Berbalagun RSS Txokoa kudeatu
Lagatzu
Txorierri ermitaz ermita: Larrabetzu.
Domeka goiza da. 20 lagun batu gara Larrabetzuko plazan mendi ibilalditxoa egiteko. Goizeko freskura dago oraindik, baina ez du euririk egiten, sinestezina benetan! Hasi gaitezen bada!

Etapa honetan, berbalaguna dugun Sabin Arana izango dugu gidari. Plazan bertan hasi zaigu Larrabetzuren historia kontatzen: Errebale kalea, udaletxea, Ikatza eta Anguleri, … Asko daki Sabinek Larrabetzuren historiari buruz, gaurkoan asko ikasiko dugu berarekin, beraz, belarriak prest!



Herritik SªBartolome ermitara igo gara (Ankapalura bidean ezkerretara dago). Sabinek ermita honen garrantzia azpimarratu digu.


Aurrera egin dugu, Ankapalu sagardotegia pasa eta Loroño auzoraino.


Azalpenak entzun eta gorantz jarraitu dugu, Lezamatik datorren bide zaharrarekin topo egin arte. Bidezidor honek Bilbo ezkerraldea eta Bermeo lotzen zituen antzina.

Gorantz jarraitu dugu. Gaztelu auzora heldu gara, baina non zegoen “gaztelu” hori? Geroago jakingo dugu.

Gaztelumendira igo gara. Gailurrean Gerra Zibileko frankisten oroitarria ikusi dugu eta metro batzuk beherago, Burdinazko Gerrikoko lubaki (trintxera) bat. Nagusiak Sabinen esanei adi-adi dauden bitartean, umeak trintxera barrura sartu dira, jolasean.



Gaztelumenditik jaitsi eta “gaztelu” galduaren bila goaz, beste muino batera. Goian, leku bakarti eta zelai batera heldu gara. Sabinek azaldu digu han ez dagoela inongo gaztelurik., egotekotan, asentamendu edo “castro” antzeko bat egongo zela hortxe bere ustez, baina oraindik inork ez duela frogatu.



Eta beherantz hasi gara. Zaradoa auzora goaz. Auzo horretan ermita txiki bat dago, Justo eta Pastor edo San Salbador baseliza. Leiho txiki berezi bat du, erromanikoaren aurrekoa da, bakarrenetakoa inguruotan. Liluratuta gaude.




Zarandoatik Ugaldera bajatu gara, Astrokatik pasata. Ugaldeko errota zaharraren ondotik, Kaltzada aurreko zubira joan gara eta handik Elexalde auzora.


“Elexalde” da bai, bertakoek horrela esaten dute eta ez “GOIKOelexalde”. Argi azaldu digu Sabinek honen zergatia. Larrabetzu “uri” (villa) izendatu aurretik, elexaldea baino ez zegoen, beraz, izatekotan, uria izan beharko zen “BEHEKO elexalde” eta ez alderantziz, ordutik aurrera Larrabetzu bitan banatuta egon da: Elexaldea eta Uria.

Sª Emeterio eta Sª Zeledonio elizako atea, Juan Marik zabaldu zigun eta honela, barrutik ikusi ahal izan genuen. Eskerrik asko!







Bizkaiko zaharrenetakoa den eliza honek hainbat bereizgarri ditu: zinpeko eliza da (Bizkaiko jauna Foruak zinatzera zioana), elizateko (“anteiglesia”) batzarlekua izan zen mendeetan, Lekeitiokoa bezalako erretaula dauka, Erdi Aroko horma-irudiak dauzka altarearen albo bietan, hilerri berezia du (baserrika lurperatzen dira hildakoak, ez familiaka), …




Elizatik metro gutxira, bidegurutzean, harrizko gurutze bat dago “umiladeroa”, 1574koa harria bertan ipintze duenez. Ondoan astoa arrantzaka! Polita da, ezta Edurne?


Urirantz goaz, bide ondoko zintarritik (“acera” larrabetzuarrentzat) eta eskumatara sartu gara, Olosteko baserria ikustera. Han azaldu digu Sabinek, zergatik dituen baserri handi honek horrelako armarriak.





Zubitaldeko zerratokira heldu gara. Horma batean antzinako trintxerako leihatilatxoak argi ikusten dira.


Zubitaldeko “Zubibarri”-ra heldu gara, gaurko azken geltokira. “Zubibarri” izena eduki arren, zaharra da benetan. Zubi honetatik egin zen hain zuzen, Erdi Aroko Larrabetzuren banaketa. Larrabetzu hiru zatitan banatu zuten eta guk gaur heren bat ezagutu dugu.


