Berbalagun RSS Txokoa kudeatu
Lagatzu
Korrika Txorierritik pasa zen!
Apirilaren 4an, aurreko zapatuan, Korrika Txorierritik pasatu zen eta Berbalagunok ere euskararen aldeko ospakizun erraldoi honetan parte hartu genuen. Norbere herrian hasi eta gorputzak ahal zuen arte egin genuen korrika.


Berbalagun batzuek lekukoa ere eraman zuten!! Hona hemen gure Berbalagun korrikalariak:

Erandioko Unai Arriagatik (Erandio) beherantz.


Unai lekuko aldaketan


Iñigo, Iñaki eta beste loiuztar batzuk (alkate jauna barne) Korrika itxaroten. Badator! Badator!


Iñigo seme-alabekin lekukoa eramaten.



Ziortza derioztarra lekukoa hartzeko prest.

Ziortza lekukoa hartzen

Ziortza korrika poz-pozik.



Jon Ander Zamudion, bere seme Unaxekin.


Eta Txorierri osoan zehar hainbat bitxikeri gertatu ziren, esate baterako, Sondikako Jon Ibarrondo zinegotziak (EAJ) emozionaturik, lekukoa hartzerakoan, buelta eman eta atzekoei erakutsi zien saltoka.


Larrondotik Deriora bidean, satsez beteriko traktore batekin egin zuen topo Korrikak.


Derion, Ziortza gure Berbalagunari esker, batukada itzela jo eta jo aritu zen, erritmo bizian, eta mundu guztia dantzan ipini zuten.


Derion baita ere, Udalak erositako kilometroan, Lander Aiarza alkate jaunak berak eraman zuen lekukoa, Euskal Selekzioaren arropa jantzita.


Zamudioko Bertokokoek, instrumentuak eskuan zituztela egin zuten euren kilometroa.


Larrabetzun, urtero legez, Kukubiltxo antzerki taldekoek mozorrotuta egin zuten korrika euren kilometroan. Argazkian Korrikaren zain ageri dira:


Txorierriko AEKko arduradun Belen Gana, aurreko kotxe “ofizialean” joan zen eskualde osoan, jendea karraderan egitera animatuz eta kilometro guztietan lekuko eramaileak prest zeudela baieztatuz.


Inork ez zuen hutsik egin. Denok korrika egiteko prest! Jendetza batu zen Txorierriko herri guztietan. Ea zuen burua topatzen duzuen argazkiotan!!

ERANDIO GOIKOAN...


SONDIKAN


LOIUN


DERION


ZAMUDION


LEZAMAN


LARRABETZUN



Gora Txorierri euskalduna!!


Txorierriko argazki guztiak: www.aikor.com

Korrika badatorrrrrrrrr!!!!

Bihar helduko da Korrik 16 Txorierrira, goizeko 8:00etan sartuko da Erandiotik (Arriagatik) eta 10:45ean irtengo da Larrabetzutik (Erletxetik).

ANIMA ZAITEZTE BERBALAGUNOK eta hartu parte Korrikan!!!

Hemen duzue Korrikaren Txorierriko ibilbidea.

Datu gehiago hemen.


Korrika pasatu ostean, hainbat ekitaldi egongo dira herrietan:

- ERANDIO GOIKOAN: Txokolatada eta hamaiketakoa, eliza ondoko plazan.

- SONDIKAN:
*TXOKOLATEA ...“Kremlin” TXOKOAN
*UMEENTZAKO JOLASAK ETA TAILERRAK Ikurria plazan
*Nagusientzako aurpegi karikatura tailerra.

- DERION:
*08:30 KORRIKA
* 09:30 TXOKOLATEA Herriko Plazan eta …
* Goizeko 10:00 HERRI JAIA: Umeentzako tailerrak eta puzgarriak eta “Batukada” Herritik zehar.
* 11:00 Herri BAZKARIA Arteaga jatetxean: Kanta/dantzatzeko aukera.

- ZAMUDIO:
*TXOKOLATEA ETA HAMAIKETAKOA, eliza ondoko plazan.
*Argazki erakusketa.

- LEZAMAN:
*8:30—Diana
* 9:35 KORRIKA
* Taloa eta txorizoa eta Txokolatea
* Abilitate zirkuitua bizikletaz egitekoa
* 12:30 Pilota partidua frontoian

- LARRABETZUN:
* Hamaiketakoa Herriko plazan
* Herri BAZKARIA eskoletan: kantak,enkantea,txapelketak…
* Gauez erromeria Hori bai gaztetxean.


Hurrengo egunean amaituko da Korrika Gasteizen, apirilaren 5ean. Bertara joateko autobusa antolatu dute Txorierriko AEKkoek. Ez galdu aukera:

AUTOBUSA GASTEIZKO KORRIKA JAIRA!

Irteera Txorierritik: 10:00etan.
Buelta Gasteiztik: 22:00etan.
Prezioa: 10€
Izen ematea: 94.454.39.67 edo txepetxa@aek.org (azken eguna apirilak 3).
Korrika 16: Aurkezpen ekitaldira gonbidatu gaituzte.
KORRIKA 16.larrosa



Txorierriko AEKk Korrika 16ren aurkezpen ekitaldira gonbidatu gaitu. Aurten, Derion izango da. Anima zaitezte!!!





KORRIKA 16: Aurkezpen ekitaldia.
Tokia: "GUREA" zinema aretoa, DERIO
Eguna: Martxoaren 6a, ostirala.
Ordua: 20:00

Oharra:erantzuna txepetxa@aek.org edo 94.454.39.67


(Korrika 16. Bideoklipa)


Kantaren letra eta informazio gehiago: www.korrika.org
KORRIKA 16.larrosa K16-ibilbidea