Berbalagun RSS Txokoa kudeatu
Berba Lagun
Txorierri ermitaz ermita eta gehiago. Apirilaren 18an.
Igande honetan beste etapa bat, eguraldiak laguntzen badau behintzat.

Larrabetzu-Derio. Luzeegi ez egiteko Sandonin (Zamudioko San Antolin ermitan) amaituko dugu.

IBILBIDEA: 9etan Larrabetzuko plazan elkartuko gara eta pasatu, ikusi eta ikasiko dugunaren artean hauexek daude.

- Larrabetzuko plaza.
- Berresonaga auzoa eta leinu-etxearen historia.
- San Antolin ermita, Legina auzoa eta Artola errotaren historia.
- Burnizko garriaren bunkerrak (linternak eraman ezkero barruan sartuko gara).
- Ganguren mendia eta inguruan egon zen Andra Mari elizaren istorioak...
- Gudabikolanda monolitoa eta bertan egon ei ziren banderizoen batailen istorioak (zamudioztarrak beti galtzaile).
- Hirumugarrietako trikuharriak (cromlech).
- Bilbo-Gernika Erdi Aroko kaltzadatik konserbatzen den zatia.
- San Antolin (Sandoni) ermita.

Txorierri ermitaz ermita: Larrabetzu.
Domeka goiza da. 20 lagun batu gara Larrabetzuko plazan mendi ibilalditxoa egiteko. Goizeko freskura dago oraindik, baina ez du euririk egiten, sinestezina benetan! Hasi gaitezen bada!

Etapa honetan, berbalaguna dugun Sabin Arana izango dugu gidari. Plazan bertan hasi zaigu Larrabetzuren historia kontatzen: Errebale kalea, udaletxea, Ikatza eta Anguleri, … Asko daki Sabinek Larrabetzuren historiari buruz, gaurkoan asko ikasiko dugu berarekin, beraz, belarriak prest!



Herritik SªBartolome ermitara igo gara (Ankapalura bidean ezkerretara dago). Sabinek ermita honen garrantzia azpimarratu digu.


Aurrera egin dugu, Ankapalu sagardotegia pasa eta Loroño auzoraino.


Azalpenak entzun eta gorantz jarraitu dugu, Lezamatik datorren bide zaharrarekin topo egin arte. Bidezidor honek Bilbo ezkerraldea eta Bermeo lotzen zituen antzina.

Gorantz jarraitu dugu. Gaztelu auzora heldu gara, baina non zegoen “gaztelu” hori? Geroago jakingo dugu.

Gaztelumendira igo gara. Gailurrean Gerra Zibileko frankisten oroitarria ikusi dugu eta metro batzuk beherago, Burdinazko Gerrikoko lubaki (trintxera) bat. Nagusiak Sabinen esanei adi-adi dauden bitartean, umeak trintxera barrura sartu dira, jolasean.



Gaztelumenditik jaitsi eta “gaztelu” galduaren bila goaz, beste muino batera. Goian, leku bakarti eta zelai batera heldu gara. Sabinek azaldu digu han ez dagoela inongo gaztelurik., egotekotan, asentamendu edo “castro” antzeko bat egongo zela hortxe bere ustez, baina oraindik inork ez duela frogatu.



Eta beherantz hasi gara. Zaradoa auzora goaz. Auzo horretan ermita txiki bat dago, Justo eta Pastor edo San Salbador baseliza. Leiho txiki berezi bat du, erromanikoaren aurrekoa da, bakarrenetakoa inguruotan. Liluratuta gaude.




Zarandoatik Ugaldera bajatu gara, Astrokatik pasata. Ugaldeko errota zaharraren ondotik, Kaltzada aurreko zubira joan gara eta handik Elexalde auzora.


“Elexalde” da bai, bertakoek horrela esaten dute eta ez “GOIKOelexalde”. Argi azaldu digu Sabinek honen zergatia. Larrabetzu “uri” (villa) izendatu aurretik, elexaldea baino ez zegoen, beraz, izatekotan, uria izan beharko zen “BEHEKO elexalde” eta ez alderantziz, ordutik aurrera Larrabetzu bitan banatuta egon da: Elexaldea eta Uria.

