Berbalagun RSS Txokoa kudeatu
Berba Lagun
Luis gogoan

Goiko argazkian Luis emaztearekin eta Arroetako lagunekin, 2009ko Euskararen egunean, Zamudion, Berbalagunok prestatutako lehiaketan parte hartzen.



Berbalagun bat joan zitzaigun pasa den astean, Luis Ortega, zamudioztarra. Jubilatuta zegoen Luis eta beste asko bezala, jubilatu ostean hasi zen euskara ikasten.

Meritu handia zuen Luisek, gaixorik egonda ere Berbalagunera etortzen jarraitzen zuelako, baita operatu ostean ere. Burua lantzeko Berbalaguna beretzat oso ona zela esaten zigun eta gustura etortzen zen lagunartera.

Azken asteotan minbiziak gain hartu zion eta arduratuta geunden berarengatik. Ekainaren 27an joan zitzaigun Luis. Ez ditugu inoiz ahaztuko bere kontakizunak eta gertaerak, ikasteko gogoa eta egiten zuen ahalegina. Goian bego!
Udan mintzapraktika baserrietan


Udan ere mingaina astindu nahi duten mintzalagunentzako aukera berri bat landu dute elkarlanean Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak.

Hala, uda honetan euskara praktikatu nahi duten mintzalagun edo berbalagunek, Bizkaian (Busturialdean eta Mungialdean) dauden 17 baserritan izango dute horretarako aukera. Baserritarrek giro euskaldunean murgildu eta euskaraz bizitzeko aukera eskainiko dute, baserriko lanetan laguntzearen truke.

Mintzapraktika programetan bezalaxe, parte hartzea norberaren aukeren araberakoa da honetan ere: aldi bateko egonaldian, egun zehatzetan, ordukako egutegian, behin, aldiro; bakoitzak duen disponibilitatearen arabera.

Euskara praktikatzeaz gain, baserri giroa ezagutzeko aukera bikaina da! Hain zuzen ere programarekin hasi aurretik, EHNEk formazio saio xumea eskainiko die parte hartzaileei, baserriko lanaren oinarri-oinarrizko tekniken berri izan dezaten. Urbanita hutsa izatea ere ez da eragozpena, beraz!

PROIEKTUAN PARTE HARTU ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?
Zalantzak argitzeko, Topagunearekin ( gazteak@topagunea.org ) harremanetan jartzea baino ez dago. Izena emateko epea ekainaren 25ean amaituko da.
MINTZA EGUNERA JOAN GINEN

5.aldiz MINTZA EGUNA ospatu dugu. Aurten arrasten izan da berbalagun guztiok batzeko eguna, ekainaren 6an. 300 lagun baino gehiago elkartu gara eta primeran pasatu dugu!

Txorierrikoak Getxokoekin joan ginen Arrasatera.


Arrasaten, txalapartariek ongi etorria egin ziguten.



Eta jarraian, Arrasteko berbalagunek prestatutako hamaiketako gozo-gozoa jan genuen eta herriko dantzariak ikusi genituen.



Tripa beteta, bisita gidatua izan genuen. Arrasateko alde zaharra ezagutu genuen Ana Ugalderen eskutik.

(Irudian Ana azalpenak ematen)



Gero bertsolariak (Manex Agirre eta Jokin Labaien) eta trikitilariak etorri ziren. Haiekin batera abestu genuen eta kalejiran joan ginen bazkaltzeko tokiraino.



Bapo bazkaldu genuen! Eta bazkaldu ostean, Gernikako Pilik ikastarotxo laburra egin zigun. Paperezko loretxoa egiten ikasi genuen. Baten bati igartzen zaio eskulanetan trebea dela, e Txaro?

(Pili aulki gainean zutunik)

(Txaro=gure artista!)



SARI BANAKETA etorri zen gero. Eguneko unerik hunkigarriena izaten da sari banaketa. ZAZPI SARITU egon dira aurten:
Uribe Kostako Ana Telo, Bergarako Nerea Altzelai, Arrasateko Mari Karmen Agilar eta Espe Sainz, Ezkerraldeko Juanan Fernandez eta Mikel Ferrero eta duela 21 urte Ekuadorretik Donostiara etorritako Gladis Villalva kazetaria.

ZORIONAK DENOI!!!!
Beheko argazkian dituzue irabazleak eta sari emaileak.




OSO ONDO PASATU GENUEN. Eskerrik asko Berbalagun guztioi!
Duda bat baino ez zitzaigun geratu: Datorren urtean non izango ote da Mintza eguna?


Asteburu honetan Literaturia


Larrabetzun izango da Literaturia, euskarazko literaturaren azoka, euskarazko literaturaren plaza urian. Kontzertuak, poesia emanaldiak, liburu aurkezpenak. literaturiatxoa, herri bazkariak, ... Denetarik egongo da Larrabetzun asteburu honetan.

Tximintxek ere bere aletxoa jarri du: liburutrukea.



Leidu euskaraz ba ...
Mintza eguna 2010 ARRASATEN!



Ekainaren 6an, domeka, hitzordu garrantzitsua izango dugu Arrasaten!
MINTZA EGUNA!!!


