Berbalagun RSS Txokoa kudeatu
Berba Lagun
Barrez lehertu ginen!
Publikoa1


Berbalagunon afaria izan genuen joan den barikuan (ostiralean). Bapo afaldu genuen Larrabetzuko Politenan elkartu ginen berbalagun guztiok: entsalada berezia (mango eta guzti!), gisatua, etxeko postrea eta kafea, dena ardo gozoz lagunduta. Bikain!

Eta afal ostean antzerki emanaldia Hori bain. Jende asko batu zen gaztetxean “Larru haizetara” ikusteko. Denok barrez lehertu ginen! Ordu eta piku barre eta barre Mikel eta Patxoren gorabeherak entzuten. MUNDIALAK DIRA!

Euskaldun berri batzuek beldurra eduki zenuten ea antzerkia ondo ulertuko zenuten edo ez, baina argi gelditu zen ulertu zutela, e! Hori da barre egiteko modua hori!

Eskerrik asko Hori baiko lagunei eta aupa zuek! Hurrengoan gehiago!

OHARRA: Beheko argazkiak ikusi edo deskargatzeko gainean klikatu.

Publikoa1 Sarrera Eszenatokian Publikoa2 Publiko3 Publikoa4 Romeo eta Julieta Publikoa6 Bartolo eta Maritxu Sudur gorriak Publikoa5
“Larru haizetara” Larrabetzun


Gaur, Literaturia 1111 egitarauarekin bate ginez,

“Ez dok hiru” Bikoteatroak Larru haizetara antzerki emanaldia eskainiko digu
22:30ean, Hori bai gaztetxean.
SARRERA DOAN.


“Hor al zaude” antzezlana Txorierrin
Bihar, urriak 17, euskarazko goi-mailako antzezlana ikusteko aukera izango dugu Txorierrin, Sondikako Kultur aretoan hain zuzen ere.

Antzerki ona, aktore euskaldun bikainak eta giro beroa ziurtatuta daude.
Guzti hau euro baten truke! Ez dago aitzakiarik!

Anima zaitezte Berbalagunok!


Irudia handiago ikusteko gainean klikatu eta gero lupan klikatu.

Honi buruz
Txorierriko Berbalagunen bloga duzu hau. Irakurri eta parte hartu!!

Izena emateko deitu (635.75.35.95) edo idatzi hona: txorierri.berbalaguna@gmail.com-era.

Argazkiak
Bilatu

Gura duzu?
Euskaldunon mundua 200x460
Kaixo
Zerbait idazteko