Berbalagun RSS Txokoa kudeatu
Berba Lagun
Asteburu honetan Literaturia


Larrabetzun izango da Literaturia, euskarazko literaturaren azoka, euskarazko literaturaren plaza urian. Kontzertuak, poesia emanaldiak, liburu aurkezpenak. literaturiatxoa, herri bazkariak, ... Denetarik egongo da Larrabetzun asteburu honetan.

Tximintxek ere bere aletxoa jarri du: liburutrukea.



Leidu euskaraz ba ...
Barrez lehertu ginen!
Publikoa1


Berbalagunon afaria izan genuen joan den barikuan (ostiralean). Bapo afaldu genuen Larrabetzuko Politenan elkartu ginen berbalagun guztiok: entsalada berezia (mango eta guzti!), gisatua, etxeko postrea eta kafea, dena ardo gozoz lagunduta. Bikain!

Eta afal ostean antzerki emanaldia Hori bain. Jende asko batu zen gaztetxean “Larru haizetara” ikusteko. Denok barrez lehertu ginen! Ordu eta piku barre eta barre Mikel eta Patxoren gorabeherak entzuten. MUNDIALAK DIRA!

Euskaldun berri batzuek beldurra eduki zenuten ea antzerkia ondo ulertuko zenuten edo ez, baina argi gelditu zen ulertu zutela, e! Hori da barre egiteko modua hori!

Eskerrik asko Hori baiko lagunei eta aupa zuek! Hurrengoan gehiago!

OHARRA: Beheko argazkiak ikusi edo deskargatzeko gainean klikatu.

Publikoa1 Sarrera Eszenatokian Publikoa2 Publiko3 Publikoa4 Romeo eta Julieta Publikoa6 Bartolo eta Maritxu Sudur gorriak Publikoa5
“Larru haizetara” Larrabetzun


Gaur, Literaturia 1111 egitarauarekin bate ginez,

“Ez dok hiru” Bikoteatroak Larru haizetara antzerki emanaldia eskainiko digu
22:30ean, Hori bai gaztetxean.
SARRERA DOAN.


Txorierri ermitaz ermita eta gehiago. Apirilaren 18an.
Igande honetan beste etapa bat, eguraldiak laguntzen badau behintzat.

Larrabetzu-Derio. Luzeegi ez egiteko Sandonin (Zamudioko San Antolin ermitan) amaituko dugu.

IBILBIDEA: 9etan Larrabetzuko plazan elkartuko gara eta pasatu, ikusi eta ikasiko dugunaren artean hauexek daude.

- Larrabetzuko plaza.
- Berresonaga auzoa eta leinu-etxearen historia.
- San Antolin ermita, Legina auzoa eta Artola errotaren historia.
- Burnizko garriaren bunkerrak (linternak eraman ezkero barruan sartuko gara).
- Ganguren mendia eta inguruan egon zen Andra Mari elizaren istorioak...
- Gudabikolanda monolitoa eta bertan egon ei ziren banderizoen batailen istorioak (zamudioztarrak beti galtzaile).
- Hirumugarrietako trikuharriak (cromlech).
- Bilbo-Gernika Erdi Aroko kaltzadatik konserbatzen den zatia.
- San Antolin (Sandoni) ermita.

Txorierri ermitaz ermita: Larrabetzu.
Domeka goiza da. 20 lagun batu gara Larrabetzuko plazan mendi ibilalditxoa egiteko. Goizeko freskura dago oraindik, baina ez du euririk egiten, sinestezina benetan! Hasi gaitezen bada!

Etapa honetan, berbalaguna dugun Sabin Arana izango dugu gidari. Plazan bertan hasi zaigu Larrabetzuren historia kontatzen: Errebale kalea, udaletxea, Ikatza eta Anguleri, … Asko daki Sabinek Larrabetzuren historiari buruz, gaurkoan asko ikasiko dugu berarekin, beraz, belarriak prest!



Herritik SªBartolome ermitara igo gara (Ankapalura bidean ezkerretara dago). Sabinek ermita honen garrantzia azpimarratu digu.


Aurrera egin dugu, Ankapalu sagardotegia pasa eta Loroño auzoraino.


Azalpenak entzun eta gorantz jarraitu dugu, Lezamatik datorren bide zaharrarekin topo egin arte. Bidezidor honek Bilbo ezkerraldea eta Bermeo lotzen zituen antzina.

Gorantz jarraitu dugu. Gaztelu auzora heldu gara, baina non zegoen “gaztelu” hori? Geroago jakingo dugu.

Gaztelumendira igo gara. Gailurrean Gerra Zibileko frankisten oroitarria ikusi dugu eta metro batzuk beherago, Burdinazko Gerrikoko lubaki (trintxera) bat. Nagusiak Sabinen esanei adi-adi dauden bitartean, umeak trintxera barrura sartu dira, jolasean.



Gaztelumenditik jaitsi eta “gaztelu” galduaren bila goaz, beste muino batera. Goian, leku bakarti eta zelai batera heldu gara. Sabinek azaldu digu han ez dagoela inongo gaztelurik., egotekotan, asentamendu edo “castro” antzeko bat egongo zela hortxe bere ustez, baina oraindik inork ez duela frogatu.



Eta beherantz hasi gara. Zaradoa auzora goaz. Auzo horretan ermita txiki bat dago, Justo eta Pastor edo San Salbador baseliza. Leiho txiki berezi bat du, erromanikoaren aurrekoa da, bakarrenetakoa inguruotan. Liluratuta gaude.