EGITARAUA:
11:00etan: Ongietorria eta hamaiketakoa Biteri plazan
12:00etan: Ibilaldi gidatua
13:30etan: Kalejira
14.30etan: Bazkaria herriko plaza nagusian (20€)
15:30etan: Sari-banaketa
16:00etan: Erromeria Kataia taldearen eskutik

Anima zaitezte!!


Txorierritik autobusez joango gara.
IZENA EMATEKO: txorierri.berbalaguna@gmail.com // 635.75.35.95
(Maiatzaren 26a baino lehen)
Errekalde aretora egindako bisita.
Argazkiak ikusten

“Errekalde zumardian” (“Alameda recalde” delakoan) dago Errekalde aretoa. Hara joan ginen herenegun, maiatzaren 19an, Berbalagun batzuk.


16:30etako trenean abiatu ginen Bilbora. Trenean jendea batuz joan zen eta lehenengo aurkezpenak egin genituen. Alde zaharrean jaitsi eta oinez igo ginen Gran viatik gora Moyua plazatik pasatuz, Errekalde aretoraino.

17:30etan hasi genuen bisita gidatua. Eztizen izan genuen gidari bisita osoan zehar. Eztizenen azalpenei esker, askoz hobeto ulertu genuen artistaren lana. Mila esker Eztizen!

EZTIZEN AZALPENAK EMATEN

Peter Friedl artista austriarraren obra ikusi genuen ordu beteko bisitan, argazkiak oinarri dituen obra. Gure ustez, obrarik politena Bilbao song izan zen, berezia benetan! Arte modernoa apur bat hobeto ulertzeko balio izan digu bidaiatxo honek.

AZALPENEI ADI
Argazkiak ikusten Eztizenen azalpenak Taldea ilunpetan Juli, Yoli eta Pili Azalpenak entzute Argazkiak ikusten2 Adi-adi1 Adi-adi2 Tebista zaharra
Barrez lehertu ginen!
Publikoa1


Berbalagunon afaria izan genuen joan den barikuan (ostiralean). Bapo afaldu genuen Larrabetzuko Politenan elkartu ginen berbalagun guztiok: entsalada berezia (mango eta guzti!), gisatua, etxeko postrea eta kafea, dena ardo gozoz lagunduta. Bikain!

Eta afal ostean antzerki emanaldia Hori bain. Jende asko batu zen gaztetxean “Larru haizetara” ikusteko. Denok barrez lehertu ginen! Ordu eta piku barre eta barre Mikel eta Patxoren gorabeherak entzuten. MUNDIALAK DIRA!

Euskaldun berri batzuek beldurra eduki zenuten ea antzerkia ondo ulertuko zenuten edo ez, baina argi gelditu zen ulertu zutela, e! Hori da barre egiteko modua hori!

Eskerrik asko Hori baiko lagunei eta aupa zuek! Hurrengoan gehiago!

OHARRA: Beheko argazkiak ikusi edo deskargatzeko gainean klikatu.

Publikoa1 Sarrera Eszenatokian Publikoa2 Publiko3 Publikoa4 Romeo eta Julieta Publikoa6 Bartolo eta Maritxu Sudur gorriak Publikoa5
“Larru haizetara” Larrabetzun


Gaur, Literaturia 1111 egitarauarekin bate ginez,

“Ez dok hiru” Bikoteatroak Larru haizetara antzerki emanaldia eskainiko digu
22:30ean, Hori bai gaztetxean.
SARRERA DOAN.


Liburuaren Nazioarteko eguna: Edorta Jimenez Derion.


Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen Unescok 1996an, orduz geroztik, hainbat eta hainbat ekintza egiten dira gure herrietan egun hau ospatzeko.



Katalunian egiten duten elkartrukea, esate baterako, oso ezaguna da: liburuak eta larrosak elkartrukatzen dituzte egun honetan, Sant Jordi
egunean.


Derioko Udalak egun hau ospatzeko ekitaldi bi antolatu ditu:


Gaur, APIRILAK 23, ostirala, Udal liburutegian:

1) Hitzaldia: “Irakurketa bultzatuz”
Hizlaria: EDORTA JIMENEZ
Ordua: Goizeko 11:00etan.

2) Errezetaldi poetiko musikala “Angela Figuera gogora ekarriz”
Fernando Zamora, Mª Carmen Perez eta Derioko musikariak.
Sarreren zozketa: irabazleen izenak.
Ruperren kontzerturako 10 sarrera zozketatu ditugu Berbalagunen artean eta irabazleak honako hauek izan dira (bakoitzarentzat bina sarrera):

Emi Uriarte
Iñaki Ugarte
Naiara Villa
Pili Gorbea
Verónica del Río

ZORIONAK IRABAZLEEI!!!

123Hurrengoak >
Honi buruz
Txorierriko Berbalagunen bloga duzu hau. Irakurri eta parte hartu!!

Izena emateko deitu (635.75.35.95) edo idatzi hona: txorierri.berbalaguna@gmail.com-era.

Argazkiak
Bilatu

Gura duzu?
Euskaldunon mundua 200x460
Kaixo
Zerbait idazteko