Berbalagun RSS Txokoa kudeatu
Lagatzu
Mintza eguneko bideoak!
Mahatserriko (Begoña, Santutxu, …) berbalagunek bideo hauek ipini dituzte euren webgunean. Begira, begira!

Mintzaeguna09: Joxean Sagastizabalen mezua from asapala on Vimeo.



ERDIZKA LAUETAN
Talo tailerra Larrabetzun.
Umea taloa joten




Ikasturteari agur esateko, pasa den ostiralean, ekainaren 12an, TALO TAILERRA egin genuen LARRABETZUN, berbalagun, guraso eta seme-alabentzat.



UMEEK ederto egin zituzten taloak. Eskuak irinetan basi, ore-bolatxoa eskuekin golpetxoak joaz zapaldu eta listo! Euren esan bezala “txupau mamau, plastilina moduan”.


GURASOEK ere taloak egin zituzten eta txikerrenei taloak egiten lagundu zieten.


Amaitzerakoan, eskuak garbitu, taloak plantxan erre eta Lezamako txorizo erdian sartuta, gozo-gozo jan genuen guztiok. Nagusientzat txakolina ere egon zen eztarria bustitzeko.


Arratsalde pasa polita egin genuen Goitioltzako Lekerikatarren eskutik.






Mila esker bertaratu zineten guztioi!




Umea taloa joten
MINTZA EGUNEAN PRIMERAN!!!!


Euskal Herriko 300 bat berbalagun, mintzalagun, mintzakide, solaskide… elkartu ginen Gasteizen eta primeran pasatu genuen!

Hona hemen argazkiak:






DANTZARI, BERTSOLARI ETA TXALAPARTARIEK HARRERA BEROA EGIN ZIGUTEN.

HAMAIKETAKO JAN OSTEAN, BISITA GIDATUA IZAN GENUEN GASTEIZKO ALDE ZAHARREAN ZEHAR.





TXORIERRIKOAK ANDRA MARI ZURIARREN PLAZA EZAGUNEAN.
EZETZ TOPATU BEHEKO ARGAZKI HONETAN?


HAN GAUDELA, DERIOKO BERBALAGUN OHI BATEKIN EGIN GENUEN TOPO:
AITZOL! ASPALDIKO!


ZELEDONEN ESKULTURA ALBOAN, JOXEAN SAGASTIZABAL IDAZLE OSPETSUAK (“Kutsidazu bida, Ixabel”) TESTU BAT IRAKURRI ZIGUN.



BAZKARIA GASTEIZKO BIHOTZEAN IZAN ZEN, LANDATXON.




BAZKAL OSTEAN, SARI BANAKETA ETA SEI SARITUEN ARTEAN… SONDIKAKO GURE BERBALAGUN FINA DEN GEMMA!!!

ZORIONAK GEMMA, MEREZI DUZULAKO!


GEMMA EMOZIONATUTA


GEMMA SARIAREKIN POZ-POZIK (zilarrezko pin berezi bat).


SARIDUNEN ARTEAN, BESTEAK BESTE, SENEGALDAR EUSKALDUN BAT ETA 80 URTETIK GORAKO EMAKUME BERBALAGUN BI ZEUDEN! GORA ZUEK!
ARGAZKIAN SARIDUNAK ETA ARDURADUNAK AGERI DIRA ETA ATZEAN MUSIKARIAK ERROMERIA HASTEKO PREST.




ERROMERIAN DANTZA ETA DANTZA ARITU ONDOREN, ORAINGO ETA LEHENGO TALDEKIDEEK ELKARREKIN ATERATAKO ARGAZKIA.



ESKERRIK ASKO GASTEIZKO MINTZALAGUNEI! EGINDAKO AHALEGINAK MEREZI IZAN DU! DATORREN URTE ARTE!

(Gasteizko Mintzakideak).


Argazkiak: Txorierriko Berbalagun, Topagunea eta EGIZU. Argazki gehiago, eskumako zutabean eta Flikr-en.
Berbalagun agenda. EKAINA.
MINTZA EGUNA Gasteizen!!!!!
Mintza Eguna´09

Ekainaren 6an Euskal Herriko berbalagun guztion eguna ospatuko dugu Arabako hiriburuan, MINTZA EGUNA!


Aurtengoa laugarren Mintza eguna izango da eta, urtero legez, Euskal Herriko berbalagunok elkartu eta ondo pasatzea da ospakizun zoragarri honen helburua.

Iazko Mintza eguneko argazkirik ikusi nahi? Beheko aldean dituzue eta gehiago hemen.

Argazkiak ikusi eta aho zabalik gelditu zarela?


ZATOZ GUREKIN MINTZA EGUNERA!!
Txorierritik autobusa egongo da.

*EGITARAUA prest dago:

9:30ean Autobusa Txorierritik.
11:00etan Ongi etorriaeta hamaiketakoa Matxete plazan.
12:00etan Ibilaldi gidatua, Gasteiz ezagutzen.
13:30ean Kalejira Alde Zaharretik Landatxoraino.
14:00etan Bazkaria Landatxon (Menua: patea, paella, oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea eta kopa).
15:30ean Sari banaketa: aurten ere 6 berbalagun jator sarituko ditugu.
16:00etan ErromeriaErdizka Lauetan
taldeak gidatua.