Zarandoatik Ugaldera bajatu gara, Astrokatik pasata. Ugaldeko errota zaharraren ondotik, Kaltzada aurreko zubira joan gara eta handik Elexalde auzora.


“Elexalde” da bai, bertakoek horrela esaten dute eta ez “GOIKOelexalde”. Argi azaldu digu Sabinek honen zergatia. Larrabetzu “uri” (villa) izendatu aurretik, elexaldea baino ez zegoen, beraz, izatekotan, uria izan beharko zen “BEHEKO elexalde” eta ez alderantziz, ordutik aurrera Larrabetzu bitan banatuta egon da: Elexaldea eta Uria.

Sª Emeterio eta Sª Zeledonio elizako atea, Juan Marik zabaldu zigun eta honela, barrutik ikusi ahal izan genuen. Eskerrik asko!







Bizkaiko zaharrenetakoa den eliza honek hainbat bereizgarri ditu: zinpeko eliza da (Bizkaiko jauna Foruak zinatzera zioana), elizateko (“anteiglesia”) batzarlekua izan zen mendeetan, Lekeitiokoa bezalako erretaula dauka, Erdi Aroko horma-irudiak dauzka altarearen albo bietan, hilerri berezia du (baserrika lurperatzen dira hildakoak, ez familiaka), …




Elizatik metro gutxira, bidegurutzean, harrizko gurutze bat dago “umiladeroa”, 1574koa harria bertan ipintze duenez. Ondoan astoa arrantzaka! Polita da, ezta Edurne?


Urirantz goaz, bide ondoko zintarritik (“acera” larrabetzuarrentzat) eta eskumatara sartu gara, Olosteko baserria ikustera. Han azaldu digu Sabinek, zergatik dituen baserri handi honek horrelako armarriak.





Zubitaldeko zerratokira heldu gara. Horma batean antzinako trintxerako leihatilatxoak argi ikusten dira.


Zubitaldeko “Zubibarri”-ra heldu gara, gaurko azken geltokira. “Zubibarri” izena eduki arren, zaharra da benetan. Zubi honetatik egin zen hain zuzen, Erdi Aroko Larrabetzuren banaketa. Larrabetzu hiru zatitan banatu zuten eta guk gaur heren bat ezagutu dugu.


Bagoaz etxera (batzuk ogi eta guzti). Hurrengoan gehiago!

ESKERRIK ASKO AZALPENENGATIK SABIN!

MENDI IBILALDIA domekan
Domeka honetan, “Ermitaz ermita” ibiliko gara berriro.

Oraingoan, Larrabetzutik emango dugu bueltatxoa.

NOIZ: Otsailak 7, domeka.
NONDIK HASITA: Goizeko 9etan irtengo gara Larrabetzuko plazatik.

IKUSIKO DITUGUNAK:
- Larrabetzuko uria eta eleizaldea.
- Sª Bartolome eta Zarandoako ermitak.
- Gernikatik Bilborako bide zaharra.
- Gaztelumendi.
- Elizaldeko hilerri zaharra

Etorri nahi baduzu deitu: 635.75.35.95

Anima zaitezte!!



ZORIONAK LARRABETZUARREI!

Txorierriko Mankomunitateak antolatzen duen ipuin lehiaketan, Larrabetzuko berbalagunek sariak lortu dituzte!



Beheko argazkian dituzue 2.saria irabazi duten taldekideak (Irene eta Iñaki U. falta dira).



16 urtetik gorako kategorian Angulerin elkartzen den taldeak 2.saria lortu du!!! Eta Euskara Tailerrak eta Bego Gezuragak herriko akzesitak lortu dituzte!

ZORIONAK DENOI!


Sari banaketa gaur bertan izango da, arrastiko 18:30ean, Zamudioko kiroldegian.

AIKOR! ALDIZKARIAREN JAIA
Gogoratu, sari banaketaren ostean, Teknologi Parkera joango garela, Aikor! aldizkariaren 8.urteurrenera. 20:00etan “Itsasontzi” eraikinean.
Talo tailerra Larrabetzun.
Umea taloa joten




Ikasturteari agur esateko, pasa den ostiralean, ekainaren 12an, TALO TAILERRA egin genuen LARRABETZUN, berbalagun, guraso eta seme-alabentzat.



UMEEK ederto egin zituzten taloak. Eskuak irinetan basi, ore-bolatxoa eskuekin golpetxoak joaz zapaldu eta listo! Euren esan bezala “txupau mamau, plastilina moduan”.


GURASOEK ere taloak egin zituzten eta txikerrenei taloak egiten lagundu zieten.


Amaitzerakoan, eskuak garbitu, taloak plantxan erre eta Lezamako txorizo erdian sartuta, gozo-gozo jan genuen guztiok. Nagusientzat txakolina ere egon zen eztarria bustitzeko.


Arratsalde pasa polita egin genuen Goitioltzako Lekerikatarren eskutik.






Mila esker bertaratu zineten guztioi!




Umea taloa joten
Honi buruz
Txorierriko Berbalagunen bloga duzu hau. Irakurri eta parte hartu!!

Izena emateko deitu (635.75.35.95) edo idatzi hona: txorierri.berbalaguna@gmail.com-era.

Argazkiak
Bilatu

Gura duzu?
Euskaldunon mundua 200x460
Kaixo
Zerbait idazteko