Sª Emeterio eta Sª Zeledonio elizako atea, Juan Marik zabaldu zigun eta honela, barrutik ikusi ahal izan genuen. Eskerrik asko!







Bizkaiko zaharrenetakoa den eliza honek hainbat bereizgarri ditu: zinpeko eliza da (Bizkaiko jauna Foruak zinatzera zioana), elizateko (“anteiglesia”) batzarlekua izan zen mendeetan, Lekeitiokoa bezalako erretaula dauka, Erdi Aroko horma-irudiak dauzka altarearen albo bietan, hilerri berezia du (baserrika lurperatzen dira hildakoak, ez familiaka), …




Elizatik metro gutxira, bidegurutzean, harrizko gurutze bat dago “umiladeroa”, 1574koa harria bertan ipintze duenez. Ondoan astoa arrantzaka! Polita da, ezta Edurne?


Urirantz goaz, bide ondoko zintarritik (“acera” larrabetzuarrentzat) eta eskumatara sartu gara, Olosteko baserria ikustera. Han azaldu digu Sabinek, zergatik dituen baserri handi honek horrelako armarriak.





Zubitaldeko zerratokira heldu gara. Horma batean antzinako trintxerako leihatilatxoak argi ikusten dira.


Zubitaldeko “Zubibarri”-ra heldu gara, gaurko azken geltokira. “Zubibarri” izena eduki arren, zaharra da benetan. Zubi honetatik egin zen hain zuzen, Erdi Aroko Larrabetzuren banaketa. Larrabetzu hiru zatitan banatu zuten eta guk gaur heren bat ezagutu dugu.


Bagoaz etxera (batzuk ogi eta guzti). Hurrengoan gehiago!

ESKERRIK ASKO AZALPENENGATIK SABIN!

MENDI IBILALDIA domekan
Domeka honetan, “Ermitaz ermita” ibiliko gara berriro.

Oraingoan, Larrabetzutik emango dugu bueltatxoa.

NOIZ: Otsailak 7, domeka.
NONDIK HASITA: Goizeko 9etan irtengo gara Larrabetzuko plazatik.

IKUSIKO DITUGUNAK:
- Larrabetzuko uria eta eleizaldea.
- Sª Bartolome eta Zarandoako ermitak.
- Gernikatik Bilborako bide zaharra.
- Gaztelumendi.
- Elizaldeko hilerri zaharra

Etorri nahi baduzu deitu: 635.75.35.95

Anima zaitezte!!



Txorierri ermitaz-ermita. Zamudio-Lezama (2)
Domeka goiza, 9ak dira eta txangorako Lezaman gelditu garenez bertaratu egin gara. Giroak ez du laguntzen, euria txiri-txiri dabil eta hotza gainera. Aurrekoan leku berean utzi behar izan genuen Zamudio-Lezama etapa, euri jasak zirela eta.

Dana dala aurrera egin eta Goitioltzako eskolen aurrean bere historiagaz hasi gara, noiz egin zen, zein kontestuan...





Aurrera eginez laster "baso botanikoa"n sartu gara. Ez genuen itxaroten holakorik, hainbeste zuhaitz, landara.... Ezin hobeto azaldu digute basoaren historia, landareen izenak, zergatik bakoitza dago dagoen lekuan, izen gehiago, batzuen gaixotasunak, izen gehiago, bertako landarak, kanpokoak, etorkizunerako proiektuak... Udaberrian, dena loratan, zelan izango da? Aspaldian desagertutako San Martin ermitako aztarnak be bertan agertu dira, barruko imajina Lezamaztarrak Zamudioztarrei ardo kantara bategatik saldutakoa ei zen. Landara gehiago, hotza, konturatu orduko ordu bi egin duguz.




