Aikor.com-eko zerbitzuetan erabiltzaile legez parte hartzeak honako baldintza eta zehaztapenak onartzea dakartza berekin:
Aikor.com zerbitzuan erabiltzaileak izen eta pasahitz bat izango du. Hura konfidentzialki gordetzea erabiltzailearen ardura da, eta ez dago baimendua gako horiek publiko egitea. Gakoak publiko eginez gero gerta daitezkeen okerrak, erabiltzailearen ardurapekoak dira guztiz.
Taldeak ere sortu daitezke, eta beraz gakoak publiko egitearen ondorioz gerta daitezkeen okerrak taldeko erabiltzaileen ardurapean izango dira.
Aikor.com ez da zerbitzuen erabiltzaileek sortzen dituzten edukien arduradun egiten.
Aikor.com zerbitzua informazioa euskaraz erabiltzeko tresna da, beraz edukiak euskara hutsean edo euskara presentzia handia denean bakarrik onartuko dira.
Aikor.com zerbitzua Txorierri eta txorierritarrei dago zuzenduta.
Erabiltzaileak zerbitzua arduraz eta era egokian erabiliko du. Bakarrik onartuko dira besteenganako errespetua mantendu eta gustu txarrekoa ez den neurrian. Erabiltzaileak ez du legez kanpoko jarduerarik egiteko erabiliko.
Aikor.com-ek zerbitzua aldi baterako edo eperik gabe eteteko eskubidea gordetzen du beretzat. Etete horietarako ez da beharrezkoa izango aurretiazko oharrik, eta ondorioz gerta daitezkeen kalteen gaineko erantzukizunik ere ez du hartuko Aikor.com-ek.
Aikor.com-ek ez du inongo ardurarik izango baldin eta fitxategiak edo informazioa galtzen bada. Eta ez du honengatik sortu daitezkeen kalteetan erantzukizunik izango.
Aikor.com-ek bere zerbitzuetan aldaketak egiteko aukera gordetzen du beretzat, bai eta ere zerbitzua erabiltzeko baldintza teknikoetan aldaketak ezartzeko.
Aikor.com-ek etorkizunean publizitatea ezartzeko eskubidea beretzat gordetzen du.
Erabiltzailea izango da berak sortu eta Aikor.com-en argitaratutako edukien jabe bakarra. Bestalde, Aikor.com webgunean argitaratutako eduki guztiak "Creative Commons" lizentziaren arabera erabili behar eta ahal izango dira. Aikor!ek zerbitzuetan dagoen informazioa (agenda, blogak, argazkiak... ) beretzat erabiltzeko eskubidea du, inprimatutako aldizkarirako zein edizio digitalerako, beti iturria aipatuz.
Aikor.com-ek, baldin eta erabiltzaile baldintzak betetzen ez badira, bertan dauden edukietan abisurik gabe bertako eduki osoa edo zati bat ezabatzeko eskubidea erreserbatzen du. (blogetan, komentarioetan, argazkietan... )
Aikor.com-ek erabiltzaile edo talde bat blokeatzea edo kaleratzea erabakiko balu, e-mail bidez adieraziko zaie erabakia jasaten dutenei.