Berbalagun RSS Txokoa kudeatu
Berba Lagun
Gure arbasoen jakituria
Jakin izan dugunez, gure arbasoek berehala ikasi zuten landare-espezieak bereizten: jangarriak, toxikoak eta gorputzeko gaitzak sendatzeko onak zirenak. Ezagutza hori ez zen egun batetik bestera lortu. Hasiera batean, landareen erabilera senezkoa izan zen eta, ondorioz, esperientziak erakutsi zien sendabelar bakoitzaren eragina.
Gure herriko edozein bazterretan aurki ditzakegu senda belarrak, hau da, oso eskura. Panoramixen lore gorria, mendian ezkutatua dagoena, topatzea ez da gure helburua, Ez horixe!!! Eguneroko bizitzan ikusten ditugun landareen propietateak eta onurak ikastea baino! Eta bide batez, mihia euskaraz askatzen badugu, hobeto!
Honi buruz
Txorierriko Berbalagunen bloga duzu hau. Irakurri eta parte hartu!!

Izena emateko deitu (635.75.35.95) edo idatzi hona: txorierri.berbalaguna@gmail.com-era.

Argazkiak
Bilatu

Gura duzu?
Euskaldunon mundua 200x460
Kaixo
Zerbait idazteko