Hasierako asmoa handik gora egin eta erreka bazterretik itzultzea izan da, baina berandutu danez bidetik egin dugu atzera. Errota bat, lorez betetako negutegiak eta amaitzeko Iñakiren txakolindegia bisitatu dugu. Aurtengo txakolina dastatu, goxoa, eta laguntzeko, zeozer gehiago be.

Eguraldiak ez du lagundu baina badago domeka goiza pasatzeko era hoberik?
ASTEBURUA EUSKARAZ BLAI!
Asteburu honetan Txorierriko Berbalagunok ekintza piloa izango dugu euskaraz gozatzeko.

Gogoratu asteburuan EUSKARAREN EGUNA ospatuko dugula Zamudion eta domekan gure MENDI IBILALDIA egingo dugula Lezamako Goitioltza auzoan zehar.

HAUXE DA GURE PLANA! ANIMA ZAITEZ!

Azaroak 27, ostirala: Berba-lehiaketa eta bertso saioa (irudia beherago)
20:00etan Zamudioko frontoian.

Azaroak 28, larunbata: Taberna ibiltaria taldearekin kanta-poteoa.
19:00etan Zamudioko frontoitik hasita gorputzak ahal duen arte!

Azaroak 29, igandea: “Txorierri ermitaz ermita” MENDI IBILALDIAren 4.etapa (2.zatia)
9:00etan Mikel Zarate plazatik (Bolaleku aurrean) hasita.
Ikusiko ditugunak: Eskola zaharra, baso botanikoa, errotak, txakolindegi bat…



Berriro ere EURIA!!!!
Donejakue bidea

Aurreko domekan hileroko mendi ibilalditxoa izan genuen berbalagunok eta berriro ere euria egin zigun!

Eguna zirimiri apur batekin hasi bagenuen ere, aurrera egitea erabaki genuen, baina ibilaldi erdian zaparrada itzela hasi zen eta bertan behera utzi behar izan genuen etapa hau. Lastima! Hurrengaon jarraituko dugu!



ESKERRAK:
Izarneri, emandako azalpenengatik.
Benito, Antxine eta Erlantzi hartutako arduragatik.
Jabiri taxista lanengatik.
Eta etorri zineten guztioi Euskal Herri euritsu hau ulertzeagatik.

Hurrengoan gehiago eta ATERRI!

ARGAZKIAK hemen behean. (Eta eskumako zutabean gehiago.)
Donejakue bidea Zamudioko zubiak1 Zamudioko zubiak2 Gabriel azalpenak ematen Izarne eta Lurdes Taula irakurten1 Taula irakurten2 Taula XVII.m-ko zubia Foret Angetuko zubia (Kurutze auzoa) Izarne azalpenak ematen Izarneren azalpenak entzuten Santa Kurtze ermita Bego adi Non dago Ospitalea? Lucia euripean Oxangoiti: Lezamako baserri zaharrena Ugazaba Armarria 1.saria Harrizko ataria Habeak zenbat harri? Leihoa Iturria eta aska Hurrengoa erabakitzen Lurdes eta Rosa Jose Enrique eta Bego
MENDI IBILALDIA domekan
Domeka honetan, apirilak 26, plan bikoitza daukagu.

- Goizean MENDI IBILALDIA: Zamudio-Lezama


Ikusi TxorierriErmitazErmita4 mapa handiago batean

IKUSIKO DITUGUNAK:
- Zamudioko Larragoiti dorrea.
- Zamudioko erromatar zubia.
- Lezamako ermitak.
- Goitioltza auzoko “Sª Martin baso” parke botanikoa.
- Goitioltzako eskola zaharra.
- Lezamako eliza.


- Arratsaldean KANPOMARTXO Erandion (Berbots Euskara Alkarteak antolatuta).
Informazio gehiago hemen.



Anima zaitezte!!



“ Txorierri ermitaz ermita eta + ” 3.etaparen kronika: Derio-Zamudio


… eta hirugarrena ere egin dugu!! Goizean goiz elkartu ginen Derioko plazan, 9etan. Zirimiripean hasi ginen oinez, Uribe parkerantz. Parkean oraintsu ipini dituzten plakak ikusi genituen, mendi-tontorren izenak ipintzen dituztenetakoak, ederrak benetan!

