hau, aurtengoak nobedadeak ekarriko dizkigu aurrekoaren aldean. Izan ere, besteak beste, gazteentzako ekintzak eta talde lana bultzatzen duten txapelketak prestatu dituzte antolatzaileek.
“Gauza gutxi egiten dira orokorrean 14tik 18 urte ...
aikor
Testua eta argazkiak: Bestorrene
Vista Alegre hilerriari Derioko kanposantua esan ohi zaio. Argitu beharra dago, hala ere, izan, Bilboko hilerria dela. Eta Zamudio eta Derioko lurretan daudela hilerria bera eta hari lotutako beste eremu batzuk. Gauzak asko aldatu dira inguru horretan azken urteotan. Garai batean, edonon ikusten ziren marmolgintza tailerrak; 15 baino gehiago izan ziren. ...
aikor
Argazkiak: Amagoia Guezuraga eta Lourdes Diego
Amagoia Guezuragak, "Elementos heráldicos en la iglesia de San Martín de Arteaga de Zamudio" liburua aurkeztu dau irailean 8an. Lan horretan eleizan dagozan armarriak eta horreei jagokezan leinuak aztertu ditu, besteak beste.
Ikerlanaren ardatz nagusia Joaquin María Enrique Enriquez Alvarez de Toledo jauntxoaren inguruko garaian kokatu dau Guezuragak. ...
aikor
Egun handia izan zen ekainaren 22a. Sondikoztarrek mende bi atzera egin, eta Isidro Madariaga eta Rufina Bidearen arteko ezkontza ospatu zuten. Euskal ezkontza Gorantzaileak dantza taldeak antolatu zuen San Joan jaietako egitarauaren barruan, eta ekitaldira herritar guztiak bildu ziren: alkatea eta emaztea, medikua, epailea, indianoa, lagunak, senideak, ...
aikor
Argazkiak: Iñigo Gaztelu
Larrabetzuko Intxurreta jai-batzordea ez dabil formula magiko bila Andramariak antolatzeko orduan; ez. Urteetan egindako jai-ereduari jarraituko deutsie, hori guztiz arrakastatsua eta parte-hartze haundikoa baita. Asto karrera eta ‘Kantuz kantu’ herri-afaria, esate baterako, Andramarien arrakastaren lekukoak doguz.
Jaiak abuztuaren 14an hasiko ...
aikor
Argazkiak: Asier Saenz/ kartela: Koldo Peñafiel
Andra Mari jaiak irailaren 5etik 10era izango dira Lezaman, baina, ohitureak agintzen dauan legez, hilaren 2an San Antolin be ospatuko dabe. Egun horretan antolatzen dan herri bazkarira makina bat lagun batzen dira, eta datu moduan igaz 330 plater zerbitzatu ebezala aitatu daikegu. “Aurten aste barruan da, eta jente gitxiago egongo garela uste dogu”, ...
aikor
Itziar Legarreta autodidakta da. Txikitan etxean altzaririk edo beste edozer hausten bazen, berak konpontzen zuen. Zaharberritze ikastaroak egin ditu, eta Arte Ederretako Fakultatean ikasi du. Baina prestakuntzarik garrantzitsuena León maisuarengandik jaso du. León zur-urreztatzailea zen, eta Itziar hiru urtean izan zen haren tailerrean. Sondikakoak ...
aikor
Testua: Jon Goikouria / Argazkia: Sergio García
Goi-Alde Erandiogoikoko dantza taldeak Marmaris uriko (Turkia) udaberriko jaialdian hartu dau parte joan dan hilabetean. Sorkunde Goikouria taldearen presidenteak bidaiaren barri emon deusku.
Zelan bidaia?
Neketsua, baina oso ondo. Erandiotik hiru dantza talde joan ginan: Trabudu, Uztargi eta Goi-Alde; 55 lagun, guztira. Bidaia luzea izan da eta, ...
aikor
Testua: Ines Serrano
Amaia Garcia, Maitane Arias eta Sara Oyagüe Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu barik abiatu ziren Mungialde Lan Hastapenerako Ikastetxera, sukaldaritzaz zerbait ikasteko asmoz. Aurten, lanean ibili dira Derion, ostalaritzako hiru leku desberdinetan.
Deriotik Mungiara, zer dela eta?
Sara: Lagun baten bidez jakin genuen Mungian bazegoela ...