19:00etan Gasteiztik etxera buelta.


Ikusi Mintza eguna 09 mapa handiago batean


*IZENA EMATEKO:

Izena eman behar da maiatzaren 26a baino lehen.
Menua + autobusa =20€ izango dira.

Deitu (635.75.35.95) edo emailez esan (txorierri.berbalaguna@gmail-era.



ANIMA ZAITEZTE!!! PRIMERAN PASAKO DUGU!!

Mintza Eguna´09 Etxatxu (Algorta) Potu zaharrean gora. Bazkaria. Berbalagunak1 Berbalagunak2 Sarituak 2008 Bazkal ostean (Getxo) Erromeria (Getxo)
Pirritx, Porrotx eta Mari Motos: irabazleak.

Gaur arratsaldean, PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS pailazoak Zamudiora etorriko dira.

Sarrera guztiak astelehenean agortu ziren, baina guk lau sarrera zozketatu ditugu guraso zareten Berbalagunen artean.

Hauek izan dira bina sarrera erosteko aukera izan dutenak:
- Idoia Aurrekoetxea (Sondika).
- Ane Abaunza (Derio).


ZORIONAK!!!


ARAIA-ARATZ mendi ibilaldia

Maiatzaren 23n, larunbata.
10:00etan Araiako Ajuria fabrikan.




Topaguneko Mintzapraktika sailak lehenengoz mendi irteera bateratu bat antolatu du Euskal Herriko mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztientzat. Bertan, elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko parada ezin hobea izango dugu.

Gure moduan, mintzapraktika proiektu asko dira mendi irteerak antolatzen dituztenak, horiek guztiak egun batez ibilaldi bat elkarrekin egitea da ibilaldi bateratu honen helburua.

Oinak arin eta mingainak dantzan!

Izen-emateak:
mintzapraktika@topagunea.com helbidera idatziz, MAIATZAREN 21a baino lehenago.




IBILBIDEA: Araia-Aratz
( Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldearen web orritik hartua)


Ibilaldia Arabako Araia (621 m) herrian hasiko dugu, Arabako Lautadan kokaturik dagoen Asparrena bailarako hiriburuan hain zuzen.
Geure urratsak, abandonaturik dagoen AJURIARREN FABRIKArantz zuzenduko ditugu, 1985ean itxitakoa, OLAZAR izeneko burdinola zahar batean jatorria zuena. Fabrikara heldu baino berrehun bat metro lehenago, GR-25 (Arabar lautadari bira) zidorraren adierazle baten ondoko ezkerrerantz abiatzen den pista maldatsu bat hartuko dugu. Ezkerrean ur-tanga bat utziko dugu, eta apur bat geroxeago bi etxeren artean igaroko gara.

Hurrengo bidegurutzean zuzen jarraituko dugu eta —BAGONETEN ALDAPA— izenez ezaguna den aldaparen hasieraraino iritsiko gara (hemendik igaro ziren haitzaren magalean dagoen harrobitik behera, bertan erauzitako harriz kargaturik jaisten ziren bagonetak). Aldapa piko honetatik jarraituko dugu, eta pista batera aterako gara; zidorretik jarraituko dugu, zeharkatuko dugun beste pista batera iritsi arte; alanbre-hesia zeharkatu (adierazlea bertan) eta bidean gora jarraituko dugu.

Beste adierazle batek ZIRAUNTZA IBAIAREN ITURBURUrako bidea adieraziko digu, toki bitxia bera, non ura harritik jario den erreka ederra sortzen den bertatik; honi egiteko bisita beste baterako utzi beharko dugu.

SAN MIGEL HAITZaren ondoko GAZTELEPOra (835 m) iritsiko gara, eta bertan basoaren erdi-erdian sartuko gara, iparralderantz jarraituz; metro batzuk geroxeago, adierazle batek ZALDUONDOrantz jarraitzen duen GR-25aren desbideraketaren berri emango digu.

Hemendik aurrera adi ibili beharko dugu iparralderantz, muinoaren gainaldetik beti jarraitzearren; bidean adierazle batzuk (PR-11 eta PR-12) zalantzan jarriko gaituzte; bidegurutzetan beti ezkerrerantz hartuko dugu; zedarri batzuk bide zuzena aukeratzen lagunduko digute; igoeran ere, aurrera egiten traba jarriko digun ZUHAITZ-BAKANKETA egin den INGURU batetik igaro beharko dugu; dena dela ere, onena denok batera aurrera egitea izango da inor nahas ez dadin.

Pista batera aterako gara (ZUMARRAUNDIko adierazlea) eta metro batzuk geroago ITURRIOTZ ITURRIarekin egingo dugu topo (1.055 m): komenigarri izango zaigu bertan ura hartzea.
Zidor argirik gabe eta PR-12ko zein zaharragoak diren beste zenbait marka jarraituz, AZKOSAROIko ZELAIaren bila iparralderantz igoko gara (Azkosaroiko zelaian adierazle bat aurkituko dugu): 1.198 metroko garaieran gaude, pagaditik irten gara eta aurrean Aratzeko menditzarra dugu.

