Berbalagun RSS Txokoa kudeatu
Berba Lagun
ZORIONAK LARRABETZUARREI!

Txorierriko Mankomunitateak antolatzen duen ipuin lehiaketan, Larrabetzuko berbalagunek sariak lortu dituzte!



Beheko argazkian dituzue 2.saria irabazi duten taldekideak (Irene eta Iñaki U. falta dira).



16 urtetik gorako kategorian Angulerin elkartzen den taldeak 2.saria lortu du!!! Eta Euskara Tailerrak eta Bego Gezuragak herriko akzesitak lortu dituzte!

ZORIONAK DENOI!


Sari banaketa gaur bertan izango da, arrastiko 18:30ean, Zamudioko kiroldegian.

AIKOR! ALDIZKARIAREN JAIA
Gogoratu, sari banaketaren ostean, Teknologi Parkera joango garela, Aikor! aldizkariaren 8.urteurrenera. 20:00etan “Itsasontzi” eraikinean.
Txorierri ere Egunkariarekin!


Martitzenean kontzentrazioa egin zen Derion, Egunkaria kasuan auzipetutakoei babesa eman eta elkartasuna adierazteko. Ekimena Arrekikili, Lagatzu, Tximintx eta Zorrizketan Txorierriko euskara elkarteek, Txepetxa AEK euskaltegiak eta Egunkari libre plataformak antolatu zuten eta udaletxearen aurrean 100 lagun inguru batu ziren.
Egunkariaren alde kontzentrazioa
Domekan BECera!



Heldu da azkenean Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala!
Errusiar mendi zoro honen gailurra!

Sarrera guztiak agortu dira! 14.500!!! BEC euskaldunez lepo egongo da domeka honetan. Zortzi bertsolari txapelaren bila eta 29.000 begi eurei begira!

Bazter guztietako Berbalagunak ere joango gara. Sarrera barik gelditu bazara, ETBn ikusi ahal izango duzu. Ez galdu aukera!

Euskararen eguneko argazkiak (2): Taberna ibiltaria.
Fernan aurrean 1

Zapatuan ere primeran pasatu genuen Taberna ibiltaria taldeko lagunekin!

Berbalagun batek baino gehiagok ahotsa urratu arte kantatu zuen!

Hori bai giroa hori!



Fernan aurrean 1 Adintsuen etxean1 Adintsuen etxean2 Amairun 1 Amairun 2 Emozionatuta Txiki aurrean Jendetza Bide bin Kantari Susterrak aurrean 1 Susterrak aurrean 2 Fernan aurrean 2
Euskararen eguneko argazkiak (1): Lehiaketa.
Lehiaketa





Hemen dituzue Txorierriko Euskararen Eguneko argazkiak
bi ataletan banatuta.



Hasteko, ostiraleko argazkiak: Berbalagunon lehiaketa eta bertso-saio mundiala!




Lehiaketa Gaztetxoak Publikoa parte hartzen Bertsolariak Publiko bertsoak entzuten. Loiuztarrak Unai Iturriaga Mendiluze eta Lujanbio Sari banaketa Miren irabazle!
Abenduko agenda
Txorierri ermitaz-ermita. Zamudio-Lezama (2)
Domeka goiza, 9ak dira eta txangorako Lezaman gelditu garenez bertaratu egin gara. Giroak ez du laguntzen, euria txiri-txiri dabil eta hotza gainera. Aurrekoan leku berean utzi behar izan genuen Zamudio-Lezama etapa, euri jasak zirela eta.

Dana dala aurrera egin eta Goitioltzako eskolen aurrean bere historiagaz hasi gara, noiz egin zen, zein kontestuan...





Aurrera eginez laster "baso botanikoa"n sartu gara. Ez genuen itxaroten holakorik, hainbeste zuhaitz, landara.... Ezin hobeto azaldu digute basoaren historia, landareen izenak, zergatik bakoitza dago dagoen lekuan, izen gehiago, batzuen gaixotasunak, izen gehiago, bertako landarak, kanpokoak, etorkizunerako proiektuak... Udaberrian, dena loratan, zelan izango da? Aspaldian desagertutako San Martin ermitako aztarnak be bertan agertu dira, barruko imajina Lezamaztarrak Zamudioztarrei ardo kantara bategatik saldutakoa ei zen. Landara gehiago, hotza, konturatu orduko ordu bi egin duguz.




Hasierako asmoa handik gora egin eta erreka bazterretik itzultzea izan da, baina berandutu danez bidetik egin dugu atzera. Errota bat, lorez betetako negutegiak eta amaitzeko Iñakiren txakolindegia bisitatu dugu. Aurtengo txakolina dastatu, goxoa, eta laguntzeko, zeozer gehiago be.

Eguraldiak ez du lagundu baina badago domeka goiza pasatzeko era hoberik?
GUK GEUK PRESTATUTAKO LEHIAKETA
Sorpresa hartu zuten joan den ostiralean Zamudiora bertsolariak entzutera etorri zirenek. Bertso-saioa hasi aurretik, Txorierriko Berbalagunon artean prestatutako lehiaketa aurkeztu baikenuen.

Zeinen ondo pasatu genuen lehiaketa prestatzen, ezta? Eta baita parte-hartzaileek ere! Ikusleen artean banatutako 100 kopia berehala agortu ziren. Jendea parte hartzera gonbidatu genuen eta erantzuna primerakoa izan zen, 60 parte hartzaile! Eskerrik asko denoi!

Txapeldunarentzat sari berezia geneukan gordeta Aramendi jatetxean bi lagunentzako bazkari edo afaria! Lehiakide guztien artean txapelduna Larrabetzuko Miren Zorrozua gaztea izan zen. ZORIONAK MIREN!

Lehiaketaren erantzunak hemen behean dituzue urdinez:

ASTEBURUA EUSKARAZ BLAI!
Asteburu honetan Txorierriko Berbalagunok ekintza piloa izango dugu euskaraz gozatzeko.

Gogoratu asteburuan EUSKARAREN EGUNA ospatuko dugula Zamudion eta domekan gure MENDI IBILALDIA egingo dugula Lezamako Goitioltza auzoan zehar.

HAUXE DA GURE PLANA! ANIMA ZAITEZ!

Azaroak 27, ostirala: Berba-lehiaketa eta bertso saioa (irudia beherago)
20:00etan Zamudioko frontoian.

Azaroak 28, larunbata: Taberna ibiltaria taldearekin kanta-poteoa.
19:00etan Zamudioko frontoitik hasita gorputzak ahal duen arte!

Azaroak 29, igandea: “Txorierri ermitaz ermita” MENDI IBILALDIAren 4.etapa (2.zatia)
9:00etan Mikel Zarate plazatik (Bolaleku aurrean) hasita.
Ikusiko ditugunak: Eskola zaharra, baso botanikoa, errotak, txakolindegi bat…



123456Hurrengoak >
Honi buruz
Txorierriko Berbalagunen bloga duzu hau. Irakurri eta parte hartu!!

Izena emateko deitu (635.75.35.95) edo idatzi hona: txorierri.berbalaguna@gmail.com-era.

Argazkiak
Bilatu

Gura duzu?
Euskaldunon mundua 200x460
Kaixo
Zerbait idazteko