Atxinako Argazkiak RSS Txokoa kudeatu
Lagatzu
Iragana orainera ekarri dugu
Nori ez jako gustatzen joandako denborak gogoratzea? Zelangoak ginan atxinako argazkietan ikustea; senideak, lagunak, zenbat aldatu dogun, zein antza duen horren seme edo alabak...

Aikor! aldizkarian atal barri bat zabaldu dogu. Lantzean behin argazki zahar bat aterako dogu.

Batzuen izenak badakiguz; faltan diranen barri emoteko zuri eskatzen deutsugu. Baten bat ezagutzen badozu, edo gure datuak ez badira zuzenak, halan jakinaraztea eskertuko geunskizu.

Zelan?

944523447 telefono zenbakira deituz
aikortxori@yahoo.es helbidera idatziz
edo errazago

blog honetan bertan behean agertzen den "erantzunak" atalean sartu eta mezua utziz

Izen guztiak jakin ostean, barriro argitaratuko dogu argazkia.
Aupa lagunok

Hona hemen hain atxinakoak ez diren bideo pare baten loturak.
Izan ere, Txorierriko trenbidea ez zen Sondikan amaitzen, Lutxanaraino heltzen zen eta...

2008.06.01 21:49 - Erabiltzailea: unai
1. bideoa: Lutxanatik urteten, Sondikarantz.
2. bideoa: Sondikatik datorrela, Arriagan (Sakoni ondoan) gelditzen, Lutxanarantz.
2008.06.01 21:53 - Erabiltzailea: unai
Inoiz lortuko da trenbide zati maitagarri hau berriz martxan jartzea?
2008.06.01 22:04 - Erabiltzailea: unai
Izena:
Emaila:
Erantzuna:
Irudian agertzen diren hizkiak idatzi alboko testu-kutxan.
Idatzitako kodea ez dator bat aurreko irudikoarekin. Saiatu berriro:
© Lagatzu 2008