Zelaiaren barrenean, iparralderantz kokaturik, —BEGIBAKARRAREN BORDA— ikusiko dugu, baina oraindik ez gara bertara iritsiko: horren aurretik Aratz mendiaren tontorrera eramango gaituen zirkuitu bat osatu behar dugu-eta.

GR-121a jarraituz, hego-ekialderantz bira egingo dugu (Gipuzkoako Bira - marka zurigorriak). Markek ARATZARTE LEPOra eramango gaituzte (1.275 m.), eta handik bira emanda iparraldera (puntu horiak), harritzan egindako xendra eder batek gaineraino eramango baita.

ARATZ GAINA (1.442 m), Altzaniako Mendien tontorrik garaiena eta Arabako lurraldean laugarren tontorrik garaiena, Gorbeia (1.481 m), Larrasa (1.453 m) eta Palomares (1.446 m) mendien ondoren.

Eguraldia lagun bada, panorama ikaragarri ederra da norabide guztietan: AIZKORRI, ARALAR, URBASA, ANDIA eta ENTZIA mendilerroak, DURANGALDEKO mendiak, etab., baita ere ARABAKO LAUTADA, DEMANDA Mendia, PIRINIOAK eta ezin jakin zenbat mendi eta silueta ezagun horizontean.
EUSKAL ASTEA + LITERATURIA


Maiatza ekintzez josita daukagu. Deriko jaiak amaitu berri dira, Zamudiokoak laster datoz… eta bitartean Txorierrin badago zer ikusi eta zer egin.

LARRABETZUN


Ekainaren 5,6 eta 7an Larrabetzun burutuko diren LITERATURIA jardunaldien aurrekari:

Maiatzaren 20an:
Literaturaz berbetan: Uxue Alberdik Aulki-jokoa liburua aurkeztuko du, 20:00etan Anguleri kultur etxean.
Maiatzaren 22an:
Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarritutako Aulki hutsa antzezlana taularatuko du Le Petit Theatre de Pain taldeak 22:00etan Hori bai gaztetxean.



ZAMDUDION


10. EUSKAL ASTEA eta EUSKAL KANTEN IKASTAROA.


Euskal astean, besteak beste, honako hauek egongo dira:

Maiatzaren 22an: PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS , “Piratak” ikuskizuna. 19:00etan kiroldegian.
OHARRA: 4 SARRERA ditugu Berbalagunon artean zozketatzeko!!

Maiatzaren 23an: ERRAMUN MARTIKORENAren kontzertua. 20:00etan dorretxean. DOAN.
Maiatzaren 26an: Mahai ingurua “Lagatzuk 10 urte. Badauka etorkizunik euskarak gure artean?” izenburupean. 20:00etan dorretxean.
INFORMAZIO GEHIAGO hemen.


EUSKAL KANTEN IKASTAROA

EGUNAK: Maiatzaren 27an eta ekainaren 3an, 11an, 18an eta 25ean. (5egun)
ORDUA: 19:30etatik 21:00etara.
LEKUA: Dorretxean.
IRAKASLEA: Itsaso Arrieta.
PREZIOA: Berbalagunontzat 5€.

IZENA EMOTEKO: 94.452.34.47 telefonora deitu edo lagatzu@lagatzu.org helbidera idatzi.
Berbalagun agenda. MAIATZA
…eta atera dadila Derioko plazan!!!
Iñaki Lasa

Larrabetzuko Literatura eskolak 5 urte bete ditu aurten, hori ospatzeko hainbat ekitaldi egongo dira egunotan Txorierrin zehar.

Berbalagunok ere parte hartu gura izan dugu urteurren horretan eta horretarako Iñaki Lasa ipuin kontalaria ekarri genuen Deriora apirilaren 30ean. Iñakik hango eta hemengo ipuinak kontatu zizkigun, berak etxean entzundakoak batzuk eta liburuetan irakurritakoak gehienak.

Larrabarri baserrian (Kultur etxean) 25 lagun inguru batu ginen. Emanaldia euskara batuan egin zuen Iñakik gure eskariz, izan ere, euskaltegietako ikasle eta irakasle ugari zegoen bertan eta, beraz, gehienak euskaldun berriak ziren; baina bazeuden euskaldun zahar batzuk ere.

Adi-adi entzun genituen ipuinok eta konturatu ginenerako amaitzeko ordua heldu zen.
“Bertsio originalak” esaten duen moduan …

Hala bazan, ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Derioko plazan!!!


OHARRA: Argazkiak ikusteko, klikatu gainean.
Iñaki Lasa Euskaldun zaharrak barrez Iñaki pentsakor Iñaki entzuten Ikasle-irakasleak1 Ikasle-irakasleak2 1.lerrokoak Publikoa Literaturia
12345Hurrengoak >