Berbalagun RSS Txokoa kudeatu
Berba Lagun
Gabonetan agenda ekintzez bete-beterik!
Olentzero
Hainbat eta hainbat ekitaldi ditugu egunotan gure inguruan.

Mihia euskaraz dantzatzeko mila aukera! Ez dakizula Gabonetako oporretan zer egin?? Bada, hemen dituzu gure proposamnak:

- Gaur, Abenduak 26, Erandioko Berbalagunek Bertso-jira egingo dute eta bertara joateko gonbidapena bidali digute. Anima zaitezte!!
Bertsolariak: AMETS ARZALLUS eta SUSTRAI COLINA.
Trikitilariak: Roberto Etxebarria eta Kepa Arrizabalaga.

20.30etan Altzagako "La Plaza" tabernatik hasita (San Jeronimo 14, udaletxeko plazako arkupetan).

- Abenduaren 30ean, asteartea, Zamudioko Lagatzu Euskara Alkarteak antolatuta, Txoborro magoa egongo da kiroldegian, arratsaldeko XXX

- Urtarrilaren 4a arte, asteazkenetan 17:00-19:00 eta igandeetan 12:00-14:00 bitartean, Lezamako Zorrizketan Euskara Alkarteak erakusketa antolatu du. Informazio gehiago hemen.

ZORIONAK eta URTE BERRI(tsu) ON GUZTIOI!!!!!!!!

Berbalagun agenda ABENDUA ( II )


Hilabete osoko agenda pdf formatuan jaitsi gura baduzue klikatu hemen
ASTEBURURAKO PROPOSAMENA.
Astebururako planik ez baduzue, hona hemen gure proposamena:

Bihar, BARIKUA, Larrabetzuko HORI BAI gazte elkarteak urtero antolatzen dituen Gabonetako Kultur Ekitaldiak egitarauaren barruan, DEABRUAK TEILATUETAN
eta UNE musika taldeek kontzertua eskainiko dute:

EGUNA: Abenduaren 12a
ORDUA: 22:30
LEKUA: Larrabetzuko HORI BAI gaztetxea
SARRERA: 5€ soldatadunak, 3€ soldatabakoak
ANTOLATZAILEA: HORI BAI gazte elkartea



ZAPATUAN, abenduaren 13an, 18:00etan, 10.urteureneko ekitaldia egingo du Kontseiluak, EUSKARAZ BAI! PAUSU BAT HARAGO” lelopean.

Ekitaldia Barakaldoko BEC-en izango da eta hemendik gonbidapena luzatu nahi dizuegu Berbalagun guztioi bertara joan zaitezten. Sarrera doan da eta Bilboko Elkar megadendetan edo BEC-eko lehiatilan bertan eskura daitezke.

Kanpoan hotz, baina giroa bero-bero!


Aurreko asteburuan Loiun Berbalagunok giro ederrean ospatu genuen Euskararen eguna. Arratsaldeko 18:00etan herriko plazan elkartu ginen batzuk. Deriokoak, Zamudiokoak, Lezamakoren bat, … Loiukoak eta Larrabetzukoak beranduago etorri ziren.



Plazan bertan jai batzordeak ipinitako txosnan hartu genuen lehenengo potea. Hotza egiten zuen, hotz handia eta txosnan salda berorik ez, lastima! Baina Zamudioko Bertokoko trikitilariei esker berehala berotu ginen.

Bigarrena Adintsuen etxean hartu genuen edo Loiuko berbalagunek azaldu ziguten moduan “Loiuko Gaztetxean”. Han bai bero! Eta apurka-apurka hasi ziren beste herrietako berbalagunak ere bertaratzen: Lezamakoak, Larrabetzukoak, Loiukoak, …Sondikakoak baino ez ziren falta (ea hurrengoan ahal duzuen neskak!). Taldetxo polita osatu genuen, 30 lagun inguru.



“Gaztetxean” denok batu eta pote bi hartu ostean, Batzokira joan ginen azkena hartzera. Han ere nahikoa berba egin eta abestu ondoren, hotelera joan ginen luntx gozo-gozoa zain genuen eta.

Hoteleko luntxa mundiala benetan! Janaria gozo, edaria ere bai, musika alaia eta lagunarte aparta; beraz, BIKAIN!! Ikusi argazkietan denok dugun irribarrea bestela.
Txorierriko Berbalagunok elkar ezagutzeko aukera paregabea izan zen.









Poteoaren ostean, Amaia Zubiriaren kantaldira joan ginen batzuk eta kontzertuaren ostean… luntxera berriro! Larrabetzuko berbalagunak behintzat bai. Pintxo eder horiek ezin ziren alperrik galtzen utzi, ezta? Je, je, je!

