Berbalagun RSS Txokoa kudeatu
Berba Lagun
Sarreren zozketa: irabazleen izenak.
Ruperren kontzerturako 10 sarrera zozketatu ditugu Berbalagunen artean eta irabazleak honako hauek izan dira (bakoitzarentzat bina sarrera):

Emi Uriarte
Iñaki Ugarte
Naiara Villa
Pili Gorbea
Verónica del Río

ZORIONAK IRABAZLEEI!!!

Ruper Ordorika Lezamara etorriko da.


Ruper Ordorikak
kontzertua eskainiko du apirilaren 16an, Lezaman. Zorrizketan bertako euskara elkarteak 11 urte egin ditu eta kontzertua urteurrenaren haritik egingo da. Horrezaz gainera, Literaturia ekimena aurkezteko aprobetxatuko da emanaldian. Literaturia ekainaren 4an, 5ean eta 6an izango da Larrabetzun.

Ordorikaren kontzertuaren antolatzaile gara TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioa, Tximitx Derioko euskara elkartea, Lagatzu Zamudioko euskara elkartea, Zorrizketan euskara elkartea, Arrekikili Larrabetzuko euskara elkartea, Literaturia egitasmoa eta Berbalagun ekimena. Ekitaldia Lezamako Udalak babestutakoa da.

Kontzertua gaueko 10:30ean izango da Lezamako frontoian. Sarrera bakoitzak 10 euro balio du, eta txartelak salgai jarri dira herri guztietan. Aukera ezin hobea da euskal musikak eman duen abeslaririk oparoenetarikoaren kantuez gozatzeko.
11 Zorri(hi)zketan
Athleticeko neskak


Lezamako Zorrizketan Euskara Elkarteak 11 urte bete ditu aurten. Buru-belarri dabiltza lezamarrak urteurrena ospatzeko ekintzekin. Joan den ostiralean, adibidez, Porrotx eta Mari Motots pailazoek Lezamako frontoia lepo bete zuten.

Aste honetan, Kultur astea egingo dute urtebetetzea ospatzeko. Hauek dira antolatu dituzten ekintzak:

- Martxoaren 23, osteguna, HITZALDIA
Athetic-eko jokalariak:

19:30etan Kultur aretoan.

- Martxoaren 26an, ostirala,
MAHAI-INGURUA
"Nafarroako eta Txorierriko euskara elkarteak”

19:00etan Kultur aretoan

BERTSO-AFARIA (15€)
Bertsolarik: Miren Amuriza, Jexux Mari Irazu, Etxahun Lekue eta Jon Maia.
Gai jartzailea: Arkaitz Estiballes
21:00etan Lubarrieta jatetxean.

- Martxoaren 27an, zapatua,
GAZTEENTZAKO KONTZERTUAK
Txorierriko gazteek sortutako musika taldeak: "Habemus ratas” eta “Auskalo non” .
21:00etatik aurrera frontoian.


Informazio gehiagorako klikatu hemen .


ZORIONAK eta URTE ASKOTARAKO!!!


Klikatu argazkiaren gainean.
Txorierri ermitaz-ermita. Zamudio-Lezama (2)
Domeka goiza, 9ak dira eta txangorako Lezaman gelditu garenez bertaratu egin gara. Giroak ez du laguntzen, euria txiri-txiri dabil eta hotza gainera. Aurrekoan leku berean utzi behar izan genuen Zamudio-Lezama etapa, euri jasak zirela eta.

Dana dala aurrera egin eta Goitioltzako eskolen aurrean bere historiagaz hasi gara, noiz egin zen, zein kontestuan...





Aurrera eginez laster "baso botanikoa"n sartu gara. Ez genuen itxaroten holakorik, hainbeste zuhaitz, landara.... Ezin hobeto azaldu digute basoaren historia, landareen izenak, zergatik bakoitza dago dagoen lekuan, izen gehiago, batzuen gaixotasunak, izen gehiago, bertako landarak, kanpokoak, etorkizunerako proiektuak... Udaberrian, dena loratan, zelan izango da? Aspaldian desagertutako San Martin ermitako aztarnak be bertan agertu dira, barruko imajina Lezamaztarrak Zamudioztarrei ardo kantara bategatik saldutakoa ei zen. Landara gehiago, hotza, konturatu orduko ordu bi egin duguz.




