Berbalagun RSS Txokoa kudeatu
Lagatzu
MINTZA EGUNERA JOAN GINEN

5.aldiz MINTZA EGUNA ospatu dugu. Aurten arrasten izan da berbalagun guztiok batzeko eguna, ekainaren 6an. 300 lagun baino gehiago elkartu gara eta primeran pasatu dugu!

Txorierrikoak Getxokoekin joan ginen Arrasatera.


Arrasaten, txalapartariek ongi etorria egin ziguten.



Eta jarraian, Arrasteko berbalagunek prestatutako hamaiketako gozo-gozoa jan genuen eta herriko dantzariak ikusi genituen.



Tripa beteta, bisita gidatua izan genuen. Arrasateko alde zaharra ezagutu genuen Ana Ugalderen eskutik.

(Irudian Ana azalpenak ematen)



Gero bertsolariak (Manex Agirre eta Jokin Labaien) eta trikitilariak etorri ziren. Haiekin batera abestu genuen eta kalejiran joan ginen bazkaltzeko tokiraino.



Bapo bazkaldu genuen! Eta bazkaldu ostean, Gernikako Pilik ikastarotxo laburra egin zigun. Paperezko loretxoa egiten ikasi genuen. Baten bati igartzen zaio eskulanetan trebea dela, e Txaro?

(Pili aulki gainean zutunik)

(Txaro=gure artista!)



SARI BANAKETA etorri zen gero. Eguneko unerik hunkigarriena izaten da sari banaketa. ZAZPI SARITU egon dira aurten:
Uribe Kostako Ana Telo, Bergarako Nerea Altzelai, Arrasateko Mari Karmen Agilar eta Espe Sainz, Ezkerraldeko Juanan Fernandez eta Mikel Ferrero eta duela 21 urte Ekuadorretik Donostiara etorritako Gladis Villalva kazetaria.

ZORIONAK DENOI!!!!
Beheko argazkian dituzue irabazleak eta sari emaileak.




OSO ONDO PASATU GENUEN. Eskerrik asko Berbalagun guztioi!
Duda bat baino ez zitzaigun geratu: Datorren urtean non izango ote da Mintza eguna?


Mintza eguna 2010 ARRASATEN!



Ekainaren 6an, domeka, hitzordu garrantzitsua izango dugu Arrasaten!
MINTZA EGUNA!!!


EGITARAUA:
11:00etan: Ongietorria eta hamaiketakoa Biteri plazan
12:00etan: Ibilaldi gidatua
13:30etan: Kalejira
14.30etan: Bazkaria herriko plaza nagusian (20€)
15:30etan: Sari-banaketa
16:00etan: Erromeria Kataia taldearen eskutik

Anima zaitezte!!


Txorierritik autobusez joango gara.
IZENA EMATEKO: txorierri.berbalaguna@gmail.com // 635.75.35.95
(Maiatzaren 26a baino lehen)
Mintza eguneko bideoak!
Mahatserriko (Begoña, Santutxu, …) berbalagunek bideo hauek ipini dituzte euren webgunean. Begira, begira!

Mintzaeguna09: Joxean Sagastizabalen mezua from asapala on Vimeo.



ERDIZKA LAUETAN
MINTZA EGUNEAN PRIMERAN!!!!


Euskal Herriko 300 bat berbalagun, mintzalagun, mintzakide, solaskide… elkartu ginen Gasteizen eta primeran pasatu genuen!

Hona hemen argazkiak:






DANTZARI, BERTSOLARI ETA TXALAPARTARIEK HARRERA BEROA EGIN ZIGUTEN.

HAMAIKETAKO JAN OSTEAN, BISITA GIDATUA IZAN GENUEN GASTEIZKO ALDE ZAHARREAN ZEHAR.





TXORIERRIKOAK ANDRA MARI ZURIARREN PLAZA EZAGUNEAN.
EZETZ TOPATU BEHEKO ARGAZKI HONETAN?