Bagoaz etxera (batzuk ogi eta guzti). Hurrengoan gehiago!

ESKERRIK ASKO AZALPENENGATIK SABIN!

Domekan BECera!



Heldu da azkenean Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala!
Errusiar mendi zoro honen gailurra!

Sarrera guztiak agortu dira! 14.500!!! BEC euskaldunez lepo egongo da domeka honetan. Zortzi bertsolari txapelaren bila eta 29.000 begi eurei begira!

Bazter guztietako Berbalagunak ere joango gara. Sarrera barik gelditu bazara, ETBn ikusi ahal izango duzu. Ez galdu aukera!

Euskararen eguneko argazkiak (1): Lehiaketa.
Lehiaketa





Hemen dituzue Txorierriko Euskararen Eguneko argazkiak
bi ataletan banatuta.



Hasteko, ostiraleko argazkiak: Berbalagunon lehiaketa eta bertso-saio mundiala!




Lehiaketa Gaztetxoak Publikoa parte hartzen Bertsolariak Publiko bertsoak entzuten. Loiuztarrak Unai Iturriaga Mendiluze eta Lujanbio Sari banaketa Miren irabazle!
Abenduko agenda
Txorierri ermitaz-ermita. Zamudio-Lezama (2)
Domeka goiza, 9ak dira eta txangorako Lezaman gelditu garenez bertaratu egin gara. Giroak ez du laguntzen, euria txiri-txiri dabil eta hotza gainera. Aurrekoan leku berean utzi behar izan genuen Zamudio-Lezama etapa, euri jasak zirela eta.

Dana dala aurrera egin eta Goitioltzako eskolen aurrean bere historiagaz hasi gara, noiz egin zen, zein kontestuan...





Aurrera eginez laster "baso botanikoa"n sartu gara. Ez genuen itxaroten holakorik, hainbeste zuhaitz, landara.... Ezin hobeto azaldu digute basoaren historia, landareen izenak, zergatik bakoitza dago dagoen lekuan, izen gehiago, batzuen gaixotasunak, izen gehiago, bertako landarak, kanpokoak, etorkizunerako proiektuak... Udaberrian, dena loratan, zelan izango da? Aspaldian desagertutako San Martin ermitako aztarnak be bertan agertu dira, barruko imajina Lezamaztarrak Zamudioztarrei ardo kantara bategatik saldutakoa ei zen. Landara gehiago, hotza, konturatu orduko ordu bi egin duguz.




Hasierako asmoa handik gora egin eta erreka bazterretik itzultzea izan da, baina berandutu danez bidetik egin dugu atzera. Errota bat, lorez betetako negutegiak eta amaitzeko Iñakiren txakolindegia bisitatu dugu. Aurtengo txakolina dastatu, goxoa, eta laguntzeko, zeozer gehiago be.

Eguraldiak ez du lagundu baina badago domeka goiza pasatzeko era hoberik?
Burdinazko gerrikoa: txostena prest.

Urriaren 25ean Bilbotik Txorierrira egin genuen mendi ibilaldi jendetsu hartan, txosten mardul bat banatu genuen.

Txosten hura Iosu Ziordia “Napar” Zamudioko historialari eta lagunak prestatu zigun eta zuetako askori oso interesgarria iruditu zitzaionez, Iosuri baimena eskatu diogu gure blog honetan eskegitzeko.

Txostena hemen jartzeko pisutsuegia denez, 33 orrialdeetatik 10 baino ez ditugu igo, baina zuetako edonork txosten osoa nahiko balu, idatz dezala e-maila bat gure helbidera:

txorierri.berbalaguna@gmail.com
Bilbotik Txorierrira. Getxokoen argazkiak.


Getxoko Berbalagunek euren argazkiak eskegi dituzte flickr-en.

Eskerrik asko EGIZUko lagunok!


Azaroko agenda
Bilbotik Txorierrira. Eta are gehiago.
Azalpeni adi1
Azalpeni adi1 Ikuspegi Azalpenei adi2 Azalpnei adi3 Tropela bunkerrera sartzen Bunkerrera sartzeko itxaroten Galder eta Zuriñe tunelera Rozio tunelera Nerea, Napar eta Gabriel Indabak jaten1 Indabak jaten2 Indabak jaten3 Sagas, Ixone eta Oihana Izarne eta Ekaitz Joseba Tapia Publikoa1 Publikoa2 Musikariak Kontzertua
Bilbotik Txorierrira. Eta gehiago
1234Hurrengoak >