Hasierako asmoa handik gora egin eta erreka bazterretik itzultzea izan da, baina berandutu danez bidetik egin dugu atzera. Errota bat, lorez betetako negutegiak eta amaitzeko Iñakiren txakolindegia bisitatu dugu. Aurtengo txakolina dastatu, goxoa, eta laguntzeko, zeozer gehiago be.

Eguraldiak ez du lagundu baina badago domeka goiza pasatzeko era hoberik?
ASTEBURUA EUSKARAZ BLAI!
Asteburu honetan Txorierriko Berbalagunok ekintza piloa izango dugu euskaraz gozatzeko.

Gogoratu asteburuan EUSKARAREN EGUNA ospatuko dugula Zamudion eta domekan gure MENDI IBILALDIA egingo dugula Lezamako Goitioltza auzoan zehar.

HAUXE DA GURE PLANA! ANIMA ZAITEZ!

Azaroak 27, ostirala: Berba-lehiaketa eta bertso saioa (irudia beherago)
20:00etan Zamudioko frontoian.

Azaroak 28, larunbata: Taberna ibiltaria taldearekin kanta-poteoa.
19:00etan Zamudioko frontoitik hasita gorputzak ahal duen arte!

Azaroak 29, igandea: “Txorierri ermitaz ermita” MENDI IBILALDIAren 4.etapa (2.zatia)
9:00etan Mikel Zarate plazatik (Bolaleku aurrean) hasita.
Ikusiko ditugunak: Eskola zaharra, baso botanikoa, errotak, txakolindegi bat…



Berriro ere EURIA!!!!
Donejakue bidea

Aurreko domekan hileroko mendi ibilalditxoa izan genuen berbalagunok eta berriro ere euria egin zigun!

Eguna zirimiri apur batekin hasi bagenuen ere, aurrera egitea erabaki genuen, baina ibilaldi erdian zaparrada itzela hasi zen eta bertan behera utzi behar izan genuen etapa hau. Lastima! Hurrengaon jarraituko dugu!



ESKERRAK:
Izarneri, emandako azalpenengatik.
Benito, Antxine eta Erlantzi hartutako arduragatik.
Jabiri taxista lanengatik.
Eta etorri zineten guztioi Euskal Herri euritsu hau ulertzeagatik.

Hurrengoan gehiago eta ATERRI!

ARGAZKIAK hemen behean. (Eta eskumako zutabean gehiago.)
Donejakue bidea Zamudioko zubiak1 Zamudioko zubiak2 Gabriel azalpenak ematen Izarne eta Lurdes Taula irakurten1 Taula irakurten2 Taula XVII.m-ko zubia Foret Angetuko zubia (Kurutze auzoa) Izarne azalpenak ematen Izarneren azalpenak entzuten Santa Kurtze ermita Bego adi Non dago Ospitalea? Lucia euripean Oxangoiti: Lezamako baserri zaharrena Ugazaba Armarria 1.saria Harrizko ataria Habeak zenbat harri? Leihoa Iturria eta aska Hurrengoa erabakitzen Lurdes eta Rosa Jose Enrique eta Bego
MENDI IBILALDIA domekan
Domeka honetan, apirilak 26, plan bikoitza daukagu.

- Goizean MENDI IBILALDIA: Zamudio-Lezama


Ikusi TxorierriErmitazErmita4 mapa handiago batean

IKUSIKO DITUGUNAK:
- Zamudioko Larragoiti dorrea.
- Zamudioko erromatar zubia.
- Lezamako ermitak.
- Goitioltza auzoko “Sª Martin baso” parke botanikoa.
- Goitioltzako eskola zaharra.
- Lezamako eliza.


- Arratsaldean KANPOMARTXO Erandion (Berbots Euskara Alkarteak antolatuta).
Informazio gehiago hemen.



Anima zaitezte!!



Honi buruz
Txorierriko Berbalagunen bloga duzu hau. Irakurri eta parte hartu!!

Izena emateko deitu (635.75.35.95) edo idatzi hona: txorierri.berbalaguna@gmail.com-era.

Argazkiak
Bilatu

Gura duzu?
Euskaldunon mundua 200x460
Kaixo
Zerbait idazteko