Hurrengo egunean, Bertso saio mundiala izan zen Loiuko frontoian. Bertsolariak A. Egaña, S. Lizaso, X. Paya eta E. Lekue izan ziren eta gai-jartzaile Josu Goikoetxea durangarra aritu zen. Saio horretan ere Txorierriko Berbalagunak entzule egon ginen, baita Getxoko berbalagunak ere.




OHARRA: Argazki gehiago eskumako zutabean.
Berbalagun agenda ABENDUA ( I )


Hilabete osoko agenda pdf formatuan jaitsi gura baduzue klikatu hemen
Euskararen Nazioarteko Eguna



Datorren asteazkena, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Hori ospatzeko, gure Txorierrin hainbat ekitaldi izango dira.


Batetik, Txorierriko euskararen eguna Loiun: Asteburuan zehar ekitaldi ugari, besteak beste, bihar azaroak 29, zapatua, Berbalagunok18:00etan Loiuko plazan elkartuko gara trikipoteoa egiteko. Txorierriko Berbalagunok elkar ezagutzeko aukera paregabea izango da! ANIMA ZAITEZ!


Eta ostean, Amaia Zubiriaren kantaldia egongo da.



Bestetik, domeka goizean, Lagatzuk umeentzako antzerki musikala antolatu dau. "Ino, ino, ino...Badator bonbardino!" izango dogu ikusgai Zamudioko Dorretxean. SARRERA DOAN.


Eta Euskararen Nazioarteko Egunan bertan, abenduaren 3an, Galbarriatuko txokoan, Perretxiko erakusketa eta dastaketa izango dugu Txorierriko AEK-ren eskutik.

Afaltzera joan gura duenak Txepetxara deitu beharko du: 94.454.39.67. Afaria 12€.


ANIMA ZAITEZTE!!!







Berbalagun agenda AZAROA (2)


Hilabete osoko agenda pdf formatuan jaitsi gura baduzue klikatu hemen
Berbalagunen eskutik ezagutu Txorierri ermitaz ermita.
Hasi gara ermitaz ermitako bidea egiten. Hona hemen aurreko domekan, azaroak 26, Erandiotik egin genuen lehen etaparen ibilbidea eta laburpena.



Erandioko Andramari elizako hilobian hasi gara. Bertan Martiartuko Martin banderizo gerlaria eta Zamudioko Mayora ei daude XV mendetik.
Goiherrirantz jo eta "desagertuta" ei dagoen San Martin ermita ikusi dugu. Lehen karlistadan Espartero general liberalen tropak hondatu eta harrezkero baserri bihurtutakoa.

Bidez aldatu eta laster Aresti baserri ondotik pasatu gara, bertako bat Colonen lehen bidaian joan ei zen Ameriketara eta bertan hil.
Gure lehen ermitara heldu gara. Santi Mami. Erandio eta Leioako mugan. Zergatik daude inguruko Santi Mami guztiak herri bien arteko mugan? Hona argazkia



Aurrera jarraituz Unibertsitateko eskultura eta inguru bitxitik pasatu gara


Laster San Kristobal ermita eta ondoan dagoen "Madalena" ermitatxoa.


Goiherriko sokatira talde txapeldunaren entrenamendu lekua ikusi dugu. Programan egon ez arren, Tomas Olabarrietaren etxe ondotik pasatu eta bera han zegoela aprobetxatuz bere "altxorra" bisitatu dugu. Hainbeste museo etnografiko egongo dira berak baino pieza gutxiagorekin! Begiratu argazkian gure koadrilak jartzen duen interesa


Martiartura heldu gara. San Antonio ermita eta dorre galanta


Hainbeste konturen ostean berandu egin da eta Andramariturri eta Akarlanda beste baterako utziz artez bueltatu gara Erandiora.
TXORIERRRIKO BERBALAGUNOK BADUGU GURE BLOGA!
Kaixo guztioi!

Txorierriko Berbalagunok badugu gure bloga! Gure helburu nagusia da, Txorierriko Berbalagunak edo gura duen beste edonork antolatuko ditugun ekintza guztien berri izatea. Txorierrin bertan zein inguruan euskaraz egin daitezken ekintzen informazioa ere ipiniko dugu.

Parte har ezazu zeuk ere! Eman zure iritzia, galdetu zure zalantzak, bota proposamenak! Denon artean blog bikaina egin dezagun!

Honi buruz
Txorierriko Berbalagunen bloga duzu hau. Irakurri eta parte hartu!!

Izena emateko deitu (635.75.35.95) edo idatzi hona: txorierri.berbalaguna@gmail.com-era.

Argazkiak
Bilatu

Gura duzu?
Euskaldunon mundua 200x460
Kaixo
Zerbait idazteko