HAN GAUDELA, DERIOKO BERBALAGUN OHI BATEKIN EGIN GENUEN TOPO:
AITZOL! ASPALDIKO!


ZELEDONEN ESKULTURA ALBOAN, JOXEAN SAGASTIZABAL IDAZLE OSPETSUAK (“Kutsidazu bida, Ixabel”) TESTU BAT IRAKURRI ZIGUN.



BAZKARIA GASTEIZKO BIHOTZEAN IZAN ZEN, LANDATXON.




BAZKAL OSTEAN, SARI BANAKETA ETA SEI SARITUEN ARTEAN… SONDIKAKO GURE BERBALAGUN FINA DEN GEMMA!!!

ZORIONAK GEMMA, MEREZI DUZULAKO!


GEMMA EMOZIONATUTA


GEMMA SARIAREKIN POZ-POZIK (zilarrezko pin berezi bat).


SARIDUNEN ARTEAN, BESTEAK BESTE, SENEGALDAR EUSKALDUN BAT ETA 80 URTETIK GORAKO EMAKUME BERBALAGUN BI ZEUDEN! GORA ZUEK!
ARGAZKIAN SARIDUNAK ETA ARDURADUNAK AGERI DIRA ETA ATZEAN MUSIKARIAK ERROMERIA HASTEKO PREST.




ERROMERIAN DANTZA ETA DANTZA ARITU ONDOREN, ORAINGO ETA LEHENGO TALDEKIDEEK ELKARREKIN ATERATAKO ARGAZKIA.



ESKERRIK ASKO GASTEIZKO MINTZALAGUNEI! EGINDAKO AHALEGINAK MEREZI IZAN DU! DATORREN URTE ARTE!

(Gasteizko Mintzakideak).


Argazkiak: Txorierriko Berbalagun, Topagunea eta EGIZU. Argazki gehiago, eskumako zutabean eta Flikr-en.
MINTZA EGUNA Gasteizen!!!!!
Mintza Eguna´09

Ekainaren 6an Euskal Herriko berbalagun guztion eguna ospatuko dugu Arabako hiriburuan, MINTZA EGUNA!


Aurtengoa laugarren Mintza eguna izango da eta, urtero legez, Euskal Herriko berbalagunok elkartu eta ondo pasatzea da ospakizun zoragarri honen helburua.

Iazko Mintza eguneko argazkirik ikusi nahi? Beheko aldean dituzue eta gehiago hemen.

Argazkiak ikusi eta aho zabalik gelditu zarela?


ZATOZ GUREKIN MINTZA EGUNERA!!
Txorierritik autobusa egongo da.

*EGITARAUA prest dago:

9:30ean Autobusa Txorierritik.
11:00etan Ongi etorriaeta hamaiketakoa Matxete plazan.
12:00etan Ibilaldi gidatua, Gasteiz ezagutzen.
13:30ean Kalejira Alde Zaharretik Landatxoraino.
14:00etan Bazkaria Landatxon (Menua: patea, paella, oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea eta kopa).
15:30ean Sari banaketa: aurten ere 6 berbalagun jator sarituko ditugu.
16:00etan ErromeriaErdizka Lauetan
taldeak gidatua.

19:00etan Gasteiztik etxera buelta.


Ikusi Mintza eguna 09 mapa handiago batean


*IZENA EMATEKO:

Izena eman behar da maiatzaren 26a baino lehen.
Menua + autobusa =20€ izango dira.

Deitu (635.75.35.95) edo emailez esan (txorierri.berbalaguna@gmail-era.



ANIMA ZAITEZTE!!! PRIMERAN PASAKO DUGU!!

Mintza Eguna´09 Etxatxu (Algorta) Potu zaharrean gora. Bazkaria. Berbalagunak1 Berbalagunak2 Sarituak 2008 Bazkal ostean (Getxo) Erromeria (Getxo)