Uribe Parketik gora, Aldekoneko Sª Isidro elizara joan ginen lehenengo eta Sª Kristobal elizara gero, eta hara heldu orduko… aterri! Beraz, euriagatik etorri ez zinetenok badakizue, hurrengoan etorri, eguraldia alde daukagula ematen du eta!


(DERIOKO Sª KRISTOBAL ELIZA AURREAN)

Kanpandorrera begiratu eta hara!! Punta falta zen! Osteguneko tximistak (Txorierrin jisturia edo inisitua esaten da) bete-betean jo ei zuen Derioko eliza honetako kanpandorrea eta orain goitik behera arrakalatuta dago.


(KANPANDORREA)


Eta non dago dago erlojua??? Baten batek topatu du antza. Erakutsi, erakutsi zelan dagoen!


(ERLOJUA APURTUTA)

Txikizio honen ondorioz, astebururo Sª Kristobalen Eliza ortodoxoko kideek ospatzen duten meza lekuz aldatu dute eta horixe esaten omen du ikusi dugun kartel honek. Ea nork ulertzen duen, errumanieraz dago eta! Eta gero euskara gaitza dela esango dute! Bai zera!!


(OHARRA ERRUMANIERAZ)


(IRAKURTZEN)

Bidean aurrera egin genuen Zamudioko Geldo auzorantz. Auzora sartu eta Zubieta baserriarekin egin genuen topo. Geldora bidean, erreka pasa eta ezkerretara dagoen Zamudioko lehenengo baserria da Zubieta. Auzotarrek diote, antzina sorginak bizi omen zirela bertan. Orain abandonatuta dago. Sorginen eragina ote?? Badakizue, “izena duen guztia omen da” dio esaerak.


(ZUBIETA BASERRIA)

Bidean aurrera egin…


(BIDEAN)

… eta Geldo auzoko bihotzera heldu ginen, auzoko eskola zaharrera. Bertan, hasteko, zein egun den gogoratuz argazkia atera genuen. Hori, hori mutilak! Eutsi banderatxoari!


(GELDOKO ESKOLA ZAHARRA)

Ostean, gurekin etorri zen Amagoiaren azalpen zabala entzun genuen denok adi-adi. Eskola hauen sorrera; bertan egondako maestren eta ikasleen gora-beherak; Geldon Pietro ostonduta egon zeneko gertaerak eta bide asfaltatuaren “misterioa”, … Baten bat zur eta lur geratu zen Amagoiaren jakituria ikusita. Eskerrik asko zure laguntzagatik Amagoia! Luxua da zure azalpenak entzutea!!!


(AMAGOIAREN AZALPENEI ADI)

Eskola zaharretik Sª Bartolome ermitarantz joan ginen. Bidean, Goikoetxe baserri ederraren albotik pasatu ginen. Oraindino aurreko horma anilarekin urdinduta dauka baserriak eta baita alboko leihoak ere, gurutze eta guzti.


(GOIKOETXE BASERRIA)


(LEIHOA)

Sª Bartolomen ermita honen leku aldaketaren ingurukoak komentatu genituen. Orain dagoena XVI.mendetik dago hori, baina lehenago Berreaga mendi gailurrean ei zegoen, aurkikuntza arkeologikoen arabera. Berreaga mendiko asentamenduaren inguruan ere aritu ginen luzaro, honek duen garrantzia handia aipatu genuen.

Sª Bartolometik Sª Migelera joan ginen, Geldo auzotik Daño auzora. Ermita hau ere XVI.mendekoa da eta auzotarrek jaiak irailaren 29an ospatzen dituzte, ohi denez.


(Sª MIGEL ERMITA)

Behean Argiñene eta Etxandi baserriak eta beherago Jule baserriak, Dañogoko eta Dañobeiti.


(DAÑOBEITI BASERRIA)

Daño auzoaren barrenean Arkotxe baserria dago. Bertako bidegurutzean elkartzen ziren lehenago auzotarrak zein auzolan eta zelan egin behar zen erabakitzeko. Baserriaren alboan, erreka bazterrean, arropa garbitzeko errekako harria (latsarria) ikusi genuen. Zenbat eta zenbat andre joango ote ziren Bilbora esnea saltzera eta bueltan asto bete arropa errekan garbitzera! Txorierriko andre piloa seguru! Gaurko egunez ezin ditugu ahaztu andre langileok.


(LATSARRIA)

Sª Tomas ermitara heldu gara. Ingurune paregabean dago ermita hau eta bertako jaiak ere oso politak izaten dira. Sª Tomas abenduaren 21ean izanik, eguraldi txarra saihestu nahian, auzotarrek ekainera pasatu zuten jaia. Orain auzo honetako jaiak Sª Antonio (ekainak 13) osteko domekan ospatzen dira.


(SAN TOMAS)

Ibilaldia amaitzeko, herrira joan gara. Zamudion, Amagoiak Sª Martin elizaren eta Zamudiotorreren ingurukoak kontatu dizkigu. Amagoiak berak eliza barruan dauden armarrien inguruko ikerketa egin du eta liburua argitaratu du oraintsu. Baina ez digu hori azaldu, jakin nahi duenak badaki nora jo. Dorretxearen garrantzia azpimarratu du. Besteak beste, Erdi Aroko gertakizunak; XX.mendera arte jendea bizi zela bertan; Carmen Mendiguren irakasle zamudioztarrak bertan eman izan zituela eskolak; e.a.

Gehiago jakin gura duenak badaki zer egin, HURRENGOAN ETORRI!!!

OHARRA: Hurrengo mendi ibilaldia APIRILAREN 26an izango da.
Martxoan mendi ibilaldia eta AFARIA!!
Txan magoa


MENDI IBILALDITXOA

datorren igandean, martxoaren 8an.


* Goizeko 9:00etan Derioko plazan elkartuko gara eta Derio-Geldo-Zamudio ibilbidea egingo dugu.

* 3-4 orduko ibilalditxoa izango da, baina gura duenak erdia bakarrik egin dezake.

* Esan lagunei, zein familiari eta ANIMATU! Baldintza bakarra euskaraz berba egitea da.

IBILBIDEA hemen


BERBALAGUN AFARIA
Txan magoarekin!!!

Hurrengo ostiralean,
martxoaren 13an .


Ondo pasatu eta Berbalagun gehiago ezagutu nahi badituzu, zatoz Berbalagun afarira! Primeran pastuko dugu!


NON: Lezamako txokoan (Goitioltza auzoan).
ORDUA: 21:00
PREZIOA: 15€
APUNTATZEKO: 635.75.35.95 (Oihana)
(Azken eguna martxoak 11).


Afal ostean, Txan magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu.

Gainera, mozorrotuta bazatoz, sari bikain lortzeko aukera izango duzu. Bera<, birziklatu ihauterietan erabili duzu mozorroa!

Txorierriko Berbalagunok elkar ezagutzeko aukera paregabea izango da eta!

ANIMA ZAITEZ!!!







Loiu-Derio: 2.etaparen amaiera!
Otsailaren 22an 2.etaparen 2.zatia egin ahal izan genuen azkenean. Lauroetan hasi eta Derion amaitu genuen ibilbidea. Larrabetzu, Derio, Loiu eta Erandioko Berbalagunak elkartu ginen. Hona hemen argazki batzuk:
(LAUROETAKO BUNKER ONDOAN)


(DERIOKO SªESTEBAN ERMITAN)


(MANTULIZ)


(BILBOKO HILERRIAN)


12Hurrengoak >
Honi buruz
Txorierriko Berbalagunen bloga duzu hau. Irakurri eta parte hartu!!

Izena emateko deitu (635.75.35.95) edo idatzi hona: txorierri.berbalaguna@gmail.com-era.

Argazkiak
Bilatu

Gura duzu?
Euskaldunon mundua 200x460
Kaixo
Zerbait